Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela

Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela –

Azaroaren 1a atarian dugula-eta, Oier Araolazak Halloween gaia jorratu du beste behin, Dantzan.eus atarian.

Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela
Animen gaua Azpiri baserrian, Eibar, 2016-10-31. Argazkia: Marta Vitores.

Orain hamar urte Euskal Herrian ez zen Halloween ia-ospatzen. Domu Santu eguna bai, Arimen gaua toki gutxi batzuetan ere bai. Baina Halloween filmeetako eta telebistako kontu amerikarra zelakoan lasai egiten genuen lo Domu Santu Egunaren inguruan. 2007ko urrian Bilbon, merkekariak saltzen zituen bazar baten eskaparatean ikusi nituen Halloween-eko hainbat traste (plastikozko kalabazak, disfraz ergelak,…) saltzen zituztela. Harritu nintzen. Barrura sartu eta saltzaileari galdetu nion: “Aizu, ikusi ditut erakusleihoan dituzunak, baina hemen saltzen al dira Halloweeneko gauzak?”. “Bai horixe!” erantzun zidan gizonak, “Urtetik urtera aurrekoaren bikoitza ekartzen dut eta dena saltzen da!” esan zidan harro.

Artikulutxo bat idatzi nuen hori kontatuz. Gero etxean atera nuen gaia, eta aitak eman zidan ezustekoa. “Bai, guk ere umetan [50eko hamarkada hasiera], Zizurkilen, baratzetan kalabaza edo arbiak hartu, zulatu, hustu, kandelak jarri, eta bide bazterretan jartzen genituen jendea beldurtzeko“. Zur eta lur, gaiaz dokumentatzen hasi nintzen eta blogean joan nintzen nire harridura konpartitzen. Erantzuna harrigarria izan zen, han eta hemen, joan zen agertzen jendea gure aitaren testigantza berdintsuarekin.

.

Inbasioa eta erresistentzia

Urteotan elkarrizketa ugari egin dizkidate, hainbat hitzaldi eman ditut, artikuluak,… Bi prozesu bateratsu joan dira. Batetik, merkataritza industriaren Halloween inbasioa eremu ia-guztietara iritsi da, eta hiri, herri handi, herri txiki eta auzo, umeek ospatu ala ez, denek badakite zer den. Bestetik, hainbatek euskal tradizioan festa honen, Animen gauaren eta Domu Santu egunaren testigantzak, eske-formulak, mozorro ohiturak eta abarrekoak batu, ezagutzera eman eta bertako ñabardurekin ospatzeko ahaleginak egin dituzte.

Aste honetan Josu Ozaita eta Jaime Altunak, Juan San Martin bekarekin egindako ikerketaren berri eman digute Eibarren. Ikuspegi zabal eta irekia eskaini digute, eta pozgarria da gure begien aurrean gertatzen ari diren aldaketak behatu eta aztertzeko antropologiaren tresnak baliatu dituzten ikertzaileen lana ikustea. Hona gaiari buruzko lotura sorta bat:

.

Azaleko Argazkia: Animen gaua Eibarko Mandiola auzoan (Ane Sarasketa).
Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela
Arimen gaua, Dantzan, halloween, Oier Araolaza
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

9 pentsamendu “Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela”-ri buruz

  • Alpargatero 2017-10-30 12:00

    Aitonak (84 urte) gogoan dauka bere haurtzaroan barruan kandela zuten kalabaza hustu horiek ikusi izana, Animen Gaua delako horretan, bera bizi zen auzoaren inguruan.

  • Kaixo Oier:
    Gaur bertan joan naiz Angeles Arregiri ( 86 urte Aia, ama ) galdetzera.
    Berak ez zuen ezagutu baina bai gogoan duela, bere amonak kontatzen ziena; kalabazak hustu, begiak eta aho zuloak egin eta kandela piztuta barruan zituztela bide bazterretan jartzen zutenekoa…

  • Nik argi daukat:
    Kristautasunez hustu behar den gizarte batean (hori bai, musulmanez bete), masak errito/entretenimendu berriak behar ditu. “Ba har dezagun ezer esan nahi eztuen ohitura hau eta dibertitu eta kontsumi dezagun!!!”

  • Azkenean, Halloween-eko jaia gaitzestea, zelaiari ateak jarri nahi bagenizkio bezala da. Gogoeta eginez gero, adituek “globalizazioa” deritzoten gertakaeraren beste ondorio bat baino besterik ez dela onartu behar da. Eta mundu guztian bezala, gero eta euskal ume gehiagok ospatu nahi izango dute hizpidetzat daukagun festa. Gaizki ote dago?

    Nire ustez, ezin dugu horren aurka borrokatu eta, bizi ari garen joera soziala mundu osoan zehar horrela jarraitzekotan, gero eta argiago dago ez direla herriak nortasun elementu bezala gehiago existituko eta denok “Globalistán” izeneko aberri erraldoi batean biziko garela ziur aski.

    Agian fatalismo gehiegi iradokiten dituzte nire hitzek. “Festa bat baino besterik ez da, hemingway”: Bai, beno, arazo larriek askotan ñabardura txikien bidez azaldu daitezke.

  • Globalistan horren aurrean bi aukera ditugu euskaldunok: lehena, masa deserrotu global baten parte bilakatu eta euskaldun izateari utzi behin betiko; bigarrena, korporatibismo etnikoa gauzatu eta bertatikan iraun. Eta zer arraio da hori?

    https://askatasunarenliga.eus/2017/10/30/korporatibismo-etnikoa-atala-negua-badator/

    • Benetan blog interesgarria lotu duzu hemen. Begirada bat emango diot seguru denbora gehiago daukadanean. Hala ere, kontuz ibili zaitez, hementxe badira halako tesiak defendatzeagatik zuri nazi hutsa zarela esango lizuteken abertzale progre ugari.

  • Eneko Aritza 2017-11-03 13:28

    Inbasio asko jasatzen dugu mundu globalizatu honetan.
    Ni guztiz kontran nago, amerikatik etortzen diren gauza askorekin. Esaterako, zabor janaria (mcdonalds, kfc, etab..), janzteko modak (munduko hiri guztietan aurkitu dezakezun dendak), reality show telebistan, AEB-tatik etortzen zaigun, munduko ikuspuntua, non beste herrialde batzuk txarrak direla, eta haiek beti heroiak eta holako ipuinak, etab…

    Baina ez dugu ahaztu behar halloween, tradizio celta batetik etortzen dela (Samhain), orduan celta izanez, kristautasuna baino europeagoa dela.

    Azkenan, kristautasuna, atzerritar erlijio bat da, euskal herrian eta hainbeste lurrandetan, indarrez edatuta. Baina geure tradizioa sakonekin zerikuzirik ez daukadana.
    Euskal Herria, jatorrian paganoa zen, bere erlijio propiarekin, eta kristautasuna semitar eta atzerritar etorritako erlijio bat. Judeatik hain justu.

    Olentzeroren kondaira, ondo azaltzen duen bezala:

    “Kixmiren jaiotza eta Olentzeroren jatorria euskal mitologiako kondaira garrantzitsuenetako bat da. Bertan jentilek, Kixmi eta Olentzerok parte hartzen dute. Kondaira honek Olentzeroren jatorria azaltzen digu, bai eta euskal paganismoaren amaieraren hasiera eta kristautasunaren etorreraren berri eman ere.”

    • Ba pentsa kristautasunak zenbat aldatu zituen gure tradizioak. XX. eta XXI. mendeak gure herri nortasunari egiten ari diren itxuraldaketa antzeko zerbait izan liteke.

      “Euskal” den guztia prostituitu eta folklorismo zozo batean bihurtu dute, gaur egun euskalduna izateko euskaltegian izena ematea nahikoa delarik. Euskalduntasuna hori baino gehiago dela dakigunok gure herriaren nortasuna defendatu behar dugu eta gure izatea konplexurik gabe aldarrikatu.

      https://askatasunarenliga.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude