HITZALDIA: "Konkistak 500 urte"

GAIA: “KONKISTAK 500 URTE, deuseztatu ezin izan duten oroimena” liburuaren 2. edizioaren aurkezpena

HIZLARIA: Patxi Abasolo, Historia ikaslea eta 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko kidea

ORDUA: Atsaldeko 6:30etan

LEKUA: Lesakako Liburutegian

HITZALDIA LESAKAKO LIBURUTEGIAN

Irudia | HITZALDIA LESAKAKO LIBURUTEGIAN | 1512-2012 NAfarroa Bizirik | Creative Commons By SA

Luzea da nafar erresumak jasan zituen erasoen zerrenda, baina 1512koa garrantzitsuena izan zen, eta galdutako askatasunaren ikurra bilakatu da dagoeneko. Data honek paregabeko parada eskaintzen digu oroitzapen historikoari buruz ez ezik, indarrez kendu ziguten independentzia-estatalidadea aldarrikatzeko ere. Ez gaude data soil baten aitzinean, gure herriarendako aski hunkigarria den erreferente baten aurrean baizik, finean. Bestalde, denok dakigu 2012ko dataren inguruan izugarrizko lehia ideologikoa (eta politikoa, jakina) garatuko dela, jadanik lehia hori aurre egiteko asmoz UPN eta CDNek tresna berezi bat abian jarri dutelarik. Haien asmoa, nonbait, konkistaren inguruko eztabaida ezkutatzea da, Tolosako Navasetako gudaren manipulazioa erabiliz Nafarroaren espainiartasunaren ideia indartzeko.