Haltzari ez eska fruiturik
Haltzari ez eska fruiturik –
Endemiko: gaixotasunez mintzatuz, eskualde edo lurralde jakin batekoa dena eta bertan ia iraunkorki edo aldian behin agertzen dena. Adjektibo gisa, sarritan errepikatzen den gertaera negatiboa.
COVID-19 birusa endemiko bilakatzear egon daitekeelako ustea zabaldu den honetan, gure artean hedaturik dagoen beste arazo endemiko bati erreparatu nahi nioke.
COVID-19aren kasuan ez bezala, haren intzidentzia askoz nabariagoa da espainiarren mende dagoen gure herriaren zatian, frantziarren mende dagoen zatiarekin alderatuz. Sintoma nagusia menderatzaileei euskal zerbitzu publikoak eskatzean datza.
Gaitz horrek ere aldaerak ditu. Batzuetan, osasun-sisteman fokalizatzen da, eta espainiar osasungintzan lan egiten duten euskal mediku, pediatra, administratiboak euskaldunak izan daitezela eskatuz adierazten. Beste batzuetan, hezkuntza-sistema izaten du jomuga, eta euskal curriculuma irakatsiko den espainiar hezkuntza-sistema publiko euskalduna aldarri.
Ez da agertzen den lehen aldia inondik ere, eta oraingoan espainiar telebista publiko autonomiko bat euskalduntzea da gaitzak hartu duen azken aldaera, (H)itzartu Eitb izeneko plataforma eta guzti.
Eta ez dut inolako kritikarik gaitzaz kutsaturikoentzat, ezta zalantza izpirik ere haien intentzio onaz ere.
Gutar guztiok nahi genituzke osasun– eta hezkuntza–sistema publiko euskaldunak, eta euskal irrati–telebista publikoak, nola ez ba!
Baina, horretarako, (h)itzartu beharrekoak geu gara, eta gure estatua, lozorroan (eta bahiturik) baitago.
Estatu indartsuak dauzkaten nazioetako zerbitzu publikoak nahi ditugu, baina gure estatua indartu gabe; are, menderatzaileen estatuak indartuz. Eta horrela ezin da.
Autonomisten ametsetako munduan dena da posible, okupatzaileen aurrekontuek finantzatutako euskal zerbitzu publikoak ere bai, baina kontua da ametsa amaitzean amesgaiztoa hasten dela, edo, are okerragoa dena, errealitatea. Eta hura iluna da, oso–oso iluna.
Gaitzaren kontrako txertorik ez espero; sendagai magikorik ez da aurreikustenepe labur-ertainean.
Prebentzioa da gakoa: ideologia osasuntsu bat kontsumitzea; errealismo politikoa, ahal dela.
Zaindu maite duzun hori. Akabatu gorroto duzun hori.
Haltzari ez eska fruiturik
Ba, estaturik ez izanik ere, beren hizkuntzan dute telebista autonomikoa TVGk, TV3k, eta Valentziako eta Balearretako erkidegoek.
Bada, nik ez zekiat jada maite edo gorroto dudan ETB-txoria, Almagro/Santano nazionalista espainiarren eskuetan megafonoa jarri dutenetik (“La vasconización tardía”, non gu “zeltak izan gintuan, baina baskoiek konkistatu”)…. eta beste gauza xelebre asko… zientziatik piperrik ere ez dutenak balio… baina aurrekontu miliardoa dutenez (zeinek ordainduta, ordea?)… ederrak dira artez eta moldez.
Baina bai bazekiat, horregatik, ETBko Zuzendaritza Nagusia gorroto dudala, topera kolonizatzen gaituela.
Bihoa edonora, baina hemendik ospa!!
Naberan,
Tocaco allocutivo horiec hemen desegoquiac dirade ossotoro.
Çu hemen ez çatzaizquio minçatzen soil soilic çure adisquide guiçonezcoei.
Contuz micro- eta macro-machismoequin!
Barka,
çatzaizquio (çu hari) hori gaizqui erabiliric dago.
çatzaizte (çu haiei) erabili behar ukan nuque, cein baita naffarrerazco forma standarda çatzaizquie erraitecotz.
Adeitsuqui
zatzaizkio?
ZATZAIZKION//ZATZAIZKIOK, ezta?
Mikromatxismorik barik…
Cer dioçu, baina?
çu hari: çatzaizquio
hi hari: hatzaio
Forma neutroac. Hau da, allocutivoric gabeac.
badakit
“Rodajean” gabiltzanok edozein tropraliatu zezakagu. Orduan, zergatik zegok txarto ZATZAIZKIO?
Eibar aldean, ZATTXIZKIO, GATXIZKIO…. oraindik are “basatiago” eta politagoak, eztok.
Eta bizkaieraz ere geurea, jakina… ZAIAKOZ, GAIAKOZ…
Uff, eskerrak BANTU/BATUARI… ala batibarrullo horrek ere ez hau konbentzitu, lakun?
Aiçu, Naberan, iracur itzaçu aurreco iruzquinac eta ikassico duçu nic neuc erabili dudala charto “çatzaizquio”, noiz eta erabili behar bainuen “çatzaizte” edota, gauça bera dena, “çatzaizquie”.
Micro- eta macro-machismoarenac cerikussia du çuc hica (toca) erabilcen duçula çure iracurle guztiac balira beçala muthil edo guiçon.
Naberanec sinhestaraci nahi deraucu ecen:
“Eibar aldean, ZATXIZKIO, GATXIZKIO…. oraindik are “basatiago” eta politagoak, eztok.”
Beguira, Naberan, Eibarren ez dirade holacoac erabilcen. Nehondic nehorat ere ez.
Erabilcecotan, ZAJAKOZ, GAJAKOZ erabilcen lirateque.
Certara dathor “basatiago” hori?
Gathibuc abesten duen modura:
Errespetue!!!
Nihaurk entzun diat ene belharri hauekin Elgoibartarrei “BAGATXIZTIK?” esaten (“joanen gaituk?” esateko )
Errespetue,,,, je-je
egunon dagiazala,
Bagatxiztan, bagatxiztak?