Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren hipotesiaren kontra?

Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren hipotesiaren kontra?

Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren hipotesiaren kontra?Agertu berria da Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren azken alean (121, 2016, 185-223 orr. -ez dago oraindik sarean-), Luis Mari Zaldua, Euskal Filologian Doktorearen ikerlana «Osagai indoeuropar latin aurrekoaz Baskoniako toponimian: leku izenak -ama atzizkiz amaituak», eta uste dut merezi duela bertako ondorio batzuk haizatzea, azken boladan gure artean, bizixeago bizi izan dugun hego-mendebaldeko Euskal Herrien ‘euskalduntze berantiarraren’ hipotesiaren inguruan.

Artikulua, berez, teknikoa da. Laburpena, artikuluaren amaieran ematen den gisa: «Lan honek, lehenik eta behin, gaurdaino ikertutako -ama bukaera duten toki-izenen zerrenda zabaltzen du ale berriekin. Sailkatu ondoren, beste ikertzaile batzuen lanak aintzat hartuz, azterturiko amaiera daramaten toponimoen balizko jatorria argitzeko ahalegina egiten da, azkenik, lurraldean nola banatuta dauden aztertu eta Euskal Herriko toponimiako latinaren aurreko elementu indoeuroparraz ondorio batzuk ateratzen saiatzeko. / Gako hitzak: -ama; indoeuropar; latinaren aurreko; toponimia; onomastika; euskara; historia; Euskal Herria.»)

Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren hipotesiaren kontra?Hala, -ama atzizkidun toponimoak (Aldama, Amiama, Arakama, Arama, Beizama, Berama, Elama, Ezama, Lezama, Legizama, Lizama, Sarama, Ultzama, Zalama, Txarama, Zegama, Zezama…), ez omen dira aurkitzen, gutxieneko k.o. I-III. mendeetarako jada Akitania kontinentalean ageri zaigun aitzin euskara-edo gisako toponimian, eta bai berriz, goiko mapak erakutsi moduan, batez ere Gipuzkoako Goierria erdigune izango lukeen lurralde hipotetiko batean: Gipuzkoa hegoaldean, Bizkai ekialdean, Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean, Araba iparrean eta are hego-mendebaldean (Osma Gaubean…) eta Burgosaino, eta hegoaldeago ere Uxama Argaela-raino (gaurko Soriako -Burgo de- Osma).

Artikuluaren xehetasunak interesgarriak dira, eta artikuluan aurkitu litzake interes duenak. Hemen, Luis M. Zalduak eratortzen dituen ondorioetako batzuk ekarriko ditut, hauek ere, noski, hipotetikoak izanagatik. Berak artikuluaren amaierako 6. atalean laburbiltzen ditu, eta nik nire senaren arabera ekarriko ditut itzuli edo erdi-itzuliak). Hala:

1. -ama amaieradun toponimoen banaketak ez du inola iradokitzen aurretiko hizkuntza indoeuroparreko populazio gunerik ez Araba, ez Nafarroa hegoaldeetan, zeinetatik abiatu zitekeen gerora atzizki honen erabilera iparralderago. Toponimoen banaketak ez du inondik iragartzen -ama atzizkia halako indarrez (edo indartsuago) erabili zezakeen hizkuntza zeltiberiarrik Baskonia hegoaldean, nola ageri den erabilia Araba iparralde, Bizkaia, Gipuzkoa hegoalde edo Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean. Mapak erakutsi moduan, toponimo gehienak inguru menditsuan ageri dira, eta ez Arabako lautadan edo Nafarroa Garaiko inguru hego-mendebaldekoenean, zeinetan ziurtatuagoa bide den erromatarren aurreko presentzia indoeuroparra.

2. Toponimo hauen azterketatik pentsatu liteke, aipatu inguruan, eta batez ere Gipuzkoa hegoaldean, izan zela kontaktu eta eragin linguistiko indoeuropar nahiko -ez berez zeltiberiar-, eta are hainbateko luzapenekoa, bertako hizkuntza baskoniko eta beste (hainbat?) indoeuroparren artean.

3. -ama atzizkidun toponimoak itxuraz Zeltiberia guztian ageri dira neurriren batean. Ordea, ez da inon ageri, ezta Gasteiz edo Iruñeko hegoaldeetan ere, edota Ebro ibaiaren inguruetan -bi hizkuntza moten kontaktu gune-, halako -ama atzizkidun toponimo dentsitaterik nola ageri den Hego Euskal Herriaren erdiguneko Errezil-Entzia-Arakil triangeluaren gunean, zeinen erdian dagoen Gipuzkoako Goierria. Hala, continuum barikoa ageri da lurralde zeltiberiarren eta euskal gune honen arteko kontaktua.

4. Aipatu datuek, hizkuntza indoeuroparreko herritarren presentziaren hipotesia zabaltzen dute Araba iparralde, Bizkaia, Nafarroa Garaiko ipar-mendebalde, eta batez ere Gipuzkoa hegoalderako. Baina L.M. Zalduaren ustez, hauek guztiak ere, ez bide dira nahiko inola postulatzeko elementu indoeuropar horiek izan zitezkeenik bertakoak, jatorrizkoak Baskonia iberikoan, eta aldiz osagai baskonikoa berantiar eta ondoren iritsia.

5. Gainera, geroztik ere, toponimo hauek euskararen bidez transmititu dira, eta euskararen ezagutzen ditugun ohiko eboluzio arauen bidean. Hala, -ama amaierako toponimo hauek baieztatu eta ziurtatuko lukete hauek sortu edota inportatu ziren garai eta guneetan, aldez aurretik euskal hiztun indigenak zirela gune hauetan.

6. Amaitzeko eta laburtzeko:

  • -ama amaierako toponimoak izan litezke Baskonia / Euskal Herrian ezagutzen ditugunetako zaharrenak.
  • Hauen azterketatik zalantza gabe eratorri bide liteke hizkuntza indoeuroparren eragin goiztiarra gure artean.
  • Nolanahi, eragin hau, zalantza gabe hau ere, aurretiko euskal oinarri baten gainean sartu bide zen gure artean.

Hala ondorioztatzen du L.M. Zalduak: «Latinaren aurreko kultura indoeuroparraren aztarnak (Hego) Euskal Herriko toponimian, ez du behar besteko pisurik, euskara zaharraren presentzia zalantzan jartzeko Pirinioez hegoaldean erromatartzearen aurretik, eta bereziki Araba iparralde, Bizkaia, Nafarroa Garaiko ipar-mendebalde edo Gipuzkoa hegoaldean».

Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren hipotesiaren kontra?
Beizama
Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren

10 pentsamendu “Hego-mendebaldeko Euskal Herrien euskalduntze berantiarraren hipotesiaren kontra?”-ri buruz

  • Luis Mari Zaldua 2016-11-29 13:30

    Eskerrik asko erreseinagatik, Bittor.
    Bejondeinkela!

  • Barkatu baina -ama ez da indoeuropearra:

    Ulzama XII-XII, mendean Hutçama: “H” indoeuroparra ez danaren seinale zuzena.
    1366an Hutçama, beraz, “zama” eta ez “ama”.

    Zuzendu akatsa mesedez

    Argiago ezin leiteke izan-

  • Beste adibide batzuk, “Diccionario de apellidos vascos” N. Nabarteren liburutik aterata (1992an Eusko Ikaskuntzak berrikusia) eta Koldo Mitxelena “Apellidos Vascosetik”:

    Lezama (leza-ama): vallado,
    Eizama: zona de caza,
    Zegama: prado mayor
    Arama: comienzo del valle o Arana.

    Ia denek dute -ana bukaerazko ordezkoa gainera:

    -Lezana,
    -Be(i)zana,
    -Arana (Buff seguru indoeuroearra!!!)
    edo Aldana. Abizen hauek euskararen mugetan daude, ez indoeuropearrenetan, bai ala bai??

    Nola erantzuten du Zalduak honi eta HUTÇAMAri?

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2016-11-30 21:35

    Egia esan ni ez naiz aditua, eta izatez gerotan, L.M. Zalduak eman beharko dizu bere erantzuna.

    Nik nolanahi bi gauza:

    1. Hasteko, ez zait zintzoa iruditzen nortasuna ezkutatzea jakinduria kontuak eztabaidatzeko. Agian besteak ere ez, baina zerbait ezkutatu nahi duenak izango ditu bere arrazoiak.

    2. Koldo Mitxelenaren “Apellidos Vascos” aipatzen duzu zure defentsan eta uste dut ez zarela egiarekin ari. Mitxelenak ondokoa baitio -ama atzizkia eta adibideok direla-eta, zure azalpenez guztiz bestela (39. atala, 44. or.):

    «39. -ama: Aldama, Arama, Beizama, Cegama, Lezama, etc. Es uno de los sufijos señalados como no vascos por Bähr (B. und ib., 38). Recuerda un suf. i.-e. [indoeuropeo] bien conocido (-ama, -isama): Lezama, si su z denota una africada, podría ser el equivalente de Letisama, Ledesma (cf. ant. vizc., betesegi, mod. betsegi «vaca con cría», de esegi «colgado»), y el top. Ulzama (doc. Uzama, 1087; ap. Ozamiz) el de Uxama, Osma. No hay que olvidar tampoco el ap. Leguizamón (cf. Segisama / Segisamo(n). He repetido varias veces que Ulzama (el top. Unzama se documenta en Ataun, Guip.) es una forma reciente, de fácil explicación fonética, del nombre que en documentos medievales se escribe Uzama, U(t)çama etc.: por ello es plausible que se trate del ubicuo Uxama con leve disfraz vasco. Más que aventurado es temerario fundar etimologías, como hace J.M.S., BRSVAP 26 (1971), 503 s., sobre un testimonio único transmitido por conductos tortuosos, ignorando los demás. Aun en el texto de 1211, ¿no habrá que leer Utçama, en vez de Urçama?»

    Zure zuzenketaren zain…

    Bittor

    • Eta Iruñeko Iturrama auzoaren izena ere zelta al da?

      • Luis Mari Zaldua 2016-12-01 09:54

        Ez dut uste; begira zer dioen Orotariko Euskal Hiztegiak:

        “iturrama (G-bet), iturriama, iturriana (AN-larr ap. Asp Leiz2).

        Manantial. “Iturriaren jatorri-tokia (G-bet)” Zt (comunicación personal). v. iturburu. Nón órdea dén bákea, arará doáie ditxa guzien iturráma. LE Matr5 302. Ur onen iturri-ama edo ur au jaiotzen dan iturria da Jaungoikoa amatzea. LE Urt 335 (ms. 119v iturrama).”

  • Lehenik aitortu ez dudala liburua irakurri beraz orokorrean ari naiz “ama” atxizkia indoeuroperra den edo ez proposamenaz:

    1. Nire izenak ez dizu nire ezizenak baina gehiago esango, ez bainaiz ezaguna, gai honetaz (ere) ardura duen pertsona bat bakarrik naiz.
    2. Ni ezjakina naiz gai hauetaz, baina ez zaizkit gauza asko “kuadratzen”, horregatik idatzi dut.

    Hizkuntza Indoeuropear batek edo batzuk “ama” atxizkia erabiltzeak ez du inola ere demostratzen euskaldunak bertatik hartu dugunik, ezta kontrakoa (hori ere posible baita, gure burua gaur egun hain exkaxa ikusten badugu ere). Munduan milaka adibide daude euskararekin erlaziorik ez duten hitzak/toponimia baina euskera diruditenak, adibidez “Tori bakari da” japoneses eta euskaraz esanahi bera edo antzekoa dute, Estornés Lasak esan zuenez, edo Ararat/Aralar mendiak.

    Indoeuropearrak direnaren kontra toponimo guzti horiek euskeratik itzulpena edukitzea da, eta hor sartzen ditut, adibidez, aipatu ditudan liburu bi horiek:

    Koldo Mitxelenak zure testu horretan “Apellidos vascos” Bähr-ez dabil, ez du bere iritzi propiorik gehitzen: Es uno de los sufijos señalados como no vascos por Bähr (B. und ib., 38). Baina ez du inongo azalpenik emoten hitzen esanahiaz. Hala ere, nik diodana zera da, liburu hori erabiliz atera daitekeela toponimo hoien esanahia, adibidez:

    Eizama/Eizmendi bikote argia, edo 144-zenbakian Be(h)i “vaca” eta Beitzain “vaquero” Beizaman. Leza oso argia da euskalduna dela Lezamarako eta abar.

    Edo Eiz, Bei, Leza, Aran (Arama), Itur (Iturrama) ere indoeuropearrak ote dira? (Iturramana erantzun duzu)

    Nabarteren liburuan zuzenean ematen ditu esanahiak, lehengo sarreran aipatu ditudanak.

    Euskara eta indoeuropearen nahasketatik datozela da orduan proposamena, ezta?

    http://www.berria.eus/paperekoa/1832/016/003/2016-11-03/ama_jainkoa_euskal_toponimian.htm

    Testu honetan eta bere liburuan Mikel Urkolak ematen dituen proposamenak “ama” toponimiaz: ”Bi gauza diferenteak: gauza bat dira ama-dun toponimoak eta bestea ama hitza. Nik nire liburuan aipatzen ditudan ama-dun toponimoak euskalduntzat jotzen ditut baino ama erroaren eratorria ez dakit europarra, Asiakoa edo Afrikakoa den”.

    Baina ez da hain erreza erantzuna, kasu batzutan aintzineko bere erara bagoaz eta ez gaur duten itxurara:

    Ultzama-Uxamaren kasuan, Araban (I)barca Uxama dugu, eta hor hasierako hitza euskalduna dela ematen du (Burgo de Osma en Valdegobia, autrigoiak)

    Ultzaman ez dela “ama” baizik “zama/çama” argia da eta abizenetan adibide pila bat daude (behean ezagunenak). Mitxelenaren garaian “Ultzamaz” ez zeuden beste dokumentuak agertu dira edo ez zituenak ezagutzen, liburu honetan esaten duen bezala: “Aproximación a la historia de Ultzama”: Lourdes Iraizoz “En el libro del Rediezmo de 1268” (…) : “Hutçama”.

    Luis Nuñez Astrain “El euskara arcaico-n” Mitxelenari jarriki (1961-1962) “Los nombres indígenas de la inscripción de Lerga-ko” bere lanean : “Es muy característica del euskera arcaico la existencia de la h (signo de aspiración), porque no existía en ninguno de los idiomas circundantes (idiomas celtas e íbero), lo cual facilita grandemente la identificación de una palabra arcaica como vasca”.

    “Heçama” ere dokumentatuta dago Eizama-rentzat…

    Hona hemen “-Ama” duten euskal abizenak XV-XVI. mendean dokumentatuak, denak Goierrin gainera (irteneten dohan duzu pdf-a). Euskaldunak, oso argiak gehienak: “Gure abizenak, Bizkaia eta Gipuzkoa” Iñigo Rementeria:

    Amaritrabin
    Arama/Arana
    Amas/De Amas
    Aytamarren/ Aitamarren
    Aldama/Aldamiz
    Amabi
    Amabizkar
    Amaldi
    Amallo(a)/Amallobieta/ Agirreamalloa
    Amandarro
    Amantegi
    Amarika
    Amabi
    Amabizkar
    Amaldi
    Amaritrabin
    Amaroz
    Amas
    Amasa/Amatza/Sarriamassa/ Amasetxea
    Amasetxea
    Amasorrarain
    Amatiano
    Amiama
    Andrakamaorena
    Andramaortu
    Andramazategi
    Arakama
    Beizama
    Gamarrakoa
    Iramain
    Samalloa/Zamalloa/Zamakola
    Zamalbide
    Zamarripa
    Zameza
    Zamitiz
    Zamezabeitia

    E(i)zama/Heçamagoen/ Heçama
    Lezama/Lezamiz/Lezana
    Zegama
    Beizama/Be(i)zana
    Aramaiona

    Bestelakoak agian ere “ama” dutenak:

    Maetxa/Maetxaetxebarria
    Ikazuriagamañena
    Gamarracoa/Gamarra

    Bestelako –ama:

    Lamarain
    Lamariano
    Trama/ Tramazabala

    Beste lan honetan “Toponimia Medieval en el País Vasco” lanetik hartuta, ikusten da “ama” hitza “madre-mujer” bezala ez dela beti erabili, agian bai bere zentzu zabalago batean: “jatorria, nagusia-printzipala”:

    AMA:
    “ET UNUM PALACIUM IN ERRO SIMUL CUM ILLOS SUOS CUBILARES […] ESTOS
    NOMPNADAMIENTE SON LOS CUBILARES […] LENÇARDUYA CILVETICOA, AMA
    JAUREGUIA…
    MARTIN DUQUE: D. M. LEIRE, VOL. 0, PAG. 321, AÑO: 1110”.

    AMAYUR
    AMATOGA
    AMAYER
    ANAMANZA/AÑAMANZA/ ANAMAZOLA
    AMARGAIÇA

    Bestelakoak
    AMAYA
    Iturrama

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2016-12-01 13:13

    Aurretik aipatu dut nire ezjakintasun erabatekoa kontu etimologikoetan, eta ez naiz horretan sartuko. Artikuluan esanak, artikulugileak defendatu beharko ditu, edo dakienak.

    Nik ordea, nire iruzkina zabaldu nuenean, hain justu L.M. Zalduaren beste ondorioak azpimarratu nahi nituen, orain arte kasurik egin ez zaienak. Hain zuzen, -ama atzizkidun leku izenen jatorri etimologikoa gorabehera, L.M. Zalduaren ustez bederen, -ama atzizkiaren izanak berak eta honen eboluzioak erakusten bide zutela euskaldunon presentzia gaurko Euskal Herri mendebaldekoan (Gipuzkoan, Bizkaian, Araban…) erromatartzearen aurretik ere, euskalduntze berantiarraren hipotesiaren usteen kontrara.

    Eta hori azpimarratzea iruditzen zitzaidan garrantzizko. Zuei ez?

    Bestelakoan, nik, erositako prezioan zabaldu gura izan dut artikuluaren edukia. Eta oraindik iruditzen zait -ama leku izenetako atzizkiaren jatorria, ezagutu ahal izatea beti interesgarria izan badadi ere, txikikeria dela mendebaldeko euskaldunon datatze zaharraren aldean, ez?

    Bittor

  • Erabat ados esan duzunarekin! Mila Esker!

  • Bittor Hidalgo

    […] Sustatun Bittor Hidalgok Luis Mari Zalduaren artikuluaren ikuspegi desberdina eman du: […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude