Nafarroako konkistaren V. mendeurrena dela eta Nafarroako Gobernuak hartutako jarreraren harira

Eta hori da, gure ustez, Nafarroako Gobernuak egiten ari dena. Iruzur hutsa ! Alde batetik, iruzur ekonomikoa, eta bestetik, iruzur historikoa. Eta guk, egoera hau salatzeko sentitzen dugun beharra ezin dugu ezkutatu.

Nafarroako biztanleriaren dirua xahutzen ari dira: beraien kolkorako egindako nazioarteko biltzar glamurosoetan, iraungitze data pasata duten zenbait irakasle eta historiadore gonbidatuz, aste betez, gure diruari esker primeran bazkaldu eta afaldu dezaten. Errealitatea desitxuratzen duten testu-liburuak bultzatzen dituzte, baita, elkarte pribatuek argitaratzen dituzte aldizkari-panfletarioak diruz lagundu dituzte ere.

Madrilgo agintariak gonbidatu, eta tapiz gorria jarrita, enbaxadore txukun gisa, Ministra andreak ez du ezer faltan botako, Espainiar inperioaren kolonia honetan igaroko dituen egunetan (kapritxo guztiak gure kontu, lasai ! herriak ordaindu dezala !). Dena den, mila esker gure artera etortzeagatik, oraindik, 500 urte pasa eta gero, Gaztelar Armadaren menpe gaudela gogorarazteko bada ere. Nafarroako Gobernuak, denon diruaren kudeatzaile fina dela probestuz, helburu hori, bakarra, erakutsi du: Nafarroa, orain dela 500 urte konkistatua izan arren (nahiz eta batzuk, oraindik ere, borondatezko bateratze bat izan zela defendatu), egun, askatasunez beteriko lurraldea da gurea, iragana eta geroa galduta, baina libre, Espainiar eta Frantziar Konstituzioek markatzen duen arte, noski ! Iruzurgileak ! Hori da zuen izena !

Ze herri konkistatuak, konkistatzailearen aurrean berriro makurtuz, ospatzen du bere konkista ? Ze herri konkistatuak mantentzen du konkistatzaile baten omenean egindako eskultura bat, Loiolako Ignacioarena, alegia ? Ze herri konkistatuak desitxuratzen du bere historia, berezko nortasunari uko egiten, bere haurrei erakusteko, konkistatzaileek lapurtu, bortxatu, gure gazteluak birrindu, torturatu, erail, agintaritza berria inposatu, gure foruak deuseztatu, … egin zutela, baina, gure onurako. Nahikoa da !

Bukatzeko, PREGOIA izeneko aldizkaria aurkeztu nahi dizuegu. Pello Esarte historiadoreak idatzitako testuaz osatutako aldizkaria da, eta Nafarroako Foruen inguruan zabaldu diren zenbait iritzi kritikatzen ditu, herri honen iragana desitxuratzea helburu duten iritziak, hain zuzen ere. Pello berak azalduko dizue aldizkari honen gora-beherak.

Iruñean, 2011ko Martxoaren 21ean

1512-2012 Nafarroa Bizirik

 

 

 

Nafarroako armarria

Irudia | Nafarroako armarria | exprai | Creative Commons By SA

Nafarroako konkistaren V. mendeurrena dela eta Nafarroako Gobernuak hartutako jarreraren harira

1512-2012, konkista, Nafarroa Bizirik, Pregoia aldizkaria

Luzea da nafar erresumak jasan zituen erasoen zerrenda, baina 1512koa garrantzitsuena izan zen, eta galdutako askatasunaren ikurra bilakatu da dagoeneko. Data honek paregabeko parada eskaintzen digu oroitzapen historikoari buruz ez ezik, indarrez kendu ziguten independentzia-estatalidadea aldarrikatzeko ere. Ez gaude data soil baten aitzinean, gure herriarendako aski hunkigarria den erreferente baten aurrean baizik, finean. Bestalde, denok dakigu 2012ko dataren inguruan izugarrizko lehia ideologikoa (eta politikoa, jakina) garatuko dela, jadanik lehia hori aurre egiteko asmoz UPN eta CDNek tresna berezi bat abian jarri dutelarik. Haien asmoa, nonbait, konkistaren inguruko eztabaida ezkutatzea da, Tolosako Navasetako gudaren manipulazioa erabiliz Nafarroaren espainiartasunaren ideia indartzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude