Hauteskundeak eta euskara
Honela erabili dute euskara alderdi politikoek Nafarroako hauteskundeetako propagandan. Hobe zen kanpainan berean agertzea gai hau, baina Bilduko publizitatea azkeneko egunean iritsi zitzaidan.
EH Bildu: euskara eta erdara erdi bana erabili ditu, baina euskarari nagusitasuna emanez, hurrenkeran eta tamainan.
Izquierda-Ezkerra: euskara eta erdara erdi bana erabili ditu. Ez bata ez bestea ez da nagusi. Diseinuari esker, euskara hutsean edo erdara hutsean irakur daiteke, eroso.
Geroa Bai: euskara eta erdara erdi bana, baina nagusitasuna erdarak du, hurrenkeran eta elementu nagusien tamainan.
Ahal Dugu: kasik erdara hutsean. Zortziren bat baino gutxiago euskaraz.
PP: erdara hutsean.
PSN: erdara hutsean.
UPN: erdara hutsean.
Propaganda hau Iruñean banatutakoa da. Izan daiteke alderdi batzuek “eremu euskaldunean” eta “eremu ez-euskaldunean” publizitate desberdina banatzea.
Kasualitatez (?) propagandan euskara guztiz baztertu dutenen blokeak galdu du.