Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean kezka agertu dio Behatokiak EAEko Arartekoari
Petriatik gogorarazi du 2009an inoizko kexa gehien bideratu zuela Behatokiak. “Horrek Euskararen telefonoa zerbitzuaren eraginkortasuna agerian jartzeko datua bada ere, hizkuntza-eskubideen egoerari dagokionez pozteko elementurik ez dagoela islatzen du” adierazi du Behatokiko ordezkariak. “Ez da inolako aldaketarik gertatu hizkuntza-eskubideak bermatzeko mekanismoetan, defentsa-gabeziaren aurrean neurri eraginkorrik ez da hartu; beraz, beste urte batez, antzeko zioak zituzten kexak bideratu behar izan ditugu, eta horien konponbideari begira antzeko erantzunak jaso ditugu” azaldu du zuzendariak. Behatokiko zuzendariak berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioei dagokienez OSAKIDETZAk eta HERRIZAINGOAk beltzune izaten jarraitu dutela 2009an. Osakidetzako lan-deialdietan zirrikituak baliatu izan dira euskararen derrigorrezko ezagutza zuten lanpostuetan gaitasuna egiaztatzen ez zuten langileei sarbidea emateko. Halaber, euskararen ezagutza gutxiago baloratuko dela adierazi izan dute. “Herritar euskaldunok ez ei dugu merezi osasun-asistentzia duina” gaineratu du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailari igorritako kexetan herritarrekiko errespetu falta, zabarkeria eta abarren berri helarazi zaie. Gainera, Ertzaintzan euskara normalizatzeko Dekretuak 2008an iraungi zuen. 2009a amaitu da eta ez dute indarrean jarri Dekretu berririk; “euskaldunekiko duten jarreraren seinale”, gaineratu du Petriatik. Egoera hori iraultzeko eskubideen bermatzaile beharko luketen “instituzioek 180 graduko aldaketa eman beharko liekete egungo hizkuntza-politikei”. Euskal hiztunari ukatu egiten zaio berezko hizkuntza erabiltzea, ondorioz “euskaldunon eskubideen bermerako politikan ezinbestekoa da inflexio-puntua”. Petriatik azaldu duenez, “uste dugu euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketak eremu guztietan ikusgarri egin behar direla”.
Hola eutsve revisando tu blog y me parece muy interesante y entretenido, sobre todo que la información es detallada y precisa, espero que sigas posteando más temas para informarnos y comentar. Saludos.