Harri-jasotzaile ala herri-jasotzaile?

Astearte goizeko 08:20an igo zuen Markosek Iñaki Perurenari Bilbovisionen egindako elkarrizketaren bideoa. Ordutik eta orain arte, 87681 bisita jaso ditu. Harrigarria!

Markos Jutsuriagaren izena, ZuZeun erabiltzen dugun identitateetako bat da, baina oraingoan Oier Arantzabal bekadun eta zuzeularia zegoen atzetik. Berea izan zen intuizioa, bideoa Youtuben hartu eta igotzekoa.

Geu ere harrituta gaude bideoak lortutako emaitzarekin, Euskal Herrian ez ezik, Espainia aldean ere izan baitu oihartzuna Perurenaren historia lezioak. Gumersindo Lafuenteri, El Paiseko eremu digitaleko zuzendariari irakurri diogu twitterren, adibidez.

Youtuben ere biral moduan zabaltzen ari dira, batetik eta bestera. Youtuben, bideo berak, 38.949 bisita ditu.

Eskerrik asko (makinak zoratu ez badira bederen) gurean klik egin duzuen ia 100.000 horiei. Noraino iritsiko ote da sukarraldi hau?

Facebooken ere taldea sortu dute, “Perurenaren errepasoa Blbovisioneko txorimaloari” izenekoa. Dagoeneko ia 700 lagun dauzka.

Eskerrik asko guztioi ZuZeu egiten dugunon  partetik.

(Hemen jarriko dugu aurrerantzean, sukarraldiaren tenperatura)

Eta segi egiten du!

– Hilak 11

  • 17:30tan: 95647 bisita
  • 18:30tan: 99021 bisita
  • 18:52: 10022 bisita (ikusi azpiko argazkian, behean eskuinean, begiaren ondoan).
  • 21:00: 107.000 bisita
  • 22:15: 110.500 bisita (bihar arte, adio)

– Hilak 12:

  • 08:00: 119.320 bisita (egunon)
  • 14:00: 147.000 bisita
  • 20:00: 160.000 bisita
  • 24:00: 164.000 bisita

– Hilak 13

  •  11:00: 169.000 bisita (egunon)
  • 23:00: 190.000 bisita (gabon)

– Hilak 14

  • 08:00: 200.189 (egunon)

 

Harri-jasotzaile ala herri-jasotzaile?

 

 

Ondo begiratu zenbakiari, behe-eskuinean dago, begiaren iruditxoaren ondoan. Horixe da editoreok ikusten dugun bisita-zenbatzailea. Makinak erotu ez badira, horrek esan nahi du, berrehun mila aldiz baino gehiagotan zabaldu dela sarrera hori. Hori bai marka!

Harri-jasotzaile ala herri-jasotzaile?

Irudia | 100 mila bisita! | zz | Creative Commons By SA
Irudia | Perurenaren zenbagailuak 200.000! | zz | Creative Commons By SA

Harri-jasotzaile ala herri-jasotzaile? Harri-jasotzaile ala herri-jasotzaile?

Astearte goizeko 08:20an igo zuen Markosek Iñaki Perurenari Bilbovisionen egindako elkarrizketaren bideoa. Ordutik eta orain arte, 87681 bisita jaso ditu. Harrigarria! Harri-jasotzaile ala herri-jasotzaile…

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

14 pentsamendu “Harri-jasotzaile ala herri-jasotzaile?”-ri buruz

  • biba zuek!
    Herri jasotzailea, hitz polita #hitzokei baterako ere, baina Zuzeuk bota dezala.
    Bestetik, teknikoki polita litzateke, post bakoitzaren bisita kopurua publikoa egitea.
    Euskarazko edukiek duten bisibilitate aldera.
    Ondo ari da Zuzeu, eredu irekia da eta pozgarria da norberarentzat edukien komunitate euskaldun honetako partaide izatea.

    Guk geuk, oraindik Zuzeu hobea egin dezakegulako, apurka apurka.. nork beretik aportatzen, idazten, kritikatzen, irakurtzen, zabaltzen…

    Durangoko azokan, garagardo bat merezi du honek.. elkarrekin hartzekoa. Perurena gonbidatu eta Zuzeu Komunitatea -zuzeu paperean egongo den moduan- kalean batzea. Durango kultura eta sorkuntzaren gune bada… biba durango!

    Biba zuek! zinez, sinesgarri egitearren proiektua bera.

  • Estatistikak hobeto ulertzeko, ikasgaia eman digu oraintxe K. gure informatikariak: ez dugu pentsatu behar bisita bakoitza “benetan” gertatu denik. Alegia, albistea ireki duten pertsonez gain, robotak daude eta gure “begitxoaren” zenbagailuak, ez ditu bereizten. Beraz, Googlen eginiko bilaketak, twitterren eta facebooken eginiko esteka aholkuak… denak zenbatzen dira bisita bezala. Hala bada, pentsa dezagun, 100.000 “bisita” diogunean, laurdena edo, izango direla “benetakoak”. Hala ere, kristoren poza ematen du, oraintxe bezala 108.013 bisita markaturik ikusteak. Eta gorantza.

  • 108.013ren laurdena ere zenbaki eder askoa da, 27.000 inguru. Txapela kentzeko modukoa, duda gabe.

  • Bai, Julen, ederra baino, zoragarria, erakusten baitu sare sozial benetakoa ari garela ehuntzen ZuZeun denon artean. Futbol estadio handi bat beteta da hori! Zifra horrek eta ehun milatik gorakoak esan nahi dute ZuZeuren erabiltzaileok eduki interesgarriari aire handia eman diogula sarean. Oker ez bagaude. Denoi zorionak, beraz, Markos Jutsuriagari eskerrik asko hain bista azkarra edukitzeagatik, eta Perurenari, aitormenik zintzoena. Gora Leitza!

  • Galdera ziztrin bat, hala ere: hainbesterakoa izango zen kontua baldin eta bideoa euskaraz balitz?

  • Manu delako hori hain inozoa izatea da kontuari horrenbesteko sona eman diona. Zaila da inozoagoa izatea. Perurena, bere aldetik, chapeau.

  • Perurenazale 2010-11-12 10:27

    Zuzeuren galderari erantzunez, euskara izan balitz, zer?
    Seguruenik aspainia aldean eta baita EH barruan dagoen askok eluke ikusiko/ulertuko, besterik gabe.
    Iñakik, urte askoan eman behar izan ditugun azalpenak erraz eta garbi adierazi ditu. Gainera pentsamendu politiko zenbautzuren artean kazetari hoenen ikuspegia oso errotua dago.

    Zorionak ZUZEUko kideei bideoagatik. (eta kazetariari bere lana egiteagatik, beregatik ez palitz… )

  • Markos Jutsuriaga 2010-11-12 11:35

    Eskerrikasko! Honek erakusten digu bide onetik goazela. Zuzeu hazten doa. Sare sozial bezala, albistari bezala, zentzu guztietan.
    Halako gehiago egongo da ziur.

    Eutsi!

  • Bide batez Patxiren proposamena bikain. Hau Durangon ospatu beharra dago. 😉

  • Barakaldoko bat 2010-11-12 16:57

    Zorionak Zu zeuri eta baita ere Iñakiri bere azalpen interesgarriengatik.

  • Gaur lankide batek galdetu dit: “Oye, ¿eso de ZuZeu qué es?”. Kanpaiak entzun omen ditu hortik zehar.

  • Portzierto, elkarrizketatzailearen mailaren erakusgarri: Zornotzakoa izanik, interes minimo bat eduki beharko zukeen jakiteko zergatik bere herrian “Nafarroako zelaiak” deitzen den toki bat dagoen.

  • […] PAPEREKO ZUZEU, eta harrizko herri hau, Iñaki Perurenaren ondoan ospatzeko […]

  • […] semanas al desempolvar una entrevista a Perurena, levantandor de piedras rebautizado ahora como levantador de pueblos, y que llevó a más 444.000 internautas a la entrada del vídeo. Lo nunca visto, que sepamos, en […]