Magneto gaizkileak Juan Carlos erregearen uniforme militarra jantzi du

magnetokingMarvel eta Capcom unibertsoetako heroiak aurrez aurre jarriko dira beste behin Capcom enpresa japoniarraren Ultimate Marvel vs Capcom 3 bideojokoan. Eta… sorpresa! Gaizkileetako bat Espainiako Erregearen uniformearekin jantz dezakezu! Ona, ezta? Ba Zartzuelan sutan daude Erregearen irudiaren “erabilera desegoki” horregatik.

Errege-etxeko zerbitzu juridikoek bideojokoan Magnetok daraman jantzietako bat kentzeko eskatzea aztertzen ari dira, Juan Carlos erregearen Kapitain Jeneral uniformearen berdin-berdintxoa baita. Horrela, Erregearen irudiaren eta Espainiako armadaren uniformearen “erabilera desegokia” ekidin nahi dute. Gainera, Errege-Etxetik adierazi dutenez, Capcomek pertsonaiaren jantzia diseinatzeko oinarritzat hartu duen argazki ofizialaren egilie-eskubideak urra ditzake.

Koch Mediaren arabera –bideojokoa Espainian banatzen duen enpresa-, jokoaren garapenaren arduradunek esan dute jantzi hori jokoan erabiltzeak ez diola zertan Juan Carlos erregeari erreferentziarik egin.

Jantzia ez dago eskuragarri bideojokoaren kaleratu zenenean -azaroaren 18an-; aldiz, Capcom bideojokoa garatu duen enpresak  adierazi duenez, pakete deskargagarri baten modura kaleratuko dute datorren abenduaren 20an. Olentzerorentzako gutuna prest duzue dagoeneko, ezta?

UDAZKEN KOLOREAK

Zer duzu buruan “Magneto gaizkileak Juan Carlos erregearen uniforme militarra jantzi du”-ri buruz

  • Agian ez da kasualitatea Magnetok aurrean “Charles Francis Xavier” edukitzea, jatorri euskalduna antzematen zaion pertsonaia! 😉