Hemerotekak lagun txarrak dira
Aste honetan ETA gobernuarekin hitz egiten ari zela adierazi du bere alderdiko buruzagitzari aurka eginez eta zalaparta handia piztu da komunikabideetan. Donostiako politikariak, ETA eta Espainiako Estatua aliatu potentzialak zirela adierazi zuen, besteak beste.
Balizko negoziaketa batzuk zapuzteko ahalegina dirudite Mayor Orejaren adierazpenek. Baina hemerotekak ez dio asko laguntzen.
Diario de Sevillan, hizki handitan irakur baitaiteke, ETArekin esertzeko prest egongo litzatekeela.
Duela hamar urtekoa da egunkariaren azala. Hemerotekak ez dio laguntzen Mayor Orejari eztabaida honetan. Ez horixe.
Irudia | Mayor Orejak beste garai batean esaten zituenak | Ezezaguna | LGPL
[…] Duela 10 urte Mayor Orejak esandakoak… (ARTIKULU OSOA ZUZEUN) […]
“Si ETA abandona las armas se podría hablar y negociar, y ahí Navarra va a estar y será generosa”
Miguel Sanz, Nafarroako Presidentea 1998ko urrian