Hauslerrek irabazi du Emakumeen Bira

MjU2Mg==

Alemaniarrak Angulon gora ihes egin eta Urduña gainean lau minutu ateratzen zizkion Arndti. Azkenean, Van Vleuten geratu da bigarren sailkapenean eta Arndt hirugarren.Alemaniarren arteko lehian, Hauslerrek errebantxa hartu dio Arndti. Iazko aldiko azkenengo etapan ere bi txirrindulari horiek lehiatu zuten maillot horia eta orduko hartan Arndt nagusitu zen. Gaur Hauslerrek odolkiak ordainetan eman dizkio.

Lehenengo ordubetean lasai joan da tropela. Angulorako igoerako azken kilometroetan, ordea, Arndt taldekide barik zegoela ohartuta, Hauslerrek eraso gogorra jo du eta 20 segundoko aldea aldea atera du berehala. Aurretik Van Vleuten eta Bosman zituen eta horiek harrapatu dituenean hiruek ondo elkar hartu dute Urduña mendatea zeharkatu arte. Arndt, Vos, Johansson eta Whitelaw ia lau minutura igaro dira.

Beherantz Van Vleutenek gogor jo eta ihes egitea lortu du. Azkenean, berak irabazi du etapa. Hausler 46 segundora sartu da, pozik baino pozago, bai baitzekien maillot horia berea zuela. Arndt-en taldea 5.33ra sartu da.

Beraz, Hausler, Van Vleuten eta Arndt-ek osatu dute podiuma eta Biran etapa bi irabazi zituen Vos handik kanpora geratu da.

Txirrindulariek aipatu dutenez, aspaldiko urteetako Emakumeen Birarik gogorrena izan da; baldintza klimatiko gogorrak (euria, haizea), harlauza, bide estuak, mendateak?…

Irudia | Claudia Hausler mendian gora | Argazkia: Jon Iglesias | LGPL

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria