Gutxiago zerga

Egunkarietan ikusiko zenuen zeuk ere. Partidu Popularraren iragarkietako bat da, mezu zuzena eman nahi duen horietakoa. Eta begiratzen diozu alde batetik eta bestetik, goitik eta behetik, baina ez du konponketarik: kontrakoa dioen arren, ez da zuretzat.

Ez ez da zuretzat eta ez da inongo euskaldunentzat. Zeratarako egiten dute, orduan, euskaraz?

“ENPLEGU GEHIAGO, GUTXIAGO ZERGA” dio “ZURI ZUZENDUA”. Eta baliteke, zeren eta irakurri bezain azkar sutan jarri baizara pentsatzen Basagoitik Euskaltzaindiarekin egin zuen Acercamiento histórico hartaz eta Mayor Orejaren birraitonaz akordatzen zara: betiko bideetan otsoak.

Baina nork egin ote die iragarkia, nor da hemen hain dorpea? Zenbat kobratu ote dute lantxoa?

Eta begiratzen diozu gaztelaniazko iragarkiari aurkituko duzulakoan akatsen bat, IMPUESTOS MENOS edo halako zerbait. Baina bai zera, horixe bakarrik behar genuen!

Gutxiago zerga

Eta honaino etorriak garenez, aurkitu al duzu antzekorik kanpaina honetan?

Gutxiago zerga

Airetik bizi naiz. Ia.

13 pentsamendu “Gutxiago zerga”-ri buruz

  • Zarauzko PSE-EEren karteletan, hautagaia agertzen da, eta ondoan: “Zarautz irabaz dezan”. Pentsatzen hasi gara ez ote duen hautagaiak herria irabazi nahi…

  • Iñakito Garay 2011-05-16 23:39

    Ahaztu egin zait esatea, PSOEren webean ere ez dira oso atzean geratzen: Guipuzkoa deitzen diote Gipuzkoari, Krekin baina Urekin; Bizkaya izena ikusi dugu Bizkaiarentzat, Krekin baina Y grekoarekin; Donosti Donostiarentzat… ematen du soilik debekatu diotela euren buruari, gauzak zuzen eta diren bezala idaztea, beste guztia libre. Antza. (Kakantza, esan nahi da).

  • Bai “dorpea” artikulua! Zer dago gaizki? Nik ongi deritzet euskararen erregistroen zabaltzeari “gutxiago zerga”ulertzen dut. Titularrek, leloek bere erregistro propioa dute, kasu honetan euskararentzako aberazgarri iruditzen zaizkit hitz-jokook. Badakit ez dela Altuna Jaunaren Euskararen gramatika perfektuaren ordenean idatzia, baina Axularrek, Lizarragak etab. horrelako ugari idazten zituzten. Ahozko euskaran ugari ere.
    Euskararen errepresorea ematen duzu. Gainera koerentzia pixkat gorde “Iñakito” ordez jarzak “Iñakitxo” txukun-txukun.
    “Gutxiago Errepresio” joder! Ahalegindu dirala behintzat, eta agian zerorrek uste baino hobeto.

  • Garikoitz Knörr 2011-05-17 12:06

    “Gutxiago zerga” ez da noski gaur egungo (Hegoaldeko?) erabilera estandarra, baina Orotariko Euskal Hiztegian, adibidez, Duvoisin eta Laphitzen adibide bana ageri dira “(precediendo al sust[antivo])” azpisarreran:

    “Gutiago bazka emanik ere, garbitik emanez”
    “Aita hemen baginu, gutiago oinhaze ginuke!”

    Ez dakit iragarkia idatzi/itzuli zuenak nahita egin ote zuen hitz-jokoa (hala bada, txalo!), ala joskera klasiko hori txiripaz atera ote zitzaion. Edozein dela ere kasua, uste dut ezin dela akastzat jo.

  • Iñakito Garay 2011-05-17 12:16

    Garikoitz, eskertzen dizut ikasgaia, baina agi denez, zure adibideak beste garai bateko euskarari dagozkio, batez ere. Segur naiz Espainiako literatura klasikoan “mercedes más hubiéremos” eta “dolores menos la larga vida…” eta halakoak ere badirela. Ordea, iragarkiaren gaia ez da hori eta ez dute gaztelaniaz jarri “impuestos menos” eta “empleo más”, nahiz eta gramatikalki justifikagarriak izan, tradizioaren arabera. Dena ez da hizkuntzalariaren araberako eta badakizu semiotikoki eta beste tikoki askogatik, PPren iragarkia hankasartze itzela dela eta edozein euskaldun (zeu ezik, agian), sutan jartzeko modukoa.

  • Garikoitz Knörr 2011-05-17 13:08

    Bai, bai, funtsean ados nago, eta esan dut ba hori ez dela “gaur egungo (Hegoaldeko?) erabilera estandarra” (eta sutan jarri ez, baina atentzioa deitu dit, jakina!). Bestalde, “Hegoaldeko?” galdera-ikurraz jarri dut. Izan ere, “gut(x)iago + Izena” egituraren adibiderik gogoratzen ez dudan arren, ‘Herria’ astekarian barra-barra ageri dira “asko jende”, “asko itsuskeria”, “asko alorretan”, etab., ziur aski guk txartzat markatuko genituzkeenak. Beraz, ez litzateke harritzekoa izango “gut(x)iago + izena” egiturak Iparraldean bizirik irautea. Gauza berbera ez den arren, 1975ko (20. mendean beraz) elkarrizketa honetan ( http://bit.ly/mTxKjA ), hara zer topatzen dugun, noren eta Jean Haritschelharren hitzetan: “gero eta gutiago jende behar duelakotz laborantzak”.
    Hori guztia esan eta gero, aitortzen dut nik ere susmoa dudala iragarkikoa hankasartzea izan zela, baina pentsatu nahi nuke iragarkia itzultzaile profesional bati eman ziotela, eta hark sormen puntu bat eman nahi izan ziola, tradizioaren pedigreea duen joskera bat erabiliz.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-05-17 13:43

    Niri barregurea ematen dit, benetan, eta barkatu baina erridikuloa iruditzen zait iragarki horren zuzentasunari buruz eztabaidatzea. Zer esanik ez “earki”-k idatzitakoa…

  • Nik zalantzarik ez dut, hankasartzea izugarria da. Gaur betan PPren gutuna iritsi zait eta azalean “FRANQUEO ORDAINDUA” (zalantzarik gabe EARKIk esango dit ortografia modernorako proposamena dela). Larria itzultzaileak hanka sartzea. Larria PPko inor gai ez izatea arazoa ikusteko, baina eta ez al da larria egunkarikoak ez konturatzeko? Tira, nire egunkarian (BERRIAn) azaldu ez denez eta PPkoek bertan propagandarik jartzen ez dutenez ez ditut horrelakoak “agoantatu” behar!!!!

  • Pozten nau eztabaida eta barregurak zorrarazteak.
    Ortografia eta bestelako akatsak (patologia psikiatrikoa batez ere) zenbait alderditan barra-barra ematen direla argi dut.
    Gutxiago kezka ortografiaz eta gehiago erabileraz!

  • Patologia psikiatrikoa izango da baina PPren sobre barruan (FRANQUEO azaltzen zen horren barruan) gaztelera hutsez zetorren gutunean enuen akats ortografikorik topatu ez gazteleerabilera aztertu nahi duzu? Apustu egingo degu zenbat erabiliko duen M-23tik aurrera? Beren erabilera hauteskundeetara mugatzen da eta gainera gaizki erabiltzen dute. Patologia beraiek dute euskararekin.

  • Easel, ez haiz oraidik konturatu PPkoen Franqueoa ez dela ari postaren timbreaz ezen alderdiaren arbasoaz (Franco). 😉

  • Ui! “timbrea” jarri dut, tinbrea beharko ezta?

  • Nik ere gogoan izan nuen beraien “arbasoa”, ez pentsa. Eta lasai, nik badakit bereizten zuk edota beste edozeinek (nik ere egiten ditut eta Basagoitik berak zuzeu-n iruzkin bat utziko balu enioke kontuan izango) iruzkin batean egin dezakegun akatsa eta alderdi (edo erakunde) batek diruz oso ondo ordaindutako publizitate kanpaina batean egindako akats bat. Eta zoritxarrez ez da bakarra.