Herentziak eta herentziak …
AVTk iganderako manifestazioa deitu du Madrilen Parot Doktrinaren aurkako Estrasburgoko epaia gaitzesteko. Alderdi Popularrak ez du manifestazioa babestu, baina Esperanza Agirre bertan izanen da. Aznarren FAESen arabera Zapateroren negoziazioen herentzia da anmistia bilatzen duen epaia. Del Rio 26 urteren buruan askatu duena. Londresek 7 egun eman dizkio Espainiari Troitiñoren estradizioa eskatzeko, baina espainiar ingeniaritza juridiokoak agian gehiago beharko du. Mayor Orejak betiko lez abisatzen digu: “ETA ezkutatuta, bere unearen zain da”. Inork esan ez badigu ere, Rosa Díez ere ezkutatuta bere unearen zain da. Rubalcabari ez dio inork atentziorik jartzen. Eta bide batez non dago Zapatero? Ez dio inori axola.
«PP ez da izango AVTren manifan eta PPk bakarrik ospatuko du Lopezen Euskadi eguna Gernikako Arbolaren parean»
Ebrotik gora beste era batera ikusten dira gauzak, askok pozez, eta ia denek ulerkortasunez hartu dute Estrasburgoko albistea. Aitzol Azurtzaren afera egunkarietatik kasik osotasunean ezabatzeraino. Eta hemendik bi egunetara Euskadiren egun loriatsua dela ahanzteraino, Estatutua ospatzeko eguna. Urriaren 25a. PPk soilik oroitzen duena dirudienez: PPk soilik ospatuko du “EAEra oparotasuna eta oreka ekarri zuen” Estatutua, Gernikako Arbolaren aurrean. (Baten batek burua altxako balu). Gainontzeko alderdiek diote Patxi Lopezen herentzia dela, eta ez dagoela ezer ospatzeko. Basagoiti Mexikon da bitartean. Eta non dago Patxi Lopez? Ez dio inori axola.