Hartzak ere jostun
Esaten dute hartz zuri guztiak ezkerrak direla, atzaparrak erabiltzeko orduan, alde horretako besoa botatzen dutela eskumakoaren aurretik, duda-mudan ibili gabe.
Horretan gu desberdinak gara: bagaude ezkerrak eta bagaude eskumak. Bagara bietatik ere, eskuin-ezker horietakoak, handitutakoan piano jotzaile trebe bihurtzen direnak.
Baina hartzak ezkerrak diren bezala, gu guztiok gara egoskorrak, eta tematiak, eta nekaezinak, eta jostun finakā¦ baldin eta josi behar dena geure esku dagoen geroa bada. Duda-mudarik batere gabe, hartzen besoa bezala.
(Elgoibarren egin zen Joste egunerako idatzitako testutxoa)