Euskarazko lehen hitz inprimatuak

Euskarazko lehen hitz inprimatuak –

Eitb-k erdaraz.

Italian aurkitu dute euskaraz inprimatutako lehen liburua, 1533. urtekoa.

“De Rebus Hispaniae Memorabilibus” du izenburua, eta Lucio Marineo Siculo italiarrarena da. 1533. urtekoa da, eta Mintzoa argitaletxe nafarrak aurkitu du.

Euskarazko lehen hitz inprimatuakAritz Otazu, Mintzoa argitaletxeko arduradunaren esanetan, “oso aurkikuntza garrantzitsua da honakoa, euskara mapan jartzen duelako. Historialari batzuen aburuz euskara lau katuk baino ez zuten hitz egiten, eta aurkikuntza honekin, eta 1610eko liburuarekin, frogatu ahal izan dugu euskara garrantzia handiko liburuetan aurki dezakegula”. 

“Rebus Hispaniae Memorabilibus” liburua 1533koa da, eta egilea Lucio Marineo Siculo, espainiar historiako kronista bat, zeinak “euskara hizkuntza bezala aipatzeaz gain”, euskarazko 57 hitz idazten dituen. Euskaldunen eta kantabroen hizkuntzatzat hartzen du egileak euskara. Liburuaren lehen edizioa 1496koa da.

Liburuan aipatutako euskal hitzak “gaur egungo euskararen oso antzekoak dira”, azaldu du Otazuk Radio Euskadiko Boulevard saioan; izatez, liburuan aipatutako hitz eta esamoldeak “gaur egun erabiltzen ditugu”.

Liburua Pariseko antigualekoen saltzaile baten bitartez heldu da Mintzoa argitaletxearen eskuetara, italiar antigualeko saltzaile batek zuen-eta. Egun nafar baten eskuetan dago liburua.

1610. urteko Euskarazko 100 hitz

Euskarazko lehen hitz inprimatuak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

5 pentsamendu “Euskarazko lehen hitz inprimatuak”-ri buruz

  • josu naberan 2021-11-06 10:43

    Oker ez banago, orain EITBk argitara eman duen notizia hori, duela urtebete-edo jaso genuen euskaltzaleek.

  • josu Naberan 2021-11-06 14:31

    Hala da, duela bi urte inguruko berria da, Salabardoa; baina horrek ez dio kentzen garrantzia.

    Dena dela, ez dago zuzen esanda LEHEN EUSKERA INPRIMATUA dela.
    Hori baino 20 urte lehenago, AMORANREAREN pOEMA anonimoa dago (510 urtekoa), Euskaltzaindia/EHUko “adituek” baztertu dutena, “ez delako ulertzen” (sic). Nik majo ulertzen dudala esan nien, baina “nicaso Casimiriro”.

    Eta textu horiek baino 400 urte lenagokoak dira Iruña-Veleiakoak, EHUko hizkuntzalari Katedradunek “faltsutzat” jo zituztenak (ez zutelako ulertu, barriro ere, testu horietan “-A” zoritxarreko “artikulua” agertzea (beraien ustez -A artikulu modernoa)

    Baina jendeak jakin behar du -A hori ez dela “ditxizozko “artikulu bat”, baizik eta antzina-antzinatik (-18.000~) euskarak daukan erro batetik datorren desinentzia (hondarkia) dela:

    UHA–>-A

    Horregatik idatzi nuen “Hizkuntzalarien Zientzia Iruña-Veleian” artikulua, Independentea eta ZuZeu honetan argitaratu zena, baita GARA-NAIZen ere.

    Lastima hain maila eskasa izatea EHUko katedradunek.

  • Lucio Marineo Siculoren “De rebus Hispaniae memorabilibus” izenburuko liburu bat aurkitu dute Parisen. Berria eman dute IRAULTZA izango balitz bezala, aurkikuntza berezia izango balitz bezala. Kontua da liburu hori oso ospetsua dela, eta ezaguna zen aspalditik. Liburu berezia da, bai. Batez ere guretzat, inprentako euskarazko jarraian lehendabiziko hitzak agertzen direlako. Baina liburu hori, Oñatiko Unibertsitateko liburutegian bi ale daude. Bata 1530 urtekoa, eta bigarrena 1533 urtekoa. Eta nik argitatutako bi liburutan horren berri eman nuen, 1991n eta 1998an. Nik dakidanez, beste Euskal Herriko Liburutegietan badago, Bizkaiko Foru Liburutegian, adibidez, eta ziuraski beste liburutegi batzuetan ere. Beraz, pozik gaude Euskal Herrira beste ale bat ekarri dutelako, baina esku pribatuan geratu denez, aukera guztiak daude berriro urteak pasa ahala Euskal Herritik at egoteko.

  • Halaco pijadilla micrologicoac haicetarazten dituzte Berria, Gara, noticias, EITB, etc. Aurthen Euscarac eman duen idatzizco obratan handienaren 450 urtheac bethe dira, eta hari casuric ez deraucote eguin ezta ere eguingo. Ez çaie comeni euren chiringuitismoracotz. Mintzoa arguitaletchea hor tresna hutsa da.

    Horrelaco pijadilla batequin, guero berce batequin, guero berce bat… Bainan benetan serioa denaz paso. Hala ari dira. Berce bluff bat.

    Adeitassunez

    Alexandre

  • josu naberan 2021-11-07 19:48

    Hala da , Alexander

    ESPEKTAKULUA egitea besterik ez dakite (edo EZ ZAIE INTERESSATZEN)