Gutxiago dira
Gutxiago dira –
Interneten hamar segundoz buzeatuz gero, berehala aurkituko duzu Sokratesi eta Platoni egozten zaien esaldi bana, Grezia klasikoko gazteez sekulakoak eta bi erraten dituztenak. Ez omen dira filosofo horiek benetan botatako esaldiak. Baina, berdin dio, denok argi dugu belaunaldi guzien eskubidea dela hurrengo belaunaldiez gaizki esaka aritzea.
Badirudi egungo mobilizazioak, politikoak zein sozialak, ez direla garai batekoak, ez bederen jende kopuruaren aldetik. Eta, noski, horren errua gazteei leporatzen zaie, denok jakin baitakigu gazteak izan behar direla herri mugimenduen abangoardia.
Hasteko, benetan aztertu beharko litzateke ea egungo mobilizazioak ez diren garai batean bezain jendetsuak. Baina, hori onartuta ere, ziurrenera dozenaka faktore egonen dira hori esplikatzeko. Neuk bat ekarriko dut hona:
Nafarroa Garaiko populazio piramideak teilatu bakarreko pagoda txiki baten itxura du. Teilatuaren oinarrian ?beraz, tokirik zabalenean?, 45 eta 49 urte artekoak gaude; ia 55.000 pertsona gara. 20 urte beherago, baina, 34.000 pertsona pasatxo daude. Hau da, 20.000 pertsona gutxiago.
Alegia, garai batean baino askoz ere gazte gutxiago dago orain abangoardia lanak egiteko. Hori baino ez nuen aipatu nahi, kontuan har dezagun.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko maiatzaren 25koa]
Gazteriaren absentzia. Zelan konprenitu?
Nekez motiba dezakegu “next generation” hori,
gurasook hain gaizki elikatu dugun gazteria hori, gure artean maizegi erderan ihardutean;
nekez motiba dezakegu…. eskola-akademietan “euskera ASIGNATURA huts gisa emanda elikatu duten gazteria hori, Harria jaten ematea bezala da hori. Hik janen heunke eguneroko harririk?
Beraz, ez kodena gazteria. Askoz hobe gazteriari adarra jotzea eta ziria sartzea, hura haserrearazteko eta errekziora eramateko, era honetara burlaka erranez:
Zuei ADARRA JO DIZUTE ESKOLETAN, ez dizute ezer erakutsi, KAR-KAR, KAR-KAR-KAR
Zuok, gazteok, enorante egin zaituztee ESKOLA-AKADEMIETAN, KAR-KAR-KAR
Bai Hasierrek arrazoi du, gazteen kopuru eskasa izan liteke faktore garrantzitsu bat haien ageriko psikologia kolektiboa esplikatzeko. Esan gabe doa ez direla denak berdin eta salbuespen asko daudela.
Baina interesgarria litzateke ulertzea faktore horren eragiteko modua. Hipotesi bat egiten entseatuko naiz mundura datozlelarik tokiak libratzen dira haien aurrean okupa litzaketenak baino kopuru handiagoan. Hautatzen ahal dute eta presarik gabe gainera; izan ere parebat urte emaiten dute mundua kurritzen nunbait kokatu baino lehen. Imagina ginezake orai desberdina zela demografia handia zen garaian nun libratzen tokiak ez ziren baitezpada nahikoak denentzat. Gazteentzat giro sozial estugarriagoa zatekeen.
Baina hau ez da hipotesia bat baizik Asierren oharra barnatzen entseiatzeko.