Mundiala

Mundiala –

Mundiala

Ez da jende guztia jabetu, baina lehengo egunetan euskal idazleen mundiala izan dugu. Barkatu, mundiala ez, mundialak, Sustatu webglob ezagunak antolatuari berehala agertu baitzitzaion lehiakidea: Euskal Idazleen Mundial alternatiboa, izenik gabeko aita-amek munduratua. Haien leloa, ozen: “Beste euskal literatura batengatik. Bazterretik eta ertzetik”. Argi eta garbi. Edo ez hain argi. Zer den bazter eta zer den ertz, bederen, ez zait batere garbi gelditu, haiek mundialtzat jotzen dituzten idazleen zerrenda irakurrita. 24tik 19, gipuzkoar. Zilborretik hurbil dute batzuek mundua. Euskal literatura gazte, engaiatu, feminista, iraultzaile eta alternatiboak ez du gainditu lurraldetasunaren proba. 40 urte, eta gero hau.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko maiatzaren 27koa]

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

Zer duzu buruan “Mundiala”-ri buruz

  • Deabru Eskaltza 2020-05-30 10:49

    Arazo bat daukagu. Sektarismoa hezurretaraino sartua.
    Eta batzuek aurka egiten ikasu dutela, baina eraikitzen oraindik ez.
    Egin zezaketen beste mundial bat, edo unibertsal bat nahi izatera, beste une batean, baina ez; abian zegoenaren aurka jo beharra zegoen.
    Zein aspergarriak diran batzuk horiek.