Hasier Arraiz: “Jaurlaritzak espetxe eskuduntza lortzea da presoak askatzeko bidea”
Garai ezezagun hauetan Sorturen presidente kargua izateko ardura dauka Hasier Arraizek (Gasteiz, 1973). “Zenbait kontu errazago konpontzea espero genuen guztiok”, dio prozesu malkartsuari buruz. Hala ere, baikorragoa da orain abenduan baino. Oreka zailak egin behar ditu Sortuk egoera ekonomiko larriari erantzunak emateko, gatazkaren konponbidea bideratzeko eta estatus berri batean aurrera egiteko. Gasteizko legebiltzarreko EH Bilduren bulegoan bildu da ZuZeu Arraizekin: “ez dira ahulki erosoak”. Egoera politikoaren analisia egin eta airean dauden galdera batzuen erantzun bila egin dugu.
Zer proposatzen du Sortuk langabezia murrizteko?
Ondasunak banatu egin behar dira zerga politika berri baten bitartez, eta lanpostuak sortzeko neurriak hartu behar dira. Zaila bada lanpostuak sortzea gaur egun daukagun lana banatu behar dugu.
Gipuzkoan aldaketa soziala. Nahia eta ezina?
Izan dugun esperientzia laburrean ondorio batera iritsi gara. Aldaketa batzuk azkarrago egin nahi genituzke, baina gizarteak berak lasaiagoa egitea eskatzen digu. Adibiderik errazena atez-atekoarekin gertatu dena da. Batetik guk konpromisoa hartu genuen: errauskailua ez eraikitzekoa. Hori lortu ahal izateko birziklapena handitu behar genuen. Horretara bideratu ditugu gure hondakin politikak. Herritarren ahalegina eguneroko bizimoduan eskatu dugu, eta horretan zailtasunak topatu ditugu. Jendea Gipuzkoa ekologiko baten alde dago, baina bizimodua gehiegi aldatu gabe. Azkarregi joan nahi izan dugu eta hankak lurretik altxa genituen. Esfortzua egin dugu hankak lurrean jarri eta aldaketa gauzatzeko, baina kontuan hartuta herritarrek esaten digutena.
Erosoa da legebiltzarreko aulkia?
Guretzako ez, ez dute izan behar. Legebiltzarreko langileek esaten digute gu garela normalenak, kaleko herritarren antzekoenak garela. Horrek esan nahi du guk kalean egoten jarraitzen dugula eta herritar xehekin bizi garela. Haien kezkak dira geure kezkak. Horrela jarduten dugu legebiltzarrean ere. Hori da EH Bildu desberdindu behar duen ezaugarrietako bat.
Noizko parlamentuan euskara hutsean agerraldiak?
Estatus berria adosteko batzordean zerk asetuko luke zure posizioa?
Ez dakigu zertara joango garen, ez dutelako argitu. Badakigu PSEk eta PNVk onartu zutela batzordearen sorrera. Hor Estatutuaren garapena gaurkotzea aipatzen zen. Guk ezezkoa eman genion ponentzia horrela sortzeari. Guk nahi duguna da tresna bat elkarrizketa politikorako, Euskal Herriari estatus berriak emateko. Ipar Euskal Herriak behar du bere estatus berria, instituzio bat, Nafarroak ere beste bat eta hiru herrialde hauek ere bai. Hiru estatus berri horiek ezaugarri komun bat izan behar dute: erabakitze eskubidea. Estatus berriak ardaztu eta ezaugarritu behar dituena da erabakitze eskubidea. Ez bakarrik Euskal Herriaren independentzia erabakitzeko. Erabakitze eskubidea ez da geltokia. Prozesu dinamiko eta iraunkorra da. Herritarrak kezkatzen dituzten kontu inportante guztiak erabakitzeko da. Ez bakarrik Espainia eta Frantziarekin dugun harremana erabakitzeko, baita euskal lurraldeen artekoa ere.
Hiruren independentzia ala Hegoaldeko autonomia bateratua?
“Nafarroan gainontzeko lurraldeekin
dagoen harremana aldatzeko gogoa dago”
Bilobek ez dute lurraldetasunaren auziaz eztabaidatzen segiko?
Zer ekarriko luke Euskal Herriarentzako Kataluniako prozesuaren arrakastak edo porrotak?
Funtsezkoa da Katalunian gertatzen ari dena. Ez da fenomeno isolatu bat. Kataluniakoa gertatzen ari da Espainiako trantsizioak porrot egin duelako. Askatu ez ziren tentsioak larriagotu egin dira. Espainia ez da Katalunia lotzeko gai, ez duelako eskaintzarik eta katalanek alde egin nahi dutelako. Espainiako estatuak lortu du Katalunian inoiz independentista izan ez direnak orain independentista bilakatzea. Nafarroan gertatzen ari dena prozesu horren ondorioa ere bada. Erregimena erortzen ari da. Estatuak eutsi egin du diru pilo bat jarriz eta alderdi guztien konplizitatez, baina erortzen ari da. Espainiako estatua inoiz baino ahulago dago, eta ez du indarrik ez Katalunia ez Nafarroa heltzeko. Espainian erreforma demokratikorik egingo ez denez nazioek haustura egiteko momentua da.
‘Euskal bidea’ Via Catalana-ren kopia txarra da?
Zer esan nahi dugu Euskal Bidearekin? Katalunian prozesuan daudela, hemen egoera bestelakoa dela, baina haien eta gure beharrak eta nahiak antzekoak direla. Gure bide proprioa behar du independentziarako bideak. Hori esan nahi dugu.
Izena jarri diozue baina ez dauka Kataluniako herri babesik.
Zintzoak izan behar dugu. Katalunian egon den herritar mugimendua hemen oraindik ez dugu kalean ikusi. Beste isla batzuk ditu oraindik. Hori lotuko nuke Bilduk izandako hauteskunde emaitzekin. Baina egia da kalean ez dugula gorpuztuta ikusi. Katalunian herritar mugimendua aurretik joan da, eta hemen indar politikoa joan da aurretik. Argi daukat herritar mugimendu gabe jai dugula. Indar politikoen esku esklusiboki utziz sekulako akatsa egingo dugu. Berandu bada ere, herritar mugimendua sortu eta suspertzeko momentua da.
Sortu alderdi konbentzionala da? Zenbat militante ditu?
Ez gara alderdi konbentzionala, ezta izateko bokaziorik ere. Beste alderdiei galdetuta ez dut uste hori esango dutenik. Baina gure kasuan egia da, eta agerian gelditzen da. 2.000-3.000 militante lanean ari dira, kuota ordaintzen dutenez gain.
Zergatik ez da zatiketarik gertatu ezker abertzalean izandako aldaketa sakonak kontuan izanda?
Ezker abertzalearen kultura politikoa berezia da. Ez dut uste Sortu alderdi konbentzionala denik, kultura politiko horretatik gatozelako. Gurean nagusi izan da konpromisoa. Izen-abizenak beti egon dira beste maila batean, interes pertsonalak bigarren mailan. Borroka izan da nagusi, eta ez da botere banaketa askorik izan. Beste alderdietan botere banaketa asko eta borroka gutxi.
“Konfiantza berehala galtzen da
eta sortzea ikaragarri kostatzen”
Harremanak EAJrekin. Elkartasunaren ordez lehia da nagusi?
PPk ez omen du Bildurekin hitzarmenik egin. Egia da Cospedalek esandakoa?
Ez dirudi egia denik. Nafarroan aurrekontuak hitzartu dira bien artean, eta beste kasu batzuetan ere bai. Legebiltzarrean ere hitzarmen isilbidezkoak egon dira, pentsatuz beti ere guztion onerako zela.
Berriako elkarrizketa batean, abenduan, zenioen EAJtik gehiago espero zenutela, PSEk atzera egin duela, PPk zeresanik ez. Sorpresa izan da egoera hau?
Elkarrizketa hori egin nuenean gauzak horrela ziren, baina orain gauzak pittin bat aldatu dira, hobera. EAJ pixka bat gehiago inplikatzen ari da, adibidez Urkulluk Madrilen egiaztatzaileak babestuz edo urtarrilaren 11ko manifestazioa deituz. Ez da nahikoa, baina aurrerapausoak dira. PSEren jarrera pittin bat aldatzen ari da. Adierazi digute parte hartzeko asmoa dutela. Carlton hotelean egon izana ez zen kasualitatea izan. Adierazi digute ahal den neurrian prest daudela elkarlanerako, beti ere bakea eta elkarbizitza demokratikoaren asmoarekin.
Aurrerapenak aurrerapen, egoera etsigarria aurkeztu zenuen. Etsipenak min ematen du?
Irudipen hori bazegoen bai, baina nire hitzak deskriptiboak ziren, zoritxarrez. Harrez geroztik ezker abertzaleak osotasunean hainbat ekimen jarri ditu martxan eta panorama politikoa astindu dute. Eragile politiko nagusien jarrera aldarazi dute EPPKren adierazpenak, Durangoko agerraldiak eta ETAren azken armagabetze ekimenak. Lortu dute eragile politikoen jarrera aldarazi eta inplikazioa neurri txiki batean bada ere handitzea.
Baikor zaude orain?
Baikorrago zalantzarik gabe.
“Inboluziorako bidea hartu du PPk.
Etsipena zabaltzea lortu zuten”
Zer karta dauzka ETAk orain gatazkaren ondorioak gainditzeko, estatua mugiarazteko?
Presoen giltza Madrilek du.
Hori da Madrilgo gobernuaren indargune nagusia. Euskal preso politiko guztiak euskal herriratzea lortu behar dugu. Horretarako Euskal Herritik ahalik eta presio gehien egin behar da, kale eta instituzioetatik, baita nazioartetik ere Madrileko gobernuari. Horrekin batera Jaurlaritzak espetxe eskuduntza lortu behar du. Hori lortuta hemengo instituzioen esku egongo da preso politiko guztien kaleratze prozesua abian jartzea. Horretarako aukera badago. Errealistak izanda hori da bidea. Presoek egin dute haien esku zegoen guztia espetxe politika justifikatzeko arrazoi bat ere ez egoteko.
ETAren armagabetze aldebakarrekoa. Porrot militarra da?
Ez dakit ETAk gauza horiek nola neurtuko dituen. Nire ustez ETA ez da erakunde militar bat, eta garaipenak eta porrotak ez dira horren arabera neurtzen. ETA borroka armatua praktikatzea erabaki zuen mugimendu politikoa izan da . ETAk lortu duena edo ez duena ikuspegi politiko batetik neurtu beharko da. Historiak neurtuko du ETAk herri honi eman edo kendutakoa.
ETA oztopo zela zioen Otegik Bateragune Auzian. Hasier Arraiz noiz jaitsi zen trenetik?
Zein trenetatik?
Zailtasuna du Sortuk ETAren historiaren interpretazioaz hitz egiteko?
Auzitegi Nazionalera joan gabe bai. Herri honetan ez dago baldintza demokratiko nahikorik gauza horietaz askatasunez hitz egiteko. Espero dut horretaz noizbait askatasunez hitz egiteko aukera egotea. Esan nuen ezker abertzaleak orain 35 urte ez zuela huts egin haustura demokratikoaren alde egin zuenean, eta horren atzean ETA ez zela okertu esan nuela diotenez, Auzitegi Gorenean deklaratzera gonbidatuta nago apirilaren 2an.
Bistakoa da Hasier ez dabilela ahulki, indartsuki baino.
Euskal Estatua konstituitzea da espetxe-eskuduntza lortzeko bidea.
“Noizko parlamentuan euskara hutsean agerraldiak?”
Orain dela 20 urte onartuko nukeen Hasierrek emandako erantzuna, baina gaur ez. Egongo dira euskaraz ulertzen ez duten legebiltzarkideak baina, ez dago itzulpen zerbitzurik? Nik uste dut ezker abertzalean hausnarketa serioagoa merezi duela gai honek, eta ez bazkaltzen egiten diren komentarioetan oinarritu legebiltzarrean egingo diren agerraldien hizkuntza irizpideak.
Era bat ados nagok hirekin. Nahikoa duk. Konplexuz beteta gaudek.
Berriro estatutoarekin presoak etxera ?
Itsaso atutxak esan duen bezala, euskal gizarteari euskal presoak baino beste hainbat gauzak arduratzen dizkio gehiago ( lana, ekonomia etab.), beraz presoen kontu honekin ez jarraitu euskal gizartea aspertzen.