Hautesajea: EAJ

5712660674_e35670ebd2_o

EAJren drama handia da: berez boto gehien jaso duen alderdia da, baina Nafarroan Geroa Bai izenarekin joan zirenez, 3. indar gisa agertzen dira Hego Euskal Herriko estatistiketan. Hazi dira aurreko hauteskundekin alderatuta, indar bozkatuena da EAEn eta, gainera, talde parlamentarioa lortzen dute bakarrik 3 herrialdetako bozkekin. Baina espazioa galtzen ari dira eta ziaboga azkar egitea klabea da eurentzat, Amaiurrek suposatu dezakeenari aurre egin nahi badiote, behintzat.

Urkulluk argi esaten zuen: “EAJ modeloa” da erabili behar dena, herrialde guztietan. Emaitzek argi uzten dute mezua: Gipuzkoan Amaiurrek lortutako emaitzak ezin dira gainditu euren esparru berean sartzen. Araban mezu abertzaleago horrek ere ez du publiko handiegirik, batez ere Amaiurren sarreraren ostean eta Bizkaian emaitzak ematen ditu. Guztiek kopiatu behar dute Bilbao-Azkuna eredua: kontserbadoreago baloreetan eta liberalagoa ekonomian. Aldi berean abertzaletasuna beste modu batean ulertzeko mezua ere ematen dute, “epikatik” kanpo (Urkulluren hitzetan) eta, nahi bada, “abertzalea fondoan baina lasaia formetan” (Deiak dioenaren arabera aurrekoan idatzi nuen Geroa Bairen inguruko artikulua baloratuz).

Madrilgo egoera
Kanpainan behin eta berriz Amaiur erasotu dute. Ez zegoen besterik irrati eta telebistatan emandako albisteetan. Eta 15 egunez ez badute hori moztu, euren mezu nagusia hori zela argi uzten dute. Amaiurrekin kontrajartzea bai eredu sozialean baina, garrantzitsuena, politika ulertzeko moduan.

Mitin oso bat ikusten bada, badaude interesgarriak diren matiz asko. Mitin asko eremu itxietan egon dira eta hasieran eraikin hori egiteko dirua “EAJk Madriletik lortu” duela esaten zen. Nolabait ulertzeko eurek Madrilera zertara doazen, leloak zioen bezala “Euskadiren alde” lan egitera. Euskadiren Alde hori ez da, ordea, aldarrikapen soila, baizik eta egunero egunero dirua, transferentziak eta bestelakoak ekartzea. Urkullu edo Erkorekaren mitinetan ez zen Amaiurren inguruan hitz egiten, baizik eta EAJk proposatzen duen eredu ekonomikoaz eta, nahi bada, Estatuarekiko jarreraz.

Arazoa da hori posible zela norbaiten laguntza behar zuen PSOE batekin. Gehiengo absoluturik gabe, PPren oldarraldi izugarriarekin, CiUk PSC-ERC gobernuari egiten zion oposizioarekin… erraza zen PNVren lagun lehiala aurkeztea, botoak eta gobernabilitatea diru eta transferentzia kontuekin trukatuz.

Orain PPk gehiengo absolutua du Madrilen, jada ezin agertu bertan “Euskadiren alde” gauzak negoziatzen dituen alderdi gisa. EAJren maniobra gaitasuna asko gutxitzen da gehiengo absolutuekin. Ikusi besterik ez dago PPren bigarren agintaldian egindako harremanen etena: ez dago zer atera, bere botoak ez direlako gobernabilitatean nahitaezkoak.

Hori gutxi balitz jada ez da beharrezkoa EAJ lasaitu batekin kontatzea, ez baitago harreman instituzionalen beharrik (momentuz), PSOE eta PPren esku dauden Nafarroa eta Gasteizko gobernuekin. EAJk ezin du, Ibarretxe planarekin egin zuen bezala, borroka identitariorik eraman Gasteiztik, eta “estatu arrazoia” sendoegia da momentuz bi gobernu autonomiko hauetan pitzadurak sortzeko.

Diputazioak
Horrela EAJren maniobra gaitasun bakarra Diputazioetan dago momentu honetan. Baina Gipuzkoan epikatik urrundu eta “EAJ eredua” bultzatzeak Bildurekin baino PP eta PSErekin paktuak egitea da. Nolabaiteko “guztiok Bilduren aurka”. Noski, mezu hau ematen badute, Gipuzkoan duten krisia are eta larriagoa litzateke.

Bestetik Araban maniobra gaitasuna ere txikia da. Aukera bakarra PPrekin aurrekontuen gaineko akordio bat egitea da, PSE isolatuz eta berriro agertu diruaren kudeaketa “Arabaren alde” egiten duen alderdi gisa.

Aukera hau ezin da kanpoan utzi. Bizkaian PPrekin egindako akordioak erakusten du aukerak daudela eskumako bi indar nagusiak ados jarri eta eredu ekonomiko baten inguruko adostasun minimo bat lortzeko. EAJk ez du interpretatzen euren aldaketa estruktural gisa, baizik eta PPk egindako “bolantazo” gisa. Hau da, EAJ ez dago PPren ereduaren alde, baizik eta PP dagoela eredu berria bilatzearen alde, nolabait esanda. Ez zaie arrazoirik falta baina, aldi berean, biraje hori kolektiboa dela esatea falta zaie.

EAJ eredua erakusteko leku bakarra, momentu honetan, Bizkaiko Diputazioa eta Bilboko Udala dira. Bi hauetan lortu behar dute euren profil berria erakustea. Nahikoa litzateke Gipuzkoako Diputazioarekin alderatuta datu hobeak izateko euren eredua baliagarria eta “onena” dela saltzen hasteko. Zaila izango dute, momentuz krisiak txarrago tratatu delako Bizkaia Gipuzkoa baino.

Gasteizko Gobernua
EAEko datuak ikusita EAJ da irabazle. Eta Gasteizen dauden PSE-PP dira 3. eta 4. indarra. Horrek argi erakusten du egoera normaldu behar dela eta Sabin Etxean presa dute. Badakite egoera normalduz gero denbora euren kontra dagoela. Bilduk orain arte ez du aukera gehiegirik izan kudeaketa ereduaren berri emateko: boterera heldu eta uda, ondoren hauteskundeak… baina badakite urte baten buruan gauza asko alda daitezkeela eta horren beldur direlakoan nago.

Gainera Amaiurrek ere bere eredua zein den erakutsi beharko du Madrilen. Eta momentu honetan PPk duen gehiengo osoarekin eraginkorragoa izan daiteke jende abertzalearentzat Amaiurrek egingo duen diskurtsoa EAJk egin dezakeena baino.

Beraz presazko kontua bilakatu da orain dituzten datuak mantendu eta Lehendakaritza lortzea. Horretarako PSEren desgaste osoa martxan jarri dute. Alde batetik bere zilegitasun eza gogora ekarri. Bestetik Zapaterori lagundu behar izan gabe, kolpeak erruz eroriko zaizkio Ajuria Eneako maizterrari. Gainera taktika aldatu dute eta orain PPrekin akordioak lortu nahi dituzte, PSE guztiz alboratuz. Nolabait bakarrik sentitzea nahi dute, eta bakartze horretan aliatuak behar dituzte.

Ez nuke baztertuko Bizkaian eta Araban akordioak lortzea PPrekin eta, aldi berean, Gasteizko Parlamentuan zerbait amankomuna irudikatzea, PSEren “gaitasun eza” irudikatzeko eta, “ekonomiaren timoia” hartzeko. Horrelako maniobra batek krisi larria irekiko luke PSE eta PPren artean, baina badirudi PPk interesa duela, Basagoitiri berari entzundako hainbat adierazpenetan ikusten den moduan. PSEri, aurreko artikuluan nioen bezala, krisiari baino “euskal aferari” heltzeko aukera geratzen zaio. Eta hor PNV aliatu edo aurkari izango duen Urkulluk berak argitu beharko luke. Nire apostua hau da: Patxi Lopezi ezer ere ez.

 

Aurreko artikuluetan erakutsi bezala, ziur zuen iritziek asko aberasten dutela irakurketa hau. Beraz, zuen esku orain eztabaidari ekitea…

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

11 pentsamendu “Hautesajea: EAJ”-ri buruz

  • “Baina espazioa galtzen ari dira”

    Benetan? Daturik al daukazu horri eusteko? Ze azken hauteskunde orrokorrekin konparatuz boto gehiago daukate (306000->323000)… eta hori indar abertzale “berri” batekin.

  • Euskal Taliban Jatorra 2011-11-27 21:11

    Gaztelerazko “timón” euskaraz LEMA esaten da.
    Izan bedi ergatiboa zuekin!

  • Iñaki:
    Datu hori aipatzen dudan arren (emaitza onak izan dituztela) espazioa galtzen ari dela nire ustez argia da. Artikulu osoan aipatzen dut, baina ikusi besterik ez dago orain daukan botere instituzionala eta orain 5 urte zituena.

    Euskal Taliban Jatorra
    Bai, arraozia duzu, baina euskarazko lema esaten dugunean gaztelerazko lemarekin oker daiteke, euskaraz leloa litzatekeena. Eta hori ere korapilotsua da. Horregatik nahiago izan dut timoia mantendu. Eskerrik asko hala ere!

  • Ezin da ukatu EAJk duen indarra; ezker abertzalea+EA+alternatiba+Aralar, denak tsunamiaren gainean, eta hala ere, ezin EAJ gainditu. Nire irakurketak dio hurrengo lehendakaria inolaz ere ez dela izango Arnaldo, gizarteak EAJ nahiago duelako.

  • Peiori

    PEIORI:

    EAJ-k eremua galduz doala ikusi ez nahi ez duenak itsua da. Bere bozkak gero eta gehiago bizkaiari lotuta daude eta Bilbon indar handia izateak asko laguntzen dio bertan populazio handia egonik kriston indarra eta boto saldoa lortzen ditu. Zonalde hortatik urrunduz doan heinean indarra galduz doa.

    Lehendakariarena ere eztabaidagarria. Arnaldo ez dela lehendakari izango? Gizarteak EAJ nahiago duela? Hori gizarteak esan beharko du. Ez nahastu zure nahiak gizartearen nahiekin…

  • Iñaki Larrañaga 2011-11-28 12:10

    Aitziber, egia da bestalde bi urte barru ezker subiranistak Otegi hautagai izanda irabazita ere, EAJkoa izango dela lehendakari PSE eta PPren eskutik. Errealismo politikoa dela uste dut. Eta, bai, EAJk birkokatzeko beharra du espazioa eta erdigune politikoa galdu nahi ez badu.

  • Amonamantangorri 2011-11-28 14:45

    Hurrengo lehendakaria nor izanen den, “gizarteak” baino gehiago, alderdien arteko itunek erabakiko dute, hemen ez dago-eta hauteskundeetako bigarren itzulirik, ez antzekorik. Gobernua nork eta norekin osatuko duen ez du “gizarteak” erabakitzen, parlamentuak baizik.

    Hauteskunde legea ere aski erabakigarria da, “gizarteak” dioena bezainbeste. Gasteizen hogeita bost parlamentari daude herrialde bakoitzeko, nahiz Bizkaiak beste bi herrialden biztanleen batura baino gehixeago eduki. Horrela, horrelako parlamentu batean EAJ eta Ezker Soberanista (izena sekundarioa da) gutxi gorabehera parez pare aurkituko bide dira, bakoitzak Bizkaia eta Gipuzkoan duten indarragatik.

  • Beñat Muguruza 2011-11-28 16:45

    Amaiurrek edo dena delakoak zail izango du lehendakaritza lortzea, amonamantangorrik dioen moduan, alderdien arteko itunek izango baitute benetako giltza. Eta hor ia dena du galtzeko Amaiurrek, gainerako hiruen arerio komuna izanik. Gipuzkoan ez ziren ausartu, baina EAEn ikusiko dugu. Dena den, zer gertatuko da Amaiurrekin aurrerantzean? Hemen ere elkarrekin joango dira denak?

  • EAJk PSE-rekin adosten badu Jaurlaritza Amaiur lehen indarra izanda… zein ondorio lituzke horrek abertzaleen esparru politikoan? Hori egin zuen aurrekoan (1986an)15 urte behar izan zituen abertzaleen konfidantza-maila berreskuratzeko.

    Amaiurrek joko asko du irekitzeko, uste dena baino gehiago: EAJ soberanismotik, PSE ezkerretik. “Denak Amaiurren aurka” , “denak PPren aurka” -Rajoy jaun eta jabe Madrilen- egoerara eramaten asmatzen badu, eta parlamentarietan lehen indarra izaten bada.

    Beste aukera: EAJk irabazten badu, Basagoitik Lopezi egiten diona egitea EAJri. Edo trasbersaltasuna bilatzea. Hauteskunde hauetan ala hurrengoetan, Amaiurrek herri hau kudeatu nahi badu, eta lidertza politikoa izan, EAJri irabazi beharko dio trasbersaltasunaren erreferentzia izatea. (Trasbersaltasuna: PSErekin akordioak egitea, inork garbi ikusten ez badu).

  • @IonAnsa transbertsalitatearen kontuarekin oso kontuz ibiliko nintzateke ni. helburua ez da boterea edo kudeaketa, helburua proiektua da. ez gaitezen Esquerraren akatsean erori.

  • Boterea eta proiektuari dagokionez bi aukera ikusten ditut: irabaztera jokatzen da edo menpekotasuna kudeatzera jokatzen da. Menpekotasuna kudea daiteke modu askotara, koiunturak laguntzen duenean: joku politikoa da, orain paktu bat honekin, orain beste bat harekin, eta haizea alde izanez gero, lehendarikatzan edo edozein instituziotan agintari.

    Irabaztera jokatzeak, ordea, beste zerbait esan nahi du, nire ustean behintzat: herri honentzat mugimendu ezkertiar eta soberanista horrek estrategikotzat dituen helburuak lortzea. Eta horrek inplikatzen du gauza bat oso inportantea dena: zentralitate politikoa eskuratzea. Nola lor daitezke helburu estrategiko horiek beste familia politikoengan eragin gabe? Indar politikoa eduki behar da horretarako. Eta indarra, besteak beste, eskuzabaltasun politikoan islatzen da. Eta “gerria” deitzen den horretan. Esaidazu nola kudea dezakeen Amaiurrek herri honetako zentralitate politikoa eskenatoki berri batera iristeko, bere “Bideorri”-an ez bada trasbersalitatearen ideiarik. Beste hitz batzuetan esanda: irabaztera jokatzen bada, ez da bakarrik ezker soberanistarekin kontatu behar. Horrek ez du lehendakaritza hartzea esan nahi derrigor. Baina aukera baldin badator, ezingo dio horri muzin egin, zentralitate politikoa galtzearen truke ez bada behintzat. Esquerraren kasuarekin badago diferentzia bat fundamentala: Esquerraren helburu estrategikoak ez ziren, urrundik ere, Amaiurrek dituenak. Esquerrak egin zuen GeroaBai-k Nafarroan planteatzen duena: independentziaren ideia estrategikoa baztertu CiU (Nafarroan UPN) gobernutik kenduko zuen bloke progesista bat osatzeko. Hori eta zentralitate politikoa lortzea herria autodeterminazio egoera batera eramateko, elkarrengandik oso-oso urruti daude.