Eibarko Udalak 50 metrotan sartu nahi ditu 8 txosna eta eszenatokia

asioMjU1OQ==

3 txosna izan ziren iaz, baina 8 dira aurten. Leku berriak 50 metroko luzeera du, eta txosna bakoitzak 8 metro (leihoak itxita). Eszenatoki bat ere sartu behar da gune horretan, eta hainbat ekitaldi antolatzen dira bertan. Iazko herri bazkarira, adibidez, 240 lagun hurbildu ziren.

Albistea beste toki batzuetan ere agertu da:

Protesta gisa, Ondarrutarrek egin zuten lanaren kopia bat Youtuben: No-do Eibar, festejos de San Juan

Aldarrikapena Facebookera ere eraman dugu.

Pertsonalki, ezin dut ulertu Eibarko Udalaren jarrera. Unilateralki hartu dute erabakia, jaiak hasteko egun batzuk lehenago jakinarazi digute, ukatu egin digute arduradunekin bildu ahal izatea, 50 metrotan sartu nahi dituzte 8 txosna eta eszenatiki bat… ezin dut ulertu.

Irudia | Eibarko Udala Untzaga plazatik | Catorze14 | Creative Commons By SA
jaiak

2 pentsamendu “Eibarko Udalak 50 metrotan sartu nahi ditu 8 txosna eta eszenatokia”-ri buruz

  • Animo eibartarrok! Hori bai, zalantza daukat Udalak “pasiorako” edo “paseorako” nahi duen aurreko urteetako lekua, eta erantzuna lehen aukera bada, ea zer planteatzen duen hori bultzatzeko, pasioa gauez edo egunez izango ote den, 18 urtetik gorakoentzat ote den… Apasionantea!

  • Txuri,
    aldatu dut eta “paseogune” jarri. Baina kakotx artekoa, Udal arduradunek esan zigutena, “pasiorako” laga dut. Hala esan zigutela esango nuke.

    Edonola ere, ez… ez da batere apasionantea. Benetan.

    Eskerrik asko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude