Herriak versus handikiak

MjgyMw==

Garbi dago historia gizon handikiek egin dutela.

Bai , ez emakumeek ezta herriek ere.

Behintzat euskaldunak dena hankaz gora jartzera etorri ziren arte, urtetan “adoctrinamiento nacionalista” rik gabeko eskoletan erabiltzen genituen historia liburuetan .

Holan ederto, argi eta oso pedagogikoki azaltzen ziguten euskaldunok betidanik erabateko atxikimendua erakutsi dugula Espainiako egitasmo zerutiarrarekiko. Adibideak asko ziren, Fray de Zumarraga, Elkano, Juan de Garai,Okendo,….eta Ameriketara Inperiko ezkutua eta gurutz Santua jezartzera joandako beste euskaldun asko ere.

Zapatuan katalandarrek ekimen historikoa dute. Paisos aberria dela eta Espainarekin erabat desoroso daudela. Espainiako egitasmoarekin ez daudela ados, gehiango erabatekoa ez dagoela ados.Baina biharko eskoletan, historia liburuetan milaka pertsona horien ahotsa isilarazita egongo da eta trukean Espainiako gloriarako Alemaniari gola sartuz “La roja”  sailkatzea lortu zuen Pujol katalandarren izena ikasiko dute umeek.

Irudia | Umeak ikurrinaz | Zerdiok | Creative Commons By SA

Kaixo. Liburuzaina naiz eta komunikazioa, euskara eta "gizarte eragileen ekimenak" ditut gustuko. Zuri?