Hezkuntza emozionala garatu ikastegietan
Hezkuntza emozionala garatu ikastegietan –
Gizakiok esperientzia estresagarriak bizi ditugu egunero eta antsietatea errutinaren barnean sartzen dugu, baina jarrera horrek apurka-apurka barruan daukagun ezinegona areagotzen du eta honek lehertzerakoan neurri desegokiak hartzeko arriskua dago. Horren adibidea da Leioako Euskal Herriko Unibertsitatean urriaren 13an eskopeta batekin tiroka aritu zen ikaslea. Izan ere, ekintza horrek agerian ipini du pertsona askok dituzten zailtasunak haien emozioak kudeatzeko. Horrenbestez, beharrezko da adimen emozionalaren garapen sakona egitea hezkuntzako etapa guztietan Leioan gertatutako ekintzak saihesteko.
Lehenik eta behin, Howard Gardner eta Daniel Goleman psikologoen teorietatik abiatuta argitu beharra dago adimen mota desberdinak bereizten dira eta adimenaren bi ikusmolde handi agertzen dira:
Alde batetik, adimen arrazionala alde logikoa kudeatzen du eta komeni zaiguna ala ez ebaluatzen du. Arazoak konpontzeko informazioa erabiltzeko, ulertzeko, bereganatzeko eta lantzeko gaitasuna da. Beste gaitasun batzuekin lotuta dago, hala nola: pertzepzioa, informazioa emateko eta atxikitzeko gaitasuna, arreta eta memoriaren bidez.
Beste aldetik, adimen emozionala, norbere eta besteen emozioak ezagutu, erabili, ulertu eta erregulatzeko gaitasuna da, pertsona batzuk beste batzuk baino hobeto identifikatzen dituzte euren emozioak eta ingurukoenak, hauek trebezia handiagoak dituzte arazo emozionalak konpontzeko. Kontzeptua sortu eta bilakatu zuen pertsona Daniel Goleman da, berak esaten zuen “Gure sentimenduak eta besteenak ezagutzeko, gure burua motibatzeko eta harremanak egoki kudeatzeko gaitzen gaituen trebezia eta jarrera multzoa dela” Hala ere, bahiketa neuronalaren bidez jokabide irrazionalak ditugu emozioak inpultsuen bidez adierazten dira, horregatik inteligentzia emozionala behar dugu emozioen kudeaketa ona gauzatzeko.
Ondorioz, ikasleek adimen emozionala eraginkorra izateko ezinbestekoa da hezkuntza emozionala garatzea Euskal Herriko hezkuntza curriculumean; izan ere, EAEko ezta Nafarroako hezkuntza curriculumean hezkuntza emozionalaren inguruan ez da aipamenik egiten, bakarrik islatzen dira ikasleek lortu beharreko emozioen erregulazioei buruzko aipu txiki batzuk, baina ez da zehazten helburu horiek lortzeko bidea zein izan behar den.
Ildo horretatik UNESCOk 2020an “COVID-19 krisian haurren eta gazteen ongizate sozioemozionala sustatzea” izeneko txostenean ziurtatzen duenez. COVID-19aren izurriteak eragin psikologiko handia izan du hezkuntza-komunitatean eta, oro har, gizartean. Ikastetxeen itxierak, urruntze fisikoaren beharrak, maite dituzten pertsonen galerak, lanak eta ohiko ikaskuntza-metodoen gabeziak estresa, presioa eta antsietatea eragin dute. Hortaz, UNESCOk adierazten duenez hezkuntza emozionaleko trebetasunak garatzeak lagunduko luke egoera estresagarriei lasaitasunez eta erantzun emozional orekatuekin erantzunak emateko. Gainera, gaitasun horiek pentsamendu kritikoa indartzeko aukera emango lukete, egunerokotasunean suertatzen diren arazoei erabaki egokiak hartzeko.
Hezkuntza emozionala emozioen ikasketa prozesu etengabea eta iraunkorra da, gaitasun emozionalen garapena sustatu nahi du ongizate pertsonala eta soziala areagotzeko helburuarekin. Nabarmendu behar da, hezkuntza emozionala eraginkorrez garatzeko funtsezko faktore bat irakasleen prestakuntza dela. Hala ere, UNESCOk egindako ikerketek adierazten dute irakasleriaren %90ek baino gehiagok ez dutela inoiz hezkuntza emozionalari buruzko prestakuntzarik jaso. Beraz, zeregin bat dago irakasleek prestatzeko emozioak erangikortasunez kudeatzeko eta ikasgelan gaitasun emozionalak eta sozialak bultzatzeko. Izan ere, Euskal Herrian Gipuzkoako aldundiak “GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI” izeneko programa argitaratu zuen irakasleek ikasleekin hainbat baliabide lantzeko, hauek prestakuntza akademikoaren prozesua amaitzean gaitasun emozionalak eskura ditzaten, ongizate pertsonalaren maila handitzeko eta pertsona arduratsu, bihurtzeko. Baina irakasleek hezkuntza emozionalaren inguruko prestakuntzarik jasotzen ez badute, aipatutako baliabideek ez dute eraginkortasunik.
Laburbilduz, behar adina garrantzi eman ez zaion arren hezkuntza emozionalak tokia izan behar du Euskal Herriko hezkuntza curriculumean. Izan ere, hainbat ikerketek erakusten dute alderdi emozionalak ikasleen garapen prozesuetan eta ikasleen ongizatean garrantzizko faktore bat dela. Hezkuntza emozionalaren helburuak bizitzako erronkei hobeto aurre egiten lagunduko duten gaitasun emozionalak garatzea da ongizate pertsonal eta soziala edukitzea da.