Ekainak 27 euskararen aldeko ABkrossa Donostian

amara-berriko-krossaDatorren larunbatean ABkrossa-ren bigarren edizioa ospatuko dugu, Euskararen Aldeko Amara Berriko Krossa. Bertan 3 zein 6 km-ko ibilbidea burutzeko aukera izango da. Dena den, lasterketa nagusiaz gain, mundu guztiak gozatzeko moduko egitaraua eskeiniko da.

Helduen lasterketaren aurretik, arratsaldeko 16tatik aurrera haurrak izango dira protagonista, beraientzat jolasak eta “korrikalditxoak” izango direlarik. Lasterketa ostean berriz musikak hartuko du lekukoa Ezustean eta Pelax taldeen eskutik.

Lasterketan parte hartzeko herrikrossa webgunean izena eman daiteke 9€-tan. Egunean bertan ere izango da aukera 12€-ren truke. Partaide guztiek motxila polit bat eta luntx eder batez gozatuko dute. Zozketa ere izango da opari sorta oparo batekin.

Egunean zehar bildutako dirua Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzera bideratuko da, Seaskaren proiektu ezberdinetara.

Badakizu, ekainak 27an denak euskararen alde gozatzera!!!

 

ABkrossa