Haurreskolak partzuergoak matrikulazio kanpaina indartsuagoa behar eta merezi du

Haurreskolak partzuergoak matrikulazio kanpaina indartsuagoa behar eta merezi du –

Haurreskolak partzuergoak matrikulazio kanpaina indartsuagoa behar eta merezi duMaiatzaren 21ean Haurreskolak Partzuergoak 2020-2021 ikasturterako matrikulazio kanpaina martxan jarri zuen. Aurtengo kanpainak nobedade bat ekarri du berarekin, bizi dugun egoerak derrigortuta: matrikulazioa on-line egitea posible izango da. Aurrerapauso honekin batera, hala ere, atzerapauso bat ere nabarmena izan da.

Azken ikasturteetan telebistan, irratian eta prentsan Haurreskolak Partzuergoan izena emateko kanpainari buruzko publizitatea ikusi eta entzun ahal izan da. Aurten, ordea, ez da halakorik egongo eta sasi-ezkutuan egingo den prozesua izatea ezin da onartu. Euskal Eskola Publikoaren oinarriak diren haurreskolak bestelako matrikulazio kanpaina eta tratua merezi dute Administrazioaren aldetik. Haurreskolak Partzuergoaren presentzia ahalik eta familia eta txoko gehienetara iristea ezinbestekoa da eskaintzen duen oinarrizko zerbitzu publikoaren biziraupena bermatu eta bultzatzeko.

Bukatzeko, kuoten jaitsieraren gaineko aipamena ere egin beharrean gaude. Eusko Jaurlaritzak haurreskolen kuotak %10 jaitsiko zituela iragarri zuen 2019 urtea bukatu baino lehenago. Gure harridurarako, kuoten lehen tramoan aplikatu dute jaitsiera soilik (8 € gutxiago). Bete ez duten konpromiso batekin aurkitu gara beste behin: egoera zaurgarriena sufritzen ari diren eta baliabide gutxiago duten familiei adarjotze galanta.

Horrelako zentzugabekerien aurrean, Haurreskolak Partzuergoak zerbitzu publikoa, doakoa eta unibertsala eskaini behar duela aldarrikatzen jarraituko dugu. Jatorrizko ezberdintasunen gainetik, aukera berdintasunak guztion eskubidea behar du izan.

Haurreskolak partzuergoak matrikulazio kanpaina indartsuagoa behar et