EAJren hamabost urteko bakearen alde eta kontra

Hamabost urteko bakearen alde eta kontra –

KONTRA

Espainiako gobernuak EAJrekin lotu duen “15 urteko bake fiskalaren” ituna euskal gizartearen kalterako da.

Zalantzarik ez dago bere horretan 1.400 milio euro zakura ekartzea berri ona dela. Pozgarria da Konstituzionaleko errekurtsoak bertan behera uztea, argindarraren tarifa murriztea, inbertsioak ekartzea… Ezin ukatu. Aitzitik, garesti ordaindutakoa da. Abiapuntua: Madrilek itzuliko duen dirua euskal langile eta enpresek sortutakoa da. Beste modu batera esanda. Lapurrak kendu digu kartera –zegokion kupoa baino gehiago kobratuz– eta harekin negoziatu ostean sos batzuk atzera emango dizkigula sinatu du. 2017an, 956 milioi euro ordaindu beharko dizkio Jaurlaritzak Espainiari. Bere burua arpilatua izatera kondenatzen duenarentzako negoziazio bikaina.

Gutxienez lau urtez PPren gehiengo absolutuak baztertuak eta umiliatuak izan eta gero, “Frankismoak baino birzentralizazio muturrekoagoa darama Rajoyk”, zioen Erkorekak, behar parlamentario matematiko bat tarteko, maizterrak menpekoari eman dion ondarra. Hori debalde balitz, gaitz erdi. Trukean, PPren aurrekontu eskuindarrak eta Rajoyren gobernu ustela sostengatuko du EAJk, hurrengo txanda batean berriz ere zenbakiek bizkarra eman arte. Gasteizko legebiltzarra, bestetik, azken alderdiaren esku utzi du.

Ezin aipatu gabe utzi Katalunia: independentziaren bidea hartu duen herriarekin elkartasun oro eten eta boikota egiten zaio. Estatuaren batasuneko arrakalan porlana jartzen du. Bacalao al cove, izendatu dute Kataluniako independentistek EAJren hitzarmena, haiei huts egin dien negoziazio ereduaren euskal bertsioa deskribatzeko.

Ertzain lanpostuak haziko dira, AHTa amaitu, auto elektrikoak finantzatu… eta legegintzaldiko lehentasuna zen “Bakea eta Elkarbizitza”? Euskal agendatik” inolako azalpenik gabe erori da. Joseba Egibar GBBko buruak hitza jan du: “Espetxe politika aurrekontuen negoziazioetan dago”.

Ongizatera bideratu daitekeen diruak epe motzeko bidea du, EAE 1980etako langabezia tasen pare jarri duen Espainiako egoera agonikoa iraunarazten du. Gainbeheran doan estatuari leialtasuna sinatuta, Madrilen noraezari kateatuta uzten gaitu; ahalduntzea kimera bihurtu. Kamusten ditu autogobernurako nahiak. Pikutara erabakitze eskubidea. Ez gaitezen tronpatu. Bake fiskalaren truke bake politikoa sinatu du EAEko indar hegemonikoak. 1.400 milioiren truke. Hori da itxura batean euskal nazionalismoaren prezioa. Konformatzen den gizarteak, seguruena, ez du gehiago merezi.

ALDE

Pragmatismoa deitzen diote, baina Politika da funtsean, zure etsaiarekin akordioetara iristeko artea. Eskenatoki txarrenetik bertutea ateratzea. Zure ahuldadeak, indargune egitea. Eta EAJk badaki, eta gainera menperatzen du. Sabin Etxeak ezein alderdi, sektore eta lobbyrekin hitz egiteko, negoziatzeko eta adosteko gaitasuna du eta horretan datza, hain zuzen ere, jeltzaleen botere agortezinak. Beste alderdiek ezin dute berbera esan.

Kurioski, EAJri mila aldiz egotzi izan zaio Euskal Herria traizionatu izana, baina mila eta bi aldiz irabazi ditu hauteskundeak. Euskal jendarteak ulertzen duelako politikan artez jardun behar dela. Bihotzarekin baino buruarekin, sentimenduekin bai, baina, arrazoiarekin gehiago. Lapurrak kendu digu kartera, baiki, baina nola berreskuratu genezkeen, ez bada negoziatzen? Konstituzionaleko errekurtsoak bertan behera uztea, argindarraren tarifa murriztea, Lemoizen lurrak itzultzea, inbertsioak ekartzea (Euskaltzaindian, Mondragon unibertsitatean…) eta abar luzea lortu ditu Aitor Estebanek zuzentzen duen jeltzaleen jarraigoak. Irakurri hemen akordioa xehe-xehe. Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleen ongizatean eragin zuzena izango duten neurriak dira, eta ongizatea da jendeak gaur gaurkoz gehien baloratzen duena, printzipioen gainetik.

Kataluniak bizi duen egoera probestu du Ortuzarrek, EAJren bozka are eta baliotsuagoa den unea. EAJ da estropeatu gabeko engranaje bakarra alderdi popularrarentzat. Erabili dezakeen bakarra. Arrazoizkoa da unea baliatzea, bihotza baretzea. Eta zer esan“Bakeaz eta Elkarbizitzaz”? Egibarrek hala esan bazuen, ziur mahaian egon zela, nahiz eta, PPri isilpeko kontu bezala mantentzea komeni; armagabetzea lekuko. Jakina baita, bakeaz eta elkarbizitzaz ari garenean askoz ere balio gehiago baitu sukalde lanak, mediatikoak baino.

Etorriko dira EAJren bozka horren kotizatua egongo ez diren garaiak, eta orduan bai, orduan berriz ere kenduko diete oskola bihotzari. Utziko dute arrazoia alde batera. EAJ politika egiten ari da, zertan ari dira besteak?

Hamabost urteko bakearen alde eta kontra

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Ekaitza bainuontzi batean

27 pentsamendu “EAJren hamabost urteko bakearen alde eta kontra”-ri buruz

  • Kuponazaoa tokatu oman zaigu

    • Alpargatero 2017-05-04 16:11

      Aurreko legegintzaildietan PPk PNVren botoak lortzeko hitz emandako gauza asko bete gabe utzi ditu gero. Gainera, kontuan izan behar da PP zorrak eta bestelako bidegabekeriak pilatuz joan dela gehiengo absolutuaren garaian, gero, PNVren beharra duenean, horiek kitatzea kontzesio gisa saltzeko.

  • ganbaratxotik 2017-05-04 16:09

    EAJk oporrak izurratu dizkigu.
    Aurten Kataluniara oporretara joatea otu zaigu. Baita kanping-eko astebeteko erreserba egin ere. Girona alde horretan euskaldun modura azaltzeko nahiko lan, nahiz eta “nere izenean ez” argudiatu. Euskaldunak Espainia egonkortzen. Lotsagarria.
    15 urterako kontratua sinatueta nola geratzen da Gure Esku-ko dinamika?
    Horrelako akordioekin subirautza sustatu ala anestesiatzen da?
    Alderdiak herriaren pizgarri behar dute izan, dinamizatzaile, ilusionatzaile…kudeatzaile prakmatiko soil baino gehiago. Itun honek jendartea lotalditik atera baino anestesiaren dosia gehitu egiten du. Epe motzera eta luzera etxekalte.

  • Niri ere erreparoa emango lidake euskaldun moduan katalunia aldean orain azaltzeak, izan ere, ez da batere gozoa hango lurretan zabaltzen ari den txalepeleko espainol saldu, interesatu eta insolidarioaren irudia .
    Bestalde,, gure artean ez dut argi ikusten (inoiz ez dut argi ikusi) zenbat gauden prest kataluniako lako egoera ezegonkor batera sartzeko, denetariko sakrifizioak eginda, eta ongizatea kolokan jarrita, daukagunaz bestelako egoera politikoa erdiesteko. Alegia, aho txikiko independentista asko (neu barne?) ikusten dut benetan ez dakiena/dakiguna zer esan nahi duen Espainiarekin apurtuko lukeen planto politiko bat: ostrazismo politikoa, ekonomikoa, internazionala…

  • ganbaratxotik 2017-05-05 09:08

    Arren, laguntza eske nator: katalanez barkamenak edo halako zerbait adierazteko hitz egokienak zeintzuk izan litezke?

  • Me sap greu . No ho sabia. Encara som amics?

  • Ezker abertzaleko aingerutxoak bere izaera pakezale eta demokratikoa erakutsiz. Hamar batzoki pintatuta. Eta Ernairen firma ere. Ze jende zoragarria!

    http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2017/05/05/politica/juventudes-de-sortu-convocan-un-escrache-en-sabin-etxea-tras-el-ataque-a-diez-batzokis#disqus_thread

  • Ez dut ulertzen zergatik pairatu behar degu inolako bazterketa internazionalik independentzia lortzen badegu. Negozioak egiteko adibidez nahiko da EFTAn egotearekin ta hor ez dago beto eskubiderik, gauz batzuk beteta , errezak direnak nahiko da. Gaizkiago biziko ginatekearena ezbait da egia. Agian ondo edo gaizki joaten zaigu baina gure errekurtso guztien jabe izatea beti da hobeagoa, gure legeen jabe….
    Gainera orain ez gaude batere ondo ta mendeetan zehar espainiarekin miseria pairatu degu gehienetan.

    Gudetan parte hartzera behartu gaitu askotan, baina guda hoiek ordaintzera ere gure lurrak miserian utziz. Ta guda egin du gure aurka ere, beraz ez diot inolako abantailarik ikusten, gutxiago errateko EH burujabe batean gaizkigo biziko ginatekela.

    Bideragarria al da 15 aldiz kiebra joa duen estatua? 5 kiebra azkeneko 2 mendeetan? Ez, ta hori Espainia da.
    Espainia bere historia guztian ez da izan bere biztanle gehieneri bizitza duina emateko gai.
    Beraz galdera beharko zan, merezi al du ia beti hiritarrak miserian mantendu dituen estatu baten parte izatea?Ta erantzun posible bakarra da, EZ dela pena merezi, nire aburuz. behintzat.

  • Gero eta espainolago, gero eta frantsesago, eta bitartean ultra ezkertiarrak ez garen euskaldunok ez daukagu nor bozkatu. EH-ren independentziaren alde dagoen alderdi bakarra EH Bildu da, baino hor bukatzen dira ados gauden puntuak.

    PNV espainian ondo bizi da, eta beste alderdiak erabat espainolak dira. Ezker, zentro edo eskuin espainola bazara aukerak dituzu, baino euskaldunok ez.

    Noiz agertuko dira erdiko eta eskuineko euskal alderdi independentistak?

    Eta ez nago beste alderdiak kritikatzen, aukera falta baizik.

    • Zurekin bat nator. Nik ere nahiko nuke EAJ modukoa baina benetan independentzia lortzera bideratuko dituena bere esfortzuak. Agian bada garaia horrelako zer edo zer sortzeko.

  • Ba nire ustez hemen arazoa ez da Espainian eroso ala ez eroso egotea, independienteak izango bagina espainolak edukiko genituzkelako bai barruan eta bai kanpoan, arazoa ez litzateke horregatik itzaliko eta tirabirak beti egongo lirateke.
    Arazoa da garaiez garai gure erabakimena frogatu al izatea eta EAJk hori demostratu du itun honekin, erabakimena adosteko gauza dela, besteak galdeketa platonikoekin jolasean ari diren bitartean. EAJk onurak ekarri dizkio gure herriari itun honekin.
    Bestela jokatzea etorkizuneko amets usteletan gure izatea eta patua jartzea litzateke. Katalunian gogor dute zer edo zer onik ateratzeko, herri babesik gabe. Eta ikusi dugu ezker abertzalearen lorpenen historiala, berdin zero minus ehundaka erahilketa.
    Gero badira gure artean ezegonkortasun, gatazka eta izorramenduaren profetak. Gure herria ez omen dago prest kalbario-golgota bat igarotzeko ziurtatuak ez diren helburu zoragarrien truke. Horrela da eta horrela dadila, gure etorkizuna amildegirako izan ez dadin.

  • Ez txarto ulertu. Ni GUZTIZ sinestuta nago Espainiarekin ez dagoela zereginik, baina enfrentamentu gordinak bertigoa ematen dit, batez ere eskuin nazional indenpendentista falta denean. Katalunian orain hori badute , eta hala ere, lanak, Jendearen erdira ere ez dira heltzen.
    Bestalde, Bildu gero eta plano teorikoagoan ikusten dut indepen, aukera dagoen guztietan estatuko organo guztietan hartzen du parte, Madrilen ere bai. Alde horretatik askoz koherenteagoa da CUP, Madrilera ez da aurkeztu ere egiten. Pako Aristik dioen moduan ezinezkoa da inolako independentziarako urratsik metropoliaren organoei barrutik indar eta legitimitatea emanez, beren hizkuntzari lehentasuna emanez eta abarrez. Hala, denboraren inertziaz, desnazionalizazioa aurrera doa eta Espainian/Frantzian integrazioa gero eta nabarmenagoa egiten da. Ta eurek hori badakite. Nik, hasteko ez dut gehiago Madrilerako botorik emango. Gauza txikia da, badakit, eta autonomikoak ere estatuaren parte dira, badakit, baina zer edo zer, txikia bada ere, egin beharra daukagu, Gure esku dago-ren ekimen txalogarriaz gain. Bestela, hor daukagu zain estatutu berria, bi belaunaldi gehiagotarako lo-belarra, euskaldun txintxoen bermea.
    Amaitzeko, katalan neba-arrebei onena opa diet, denaren beharrean daude eta.

  • “Lapurrak kendu digu kartera, baiki, baina nola berreskuratu genezkeen, ez bada negoziatzen?”

    Galdera bikaina da Erantzun dezagun.

    Lapurrak kendu digu kartera bai, baina oztoporik jarri genezake. Kontutan izanda Foru ogasunek direla dirua biltzen dituztenak aukerak zeuden diru hori Kupotik kentzeko, kupoa EAEk Espainiari ordaintzen diona delako, eta ez aldrebes.

    Eta azkenik, 2007an horrelako akordio bat gauzatu zen, ondoren PSOEko gobernuak bete ez zuena. Beraz, non dago ez errepikatzearen bermeak?

  • Katalanek bide hori hartu dute itun fiskalik ez zeukatelako eta beraiek onartutako estatutoa bidegabeki kimatu zaielako. Baina hauteskunde plebiszitarioak egin eta galdu egin zuten. Galdeketaren bidea jarraitzea horrelako oinarrietatik astakeria dela uste dut.
    CUPekoen bidea ohiko bide iraultzailea da eta CUPentzat deskalabrua okasoa da frustrazioa eta ezbeharretik politika egiten jarraitzeko. Zenbat eta okerro hobe adagio leninistaren kontrakoa nauzu, Irala.
    Euskaldunok euskal aukerei botoa eman behar diete hemengo eta hango hauteskundeetan. EAJk lortu duena lortu du hori eginez. Agian zuretzat ez du baliorik, niretzat bai. Eta erabakimenaren bidetik doan balioa da gainera.
    GED nire ustez fartsa ustel bat besterik ez da. Jendearen inozotasunaz profitatzea azkenean ilusioa frustrazioa bilakatu dadin eta horretatik gatazkara. Zenbaitzuk ibilia dute bide hori eta badakigu zer ekarri duen, mina eta ondoeza.
    Ez errepikatzearen bermerik ez dago, akordio guztiek eskatzen dute beren alde aritzea. Baina hobe da akordio bat eskutan dela aritzea, akordiorik gabe irteerarik gabeko bidetan abiatzea baino.

  • ganbaratxotik 2017-05-06 16:21

    “GED fartsa ustel bat besterik ez da”.
    Lanean fin dabiltzan milaka herritar jatorrak EAJkoak barne inozoak dira.
    Hori da hori errespetua.
    Jakina, saiakera horrekin Erabakitzeko Eskubidean, alegia euskal nortasunean, euskal subirautzan, alegia demokrazian aurrera-pausua lortzen bada, Bentazar eta konpaniak ez dute enplegatuko. Uko egingo diote noski. Nork sinisten du hori?
    Ez, erabiliko dute, eta ni poztuko naiz. Eta agian bera eta bere modukoak izango dira lorpen hori “akordatuko” dutenak Madrilen tokatuko den gobernuarekin, beste batzuk egindako lan eskergari esker. Telebistetan azalduko dira harro beraiek lortutako garaipena ospatzen. Hori bai, ez dira “akordatuko” zeini esker lortuko den aurrerapausua. Danok askeago egingo gaituen aurrerakada demokratikoa. Bizitza apur bat errezago egin digun lorpena. Herritar xumeen ekinbideak erdietsitako garaipen demokratikoa.

  • Ganbaratxo, zer egingo luke ezker abertzaleak inozorik gabe? Politikarik gabe geldituko litzateke.
    Aurrerapausorik ez da emango bide hortatik, baina amets egin nahi baduzu eta zure zoriontasunaren osagarri bada hori, amets egin, Ganbaratxo. Nik hemendik bedeinkatzen zaitut.
    Hemen besteen lorpena bere gain jartzea ezker abertzalearen bide ohikoa da: beraiengatik lortu omen dugu kontzertua, estatutoa, Ibarretxe plana… Ganbaratxo jeltzaleak ez gara holakoak.
    Eta zergatik ez galdeketa bat Bilbon, Donostian, Iruñan, Gasteizen, Barakaldon, Tuteran, Baionan, Maulen…? Eskandaluzkoa izango litzatekeelako erredikuloa. Baina esandakoari heltzen diot, Ganbaratxo, izan egun zoriontsua! Eta aurpegia ispiluan ikusten badizkiozu inozo trazak ez kasorik egin!

  • ganbaratxotik 2017-05-06 21:42

    Jeltzale abertzale jator “inozo” mordoari esker arrakasta demasa izango da nahiz eta euskal ekuin muturrari amorrua eta min eman. On egin dagizula.

  • Niri ez dit ematen min, farragurea baizik. Orduan oso ezkertiarra izango naiz.

  • Luis Mendizabal 2017-05-08 13:46

    Akordio horren analisi politiko zorrotza eta propagandarik gabekoa Maiatzaren 8an Berrian argitaratutakoa: http://www.berria.eus/paperekoa/1740/022/001/2017-05-07/kupoaren_ituna_ondorio_batzuk.htm

  • Ezker abertzalearen joko demokratikoa eta jarrera bidezkoa kupoaren itunaren aurrean jarri behar da, dudarik gabe. Hemen dago froga bat:

    http://www.deia.com/2017/05/08/politica/euskadi/-un-grupo-de-encapuchados-ataca-la-sede-del-pnv-de-donostia

    Un grupo de siete encapuchados ha atacado hoy la sede del PNV de Donostia, donde han arrojado basura, han realizado una pintada y han colocado una pancarta firmada por Ernai, la organización juvenil de la izquierda abertzale.

    • ganbaratxotik 2017-05-08 20:59

      Komodin zaharrak iraungita daude. Ez jardun zatitzen gaituenaren hauspotzen. Alfer alferrik zabiltza. GED herritarren ekimen anitzaren emaitza da. Ikastolen mugimendu inozoa bezela, euskalduntze eta alfabetatze mugimendua bezela,Kooperatiben mugimendua bezela,Euskera elkarteen mugimendua bezela,iparraldeko Batera bezela,Bertsozaleen elkartea bezela,UEU bezela,….inozoen kuadrilla eredugarriak.
      Arantza Tapiak ulertu du. Hau ere inozoa izango da noski…

  • Ganbaratxo, Ernaikoen ekintza zuzen eta politetaz alderatu nahi duzu baina zuen taktika oso zaharra eta jakina da, azenaria eta makila, honekin jo eta beste astindu. Ikusi da bai Eibarren gertatu den ikaragarrizko arrakasta, ehuneko 15. Ezta ezker abertzaleko botoemaileen kopuruak ere ez dio kasorik egin zuen panderetismoari.
    Urkulluk markatu du alderdiare bidea eta GED horretatik aparte dabil.

    • ganbaratxotik 2017-05-12 11:16

      Arrakastatsua zalantzarik ez egin. Madril eta Sevillan herri galdeketak LEGALAK antolatu eta ez dira %6ra iritsi.
      Zenbat baliabide (anbulantzia,taxi,eskupeko,..) eta propaganda gastatzen dute alderdiek jendea bozka ematera “ERAMATEKO” eta %50 -a juxtu-juxtuan pasa?
      Eta hori zenbait “abertzalek” ez joateko abisua pasata.

  • Ganbaratxo, benetan, mireste zaitut oso gaizki dabilen prozesu batengan jarri nahi duzun fedearengatik. Pentsatzen dut garai batean Euskal Herritik Afrikara joaten ziren misiolariek horrelako espiritu nekagabea izango zutela. Baina joan ziren galdeketa hoiek ez dute hautsik altxatu, pentsa Zuzeu bertan ez da ia ezer esan beraiei buruz. Hemen ez badago oihartzunik, nola egongo da urrunago?

  • ganbaratxotik 2017-05-12 13:11

    Fedea nik, ni fedegabea naiz haizu, ez dut ezertan sinisten eta zalantzak handiagoak ditut ziurtasunak baino. Eta eskerrak berriro ere loreengatik. Baina zerorri galdeketa soil baten aurka horrenbesteko tematze-mailak bere arrakastaren neurria ematen dit.
    Etorkizunean zuk zerorrek ere subirautza-gaietan zein bestelakoetan, zeure erizpide propioekin iritzia emateko aukera izango duzu, eta jakina ez zu eta ez ni ez gara gogoratuko 2017an Eibarren solik %15ak parte hartu zuela Estatuak zapustea nahi zuen galdeketa hartan. Bere garaian zenbat gurasok eramaten zituzten zuk eta nik horrenbeste estimatzen ditugun ikastoletara?