Hezkuntza-lege berriaz eta euskararen biziraupenaz
Hezkuntza-lege berriaz eta euskararen biziraupenaz –
Martxoaren 18an, gorabehera askoren ondotik, EAJ, EH Bildu, PSE eta Podemosek EAEko hezkuntza-sistemaren oinarriak adostu zituzten. Gogora dezagun PSEk euskararen arloko zuzenketa esanguratsuak egin zizkiola EAJk eta EH Bilduk adostutako txostenari, EH Bildu posizio zailean utziz. Ondotik, Podemos-ek ere zenbait zuzenketa adostu zituen EAJ eta PSErekin. Azkenik, EH Bildu ere batu zen akordio horretara, beste zuzenketa batzuk txertatu ostean.
Alabaina, horrelako lan luze eta xeheak ez ditu aintzat hartu euskararen egoera diferenteak: euskal eremuak, euskalkiak, erdal eremuetako haur euskaldunak, edota hiru esparru juridikoen arazoa (EAE, Nafarroa, Iparraldea). Tamalgarria bada ere, horrelako errealitateak saihestu eta ezkutatu dira. Are gehiago, EAEn ere, euskararen erabileraren bilakaera, endekatuz joan da azken urteotan, hezkuntza agintarien erantzukizun faltaz edo ezinaz. Eta horri ere behar bezala ez zaio heldu. Izan ere, azken urteotan, hezkuntza eremutik emaitza oso kezkagarriak ailegatzen ari zaizkigu. Euskararen bilakaeraren adierazle guztiek beheranzko joera argia erakusten dute, eta uste dugu zerbait eraginkorra bideratzeko garaia heldu dela.
Zoritxarrez, txostena arretaz aztertu ostean, ondorioztatu dugu gabezia eta arrisku nabarmenak dituela. Izan ere, adostutako proposamena euskara gehiago baztertzeko bidea izan daiteke.
Adibidez, txostenaren 68 bis puntuan hau ageri da: ikastetxeek “hizkuntzazko helburuak erdietsiko dituzte beren ingurune soziolinguistikoak eskatzen duen neurrian”. Zehazki, zer esan nahi da honekin? Ikastetxeek B2tik beherako helburuak ezarri ahalko dituztela gune soziolinguistikoaren arabera? Formula bikaina euskara irrelebantziara bidean jartzeko.
131 bis puntuan honako hau azaltzen da: “Hezkuntza eleaniztunaren alde” egingo du legeak, “bi hizkuntza ofizialen eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza baten bidez”. Eredu hirueledunera goaz, bistan denez. Nafarroako esperientzian oinarrituz, gure kezka areagotu besterik ez da egiten. Euskarazko murgiltze eredua aipatu ere ez da egiten, noiz eta Espainiako auzitegi gorenek Kataluniako murgiltze eredua hautsi eta gaztelania behartuki sartu dioten unean.
Adostutako dokumentuan, Euskal Herriaz, euskal kulturaz, euskal curriculumaz eta eremu arautzaile burujabeaz aipurik ere ez da ageri, ezta hezkuntza euskalduna edota euskal kultura sustatzea. Bai ordea, “hezkuntza eleaniztuna eta kulturen arteko hezkuntza”. Ustezko “aniztasunaren” aldeko diskurtsoak ordezkatzen du euskararen aldekoa behar lukeena.
DBH bukatzean, euskara eta gaztelaniaren “ezagutza praktiko nahikoa” eta atzerriko hizkuntza baten “ezagutza nahikoa” izango ei dute ikasleek. Helburu berberak ezartzen dira euskararako (egoera zaurgarrian) eta gaztelerarako (erabat nagusi den hizkuntza inposatua). Bietan, DBH bukatutakoan erdietsi beharreko maila B2 izango da. Horrek ez dauka ez hankarik, ez bururik. Ustez zuzena lirudikeena baina helburu tranpatia besterik dena. Gazteleraren ezagutza bermatzeko soberan daude ikastorduak, baina euskararen “ezagutza praktikoa” nola bermatuko dute ikastorduak murriztuta? Are gehiago, orain arte inoiz eta inon bete ez denean?
Lanbide Heziketan, ostera, “dagokion lanbide-eremuko hizkuntza-gaitasun teknikoa” eskuratu beharko dute ikasleek. Zein hizkuntzatan ez da esaten, baina EAEko lanbide heziketan D ereduko matrikulazioa ez da % 20ra heltzen. Apustu ausarta benetan!
Eskolako jarduera eta harreman guztietan euskara lehenetsiko dela esaten da. Zoritxarrez, egungo D ereduan gutxitan lortzen da hori. Bada, nola lortuko da eredu hirueledun batean?
Ikasleen taldekatze-irizpideez ere ez da ezer esaten. Hortaz, pentsa dezakegu haur etxetik euskaldunak sistematikoki segregatuko dituztela aurrerantzean ere, haurron nortasuna eta oinarrizko eskubideak urratuz. Horrela, ikasle euskaldunak ataka estuan jartzen jarraituko dute, eta emaitza agerikoa da. Ikasle euskaldunek euskara alboratu eta gaztelera besarkatzen dute, talde nagusira asimilatuak izan arte.
Gauzak horrela, ikasle askorentzat praktikoki ezinezkoa izango da euskarazko B2 maila eskuratzea. Egun ikastetxe gehienetan gaztelania jaun eta jabe delarik, uste dugu lege oinarri hauek ikasleen arteko harremanetan gaztelera indartzera datozela, eta arazoa atzeratu besterik ez dutela egiten. Hau da, ikasle euskaldun eleaniztunak gabe, ikasle gazteleradun oso baina euskaldun pasiboak, “motzak” irtengo direla eskolatik, ingelesezko ezagutzak gorabehera. Akordio hau ez zaigu inondik inora “historikoa” iruditzen, zenbait politikoren hitzak parafraseatuz. Izatekotan, historikoa izanen da euskal mundura ekarriko digun atzerakada, agian behin betikoa, sinatzaile batzuen nahiak betez.
.
Jon Aleman eta Iñaki Lopez Luzuriaga
Plazara gatoz!
Hezkuntza-lege berriaz eta euskararen biziraupenaz
[…] euskara trinkoen lantzen duen eredu bakarraren aldeko hautua honako faktore hauetan oinarritzen da:
Euskara modu eraginkorrean ikastea ahalbideratzen duen bakarra da.
Hezkuntza-legediak agintzen duenari lotzen zaio.
Familien artean joera nagusia da.
Behar adina trebatutako irakasleria badago.
Ikasmaterial eta testu egokiak badaude.
Ikasleen arteko diferentzia soziokulturalak gainditzen laguntzen du.
Etorkinen gizarteratzea errazten du.
Beste herrialdeetako esperientzien bermea du.
F. Etxeberria. 2006.
euskara trinkoen lantzen duen eredu bakarraren aldeko hautua honako faktore hauetan oinarritzen da:
Euskara modu eraginkorrean ikastea ahalbideratzen duen bakarra da.
Hezkuntza-legediak agintzen duenari lotzen zaio.
Familien artean joera nagusia da.
Behar adina trebatutako irakasleria badago.
Ikasmaterial eta testu egokiak badaude.
Ikasleen arteko diferentzia soziokulturalak gainditzen laguntzen du.
Etorkinen gizarteratzea errazten du.
Beste herrialdeetako esperientzien bermea du.
F. Etxeberria. 2006.
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1164383249
Gure proposamena eredu trinko baten aldekoa da, egungo ereduek baino hein handiagoan bermatuko duena ikasleek euskara nahiz gaztelania mendera ditzatela, baita egoera gaitzenetan ere (familia gaztelaniadun elebakarrak, ikasle etorkinak). Horretarako premiazkoak dira honako hauek:
Eskolak beharrezko diren baliabideak izatea: irakasle trebatuak, irakasle laguntzaileak, itzultzaileak, materiala, bitartekoak…
Ikastetxeek irakasle, ikasle eta gurasoentzat hezkuntza-proiektu erakargarri eta motibagarriak lantzea.
Aisialdia eta eskolaz kanpoko jarduerak euskararen ikaskuntza bizkortzeko funtsezko baliabide gisa aprobetxatzea.
Ingelesaren eta atzerriko beste zenbait hizkuntzen irakaskuntza behin euskararen eta gaztelaniaren ikaskuntza bermatu ondoren abian jartzea.
Ikaslearen eskola-arrakasta bermatzea.
(FELIX ETXEBERRIA Pedagogiko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean)
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1164383249
Bikaina erabat Plazara Gatozeko lagunok!
Gorkarentzat galdera. Zergatik nahi duzue ikasteek euskara nahiz gaztelania mendera ditzatela? Zergatik horrenbesteko obsesioa euskaraz bizi direnak erdalduntzeko? Errezildarrak ere erdaldundu nahi dituzue, gure herria betiko akatuz?
“beste zenbait hizkuntzen irakaskuntza behin euskararen eta gaztelaniaren ikaskuntza bermatu ondoren abian jartzea”. Gaztania da gure atzerriko hizkuntza. Euskaldunon hizkuntza euskara da.
Argi uzten dute zer nahi duten. Erdara eta euskara maila berean jartzea. Horrek euskararen heriotza ia bapatekoa ekarriko du, erdara prestigiatu besterik ez baitu egingo euskarak indar pixka bat duen tokietan. Besterik ez du lortzen ikuspuntu horrek. Mentalitate suizida da goitik behera. Negargarria.
>>Zergatik nahi duzue ikasteek euskara nahiz gaztelania mendera ditzatela?
Euskal Herriko ikasleek euskaraz ondo jakitea nahi nuke. Horixe nire kezka, ez erdara. Ikasleek euskararekin batera beste hizkuntza batzuk ere jakingo balituzte, primeran. Baina EHn euskaraz ondo jakitea ezinbestekoa iruditzen zait. Gero gerokoak.
>> Zergatik horrenbesteko obsesioa euskaraz bizi direnak erdalduntzeko?
Nik ez dut inolako obsesiorik euskaraz bizi direnak erdalduntzeko. Nahikoa erdaldunduta daude euskaraz bizi diren batzuk, baina. Euskaraz ez dakitenak zeharo erdaldunduta, jakina. Nik obsesiorik izatekotan, euskaldunei beren herrian euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko obsesioa, ez besterik.
>>Errezildarrak ere erdaldundu nahi dituzue, gure herria betiko akatuz?
Ni haserretuko nintzateke Errezilen erdaraz egingo balidate. Errezilera bisitan joango banintz, euskaldun elebakar bezala jokatuko nuke, nire herri ia erabat erdaldunduan baino errazago. Euskaldunok horrelako “arnasguneak” behar ditugu. Elebakarrak izan gabe ere, giro batzuetan euskaldun elebakar izango bagina bezala jokatu beharko genuke. Eroso ahal bada. Zaila da euskaldun elebakarra bezala jokatzea aurrean benetako elebakar ez euskalduna daukazunean, eta are zailago horrelako elebakarrak gehiengo absolutu direnean, nire herrian legez. Errezildarrek, ordea, erdarak ikastekotan, atzerrira joateko ikasi beharko lituzkete. EHn euskararekin nahikoa izan beharko litzateke…
>>Argi uzten dute zer nahi duten. Erdara eta euskara maila berean jartzea.
Euskara gaztelania eta frantsesaren maila berean kokatzea lortuko bagenu, ez legoke gaizki. Une honetan hortik oso urruti gabiltza, tamalez. Euskara ASKOZ atzerago erdara baino, hori da errealitatea. Euskara Euskal Herrian oso gutxiagotua dago, baztertuta, zokoratua, egoera diglosikoan. Errezil bezalako herri batean edonork daki gaztelaniaz ondo, ondo baino hobeto, primeran, eta gainera gaztelaniadun elebakar batzuk ere ba omen daude.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Errezil#Euskara
Gustatuko litzaiguke euskaldun batzuei horren ifrentzua inoiz ikustea. Joan Euskal Herriko erdararen “arnasgune” batera eta bertan denek euskaraz ongi jakin bai, eta gainera, ehuneko bostek-edo, euskaraz jakin bai eta erdaraz ezin…
Gorago nahiko trakets kopiatu ditudan bi aipu horiek F. Etxeberriaren 2006ko proposamenak dira. Testuak ez ditut nik idatzi, baina kakotxoak jartzea ahaztu zait. 2006ko F. Etxeberriaren artikulura doan esteka berriro hementxe: http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1164383249
Zentzuzko argudio eta proposamen sorta on bat, nik uste.
Eskerrik asko, Julen!
Baita Gorkari ere ekarpenengatik.
Ikastetxe bakoitzari autonomia ematea euskararen maila ezartzeko, erabaki hilgarria da. Banan banan, bat bestearen atzetik euskararen aldeko ahalegiña, lana eta borroka, azken batean euskararen aldeko lana borroka bat besterk ez baita, erraustuz , birrinduz, ezabatuz joanen da. Banan bana, gure gaztelutxoak errendituz joanen dira, bakoitza bere bakardadean
Bizikidetza hiltzen gaituzten etsaiekin. Eleaniztasuna itotzen gaituzten hizkuntzen mesedetan. Aniztasuna gure lurra kolonizatzez bukatzen ari diren “adiskideekin”, bake eta ongi etorri eskainiz, hori, hori da bidea Euskal Herriarekin bukatzeko
Bitartean 20-30 urte etsaien ziegetan bere bizitza xahutu duten burkideei “ongi etorri” rik ezin egin.
Hau ez da amesten genuen aberri librea. Ikaragarria gertatzen ari zaiguna!!!!
Orai arteko hizkuntza politikarekin, borondate jakin bat erakusten zuen murgiltze sistema batekin euskararen biziraupenaren segurtasuna ez da batere lortu. Pentsa zer gertatuko den modako eleaniztasunaren mozorroarenpean murgiltze sistema hori ahulduko duen politikarekin!
Euskara piskanaka bilakatuko da 3. lerroko hizkuntza mugatu eta kaskar bat zuen seme alabek pesta aukera bakan batzuetan nostalgiaz erabiliko dutena, adibidez iparraldeko azken euskal mohikanoekin.
Aldiz, nola deusek ez duen euskara pratikaren endekapenaren kontra eginen, luzera, espainola bakarrik izanen da zuentzat hizkuntza ofiziala usaiakoa eta kulturakoa dena batera.
Emaiten du zuen politikariek zerumuga hori beren egin dutela eta hori preparatzen dutela igualtasuna, elaniztasuna, bizikidetasuna eta guzi argudiatuz.
Animo Plazara gatoz
PlazaraGatoz,
Zataozte Derioko Plazara!
“Egia dan ala ez dan,
Ager dagiela Derioko Plazan”
Nire lehen galdera: Badala uste al dozue “EDURU/EREDU aski TRINKORIK, egoera urjentziako honetan, Hezkutza/Hizkuntza/Kultura/Pensaera erdalduntze-ziozko blai dagoen Sistema Ofizialean?
Galdera horri errealismoz eta zintzotasunez erantzuta, guztiok norbere buruari zintzotasunez eta ERREALISMOZ erantzutea litzateke lehenbiziko lana.
Bestela, teilatutik hasi gaizteke etsea bizibarritzeko asmotan.