Irriak, malkoak, estrategiak

“Anaiaren bila noa!” sartu da Jon bulegoan. “Gurasoak jaso eta Logroñora”. Barru-barrutik borborka zetorkion poza begietaraino.

Gaur malkoak eta besarkadak izan ditugu lantokian. Ez dute ezer oihukatu. Presa disimulatuaz abiatu da bat komunera. Fotokopia gelara bestea. Bakoitzak bere anaia zuen gogoan, bakoitzak bere ama zuen gogoan. Urdailean estutasuna bera: nork besarkatuko du lehenago ama? Anaiak ala heriotzak?

Patriarkadoa, kapitala, estatua, matxismoa, autoritarismoa, jefea, guardia zibila…  edozein sistema zapaltzaileren aurka borrokatzen duenak hasieratik jakin behar du berandu baino lehen gainean izango duela errepresioa, beti. Prestatu behar du bere burua une horretarako. Latza izan daiteke, baina mereziko du, borrokatzeak mereziko du, zapalketa gainditzeko bidean aurrerapausoak ematen badira.

Askatasuna helburu izanagatik, estrategia antzu baten ondorioak, borrokak berak zein errepresioak sortuak, jasangaitzak dira.

Zutik Euskal Herria aurrera! Zutik udaberria!

MTgyMA==

Irudia | Zutik Udaberria | www.ezkerabertzalea.info | Creative Commons By SA

mendiolatik@gmail.com