Hezkuntz eredua aukeratzeko eskubidearen aldeko ekimena

NDc0OQ==

Hernaniko Langile ikastola izan da herri horretako guraso askoren hautua. Baina Hezkuntz Delegazioaren erabakiz, ikastolak bakarrik 69 plaza eman dizkie eta 99 haur aurre-matrikulatu dira.

Hezkuntz Delegazioak beste ikastetxe batera bideratu nahi ditu 30 haur horiek. Guraso gehienak ez gaude ados egoerarekin eta laugarren lerro bat eskatzen dugu (beste gela bat haur horiek sartzeko).

Blog bat eta sinadura bilketa bat sortu ditugu.Langile ikastolari laugarren lerroa izan dezala eskatzen diogu.Martxoaren 28an bilera berri bat egingo dugu 99 haur horien gurasoek ikastolan, 17:00etan.Eskatzen dizuegu mesedez laugarren lerro horren alde sinatzea eta ekimena zabaltzea.

http://laugarrenlerroalangilen.blogspot.com/

Irudia | Haurrak ikasgelan | JakintzaIkastola | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Hezkuntz eredua aukeratzeko eskubidearen aldeko ekimena”-ri buruz

  • Edonork sina dezake. Pentsa ezazue gaur edo bihar zuei antzeko zerbait gertatzeko aukera izan dezakezuela. Hezkuntz sailak ezin ditu gurasoak horrela tratatu.