Hitza

Orain dela bost urte idatzitako poema bat da beheko hau, koaderno marroia kuxkuxeatzen aurkitua, eta azken bost esaldiak osotua. On egin ;)

Martius-i flickerretik hartua

Hitza izan nahiko nuke

zuk ni ahoskatzeko,

hitza, zure burmuinetik hasi eta

mihiraino bidaiatzeko,

hitza, zuk nigan pentsatzeko,

hitza, zuk noizbait ni idazteko,

hitza, zuk ni irakurtzeko,

hitza, bai, zuk ni entzuteko,

hitza, zuk ni ikasi eta betirako zugan irauteko,

zure hitzik gogokoena zuk ni azalean tatuatzeko,

hitza, nahi duzuna adierazten duen hori iradokitzeko,

hitza, berba, hizki multzoa,

zuk nirekin jolasteko,

hitza, zure abesti gogokoena belarri bateri abesteko…

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara