Zelan itzuliko zenuke “Euskara da euskaldun egiten gaituena”?

Zelan itzuliko zenuke “Euskara da euskaldun egiten gaituena”? –

Edozein euskaldunek onartzen du “Euskara da euskaldun egiten gaituena” esaldia, horrela, dagoenetan, Parlamentuan EAJ/PNVko bozeramaile den Egibar jaunak esan duen moduan. Euskaraz diharduten medioetan ez du piztu  alarmarik, oso ondo ulertu da. Erdarazkoetan eman den itzulpenak sortu du eztabaida.

Zelan itzuliko zenuke “Euskara da euskaldun egiten gaituena”?Denok dakigu hizkuntza propioa izatea dela euskaldun izaera determinatzen duen ezaugarri nagusienetakoa, nagusiena ez bada. Behar bada etnizismo puntua du, baina gure kasuan hizkuntzak indar berezia hartzen du. Hemengo bizilagun gehienek, nahiz urrutikoek, onartzen dutena da, Baskonia bereizten duen harri bitxietakoa bat hizkuntza propioa izatea dela, ez elementu bakarra, baina bai oinarrizkoa.

Eztabaida, esaldi hori itzultzean eman da. Dirudienez aipatutako alderdiko komunikaziokoek bidali zuten prentsa oharrean “El euskera es lo que nos hace vascos” esaten zen. Itzuli izeneko, itzultzaile neuronalak ere, horrela bihurtzen du erdarara. Baina testu horren interpretazioan batzuk minduta agerri dira. Zeren onartu behar dugu euskaraz mintzatzen ez diren bizilagun asko direla gure artean, lagunartean, familian, inguru hurbilean, etab., itzulpen horrekin alboratuak sentitu direnak.

Baskoniako izenaren auziaz idatzi ditudan artikuluetan eta liburuan, gure gentilizioa eta hizkuntzaren ezaguera zelan izendatu argitu nahian honelako planteaketa egin dut. Euskara dakiena: Euskaraz euskaldun, erdaretan baskoparlante, baskophone; Baskoniako bizilaguna: Euskaraz basko edo euskotar, erdaretan basko, baske; gure hizkuntzaren izena: euskaraz euskara eta erdaretan basko, baske.

Bide honi jarraiki twitterren hau idatzi nuen “Euskaraz dakien japoniarra euskalduna da baina ez baskoa. Euskaraz ez dakien Baskoniako bizilaguna baskoa da baina ez euskalduna”. Hala ere, onartu behar dut kontzeptu hauen aplikapen zehatza batzuetan ez dela oso eraginkorra, objetibotasunaren gainetik sentimendua dagoelako.

Pastor-en artikulu baten irakurri dut, bizitza osoan Baskonian bizi eta zortzi abizen euskaldun zuen emakumearena, bere aiton amonek euskaraz mintzatzen ziren baina berak galdua zuenez bere buruari esaten omen zion baskoa ez zela. Behar bada definizioak argi izango bagenitu ez zuen horrela pentsatuko, “basko banaiz baina ez euskaldun” esango zuen.

Honek erakusten du kontzeptuak argitu beharren gaudela. Ez pentsa egoera guztiak konponduko ditugunik, beti agertu daitezkeelako kontutan hartu ez ditugun zirkunstantziak edo hurrengo generazioan emango diren aldaketak eskakizun berriak planteatu, baina tira saiatu saiatuko nintzateke ahalik eta txukunen konpontzen.

Pasatu dena da, beste behin ere, «traduttore, traditore» gertatu dela. Gure artean ohitura daukagu, gozoagoa delako edo ez dakit zergaitik, gure hizkuntzari erdaraz ere “euskara” deitzeko, berezko erdarazko hitza “basko” denean. Behar bada hor dago gakoa, ez dugula itzulpen osoa egin.

Egin dezagun bada itzulpen zuzenagoa, kontzeptuen esangura zehaztu eta zuzen erabilita. Joan gaitezen  itzulpena egitera, euskara bere horretan utzita, hau izango litzateke “el euskara es lo que nos hace ser baskoparlantes”, baina ez, hau ez da euskal esaldiak esatea nahi duena, honek ez du bereganatzen euskarazko esaldiaren muina.

Guztiz itzulpen zehatza eta hitzen hitz ondo egina, euskara hitza ere itzulita, horrela geratuko litzateke “El basko es lo que nos hace ser baskoparlantes” ezin hobeto itzulia, baina zentzua eta indarra erabat galtzen duena eta esaldiaren esangura aldatu egiten duena.

Beste era batera ere egin daiteke itzulpena, euskara hitza itzuli eta euskaldunak hitza bere horretan euskaraz utziaz. Honela izango litzateke “el basko es lo que nos hace ser euskaldunes”. Esaldi honek esatea nahi duena ondo dago, euskalduna=euskara dakiena, itzulpena ere nahiko zuzena da, baina beste behin ere hitz bat itzuli gabe geratu da.

Badaude aukera gehiago ere, hau adibidez “El basko es lo que nos hace ser baskos”. Jakina, noski, bai ba,  esaldi hau logikaz beteta dago, edonork esango luke itzulpen biribila dela. Baina ez, basko hizkuntzaren itzulpen gisa ondo badago ere, ez jentilizio modura, zehaztu delako basko dela Baskoniako bizilagunei ematen zaien apelatiboa. Inork ez luke onartuko zentsu hertsian “ingelesa da ingeles egiten gaituena”, ez delako egia, ingeles dakien asko daudelako ez direnak ingelesak, baina bai onartuko luke ingelesa dela ingelesen ezaugarrietako bat.

Zer geratzen zaio ba itzutzaileari? Beste behin ere itzulpena egin aurretik kontzeptuak ondo mamitu eta ondoren sortzaile izatea dagokiola esango nuke, itzulpen literal horri beste jite bat eman beharren aurkitzen baita. Itzultzaile neuronalak ere ez lukeela bere esanahiaren muin sakona behar duen indarrarekin emango zeren benetan “el basko es lo que da personalidad a los baskos” esango balu nahiko hurbil egongo litzateke.

Beste aukera bat da aurreko esaldi ez perfektu bat hautatzea, esaterako “El basko es lo que nos hace baskos”, hau da baskoen artean asko direlako basko zein euskaldun direnak, hor baita Baskonia izatearen arrazoi handi bat, Jean Paul Berzaizek “Madalena Jauregiberri” pastoralean zioen moduan “… zer lizateke Eüskal Herria/ ez balitz eüskaldunik”.

Zelan itzuliko zenuke  Zelan itzuliko zenuke 

35 pentsamendu “Zelan itzuliko zenuke “Euskara da euskaldun egiten gaituena”?”-ri buruz

  • josu naberan 2022-05-31 09:16

    Zer da BASKO?

    ene iduriz, EUSKAL HERRITAR

    beraz,

    “EUSKERA DA EUSKALDUN egiten gaituena”, onsa eta haboro esana da.

    Beste gauza bat da, zerk egiten duen BASKO–EUSKAL HERRITAR.
    Gogora lehenago zer esaten genuen: “TODO EL QUE VIVE Y TRABAJA EN EHa”

    (“Y TRABAJA”….eta jubilatuok?, -diñot nik, erretiratu honek- ) Ez dago formula perfekturik, baina tira! Ez ahaztu jada lehendik dauden formula eta formatoez

  • Ulergarriagoa da modu honetan: “Euskal Herrian erderaz egiteak erdaldun egiten gaitu”. “El español es lo que nos hace españoles, y muy españoles” (frantsesarekin berdintsu). Beraz, zeuk erabaki zer izan nahi duzun.

  • Iñaki,

    Euskara da euskaldun egiten gaituena

    La lengua vasca es la que nos hace vascoparlantes

    Euskaraz edozertaz ere hitzegitea da euskaldun egiten gaituena. Euskaraz bizi izatea, pentsatzea eta amestea barne, da euskaldun egiten gaituena.

    Egia esan, euskaldunok euskara egiten dugu errealitatetik hurbilago dago bestea baino.

    Ni Kantabriako herri txiki batean jaio nintzen eta han bizi izan nintzen nire lehenengo hiru urteetan. 15 urterekin euskara ikasten hasi nintzen eta magisterio karreratxoa euskaraz egin nuen.
    Legeak nahi duena esango du, baina ni ez naiz vascoa. Ni euskalduna naiz linguistikoki eta naffarra linguistikoki eta politikoki.

    Adeitsuki

  • Mikel Haranburu 2022-05-31 11:07

    Zehaztapena: Ez da Euskara euskaldun egiten gaituena; Euskaraz mintzatzea da euskaldun egiten gaituena. Ez gara euskaldun Euskaraz dakigulako, mintzatzen garelako baizik.
    Bestalde, ongi ekarria Edortarena: “Ez al dakizu erdara dela erdaldun egiten gaituena?” kanta genezake Amurizaren bertsoa “itzulita”.
    Bi zehaztapen hauek ongi ikasi beharko lituzkete baskoek. Basko, diot, zeren eta, edozer gauza baita basko izatea. Pentsa, Pablo Mosquera ere, basko izan zen garai batean, Arabako partean drua ematen ziotenean.
    Beste kontu bat da, hizkuntzaz dena baino harago, politikoki, administratiboki ere, zer den norbera; Nafarroako euskaldunak ez baikara baskoak, baina Donostiako Euskara-gabeak guztiz baskoak dira.
    Gure ama zenak, lagun bati buruz, laguna euskalduna baitzen, hizketan sumatzen baitzitzaion eta hizkuntza maite baitzuen, honela esaten zuen: “Es MUY vasca”.
    Esentziaz baino, euskaldunok euskaldun izanen gara baldin eta aitzina ere euskaldun izateko itxaropenak eta espektatibak baditugu, eta horiek lantzen baditugu. Bestela, ez.

  • josu naberan 2022-05-31 18:22

    Oraindik ez antzina, euskaldun orori “bizkaitarrak” deitzen zitzaien. Cervantesek ere hala “On Kixoten”: HIDALGOS VIZCAYNOS.

    Bestalde, nondik barruntatu duzu, Mikel, Nafarroakoak ez zeretela BASKOAK?

    ETBek ez diotsu, badá, (espainiar mando-nazionalisten ahotik, erran ere) zuok, Nafarroako Baskoiok inbaditu gintuzuela alebosiaz, gu, ZELTAR ginen mendebaldarrok?
    Aj, ze patua gurea, “bizkaiatarrona”, berez ZELTA izan eta Nafarroako Baskoek inbadituta, modu gaiztoan!

    eta ez egin barre, jainkoarren! Zeren horixe bera diñosku “National Geographic” ospetsuak! Ikus haien mapa: bizkaitarrok behintzat “zelten arraiatxoez marraztuta gaudek”.

    Argi datza “National Geo” “INTERNATIONALen” eta ETBren arabera, berez zelta garela nonbait, eta gerokoa dela gure euskalduntze berantiarra: LA VASCONIZACIÓN TARDÍA”

    Noiz eskatuko ote barkamena ETBek, hainbat zabor zikin jaurtitzeagatik euskaldunon aurpegira?
    Bada, damurik agertzen ez duten bitartean, KOLONIZATZALE deituko diet aurpegira, mando-nazionalista espainiarren eskutik, EUSKALDUNON KOLONIZATZALE, ETB !!!

  • Bernart Etxepare, 1545ean:
    “Ceren bascoac baitira abil, animos eta gentil”.
    “Lehen impimiçalia heuscararen hurada,
    Basco oro obligatu iagoiticoz hargana.”
    1551, Amadis de Medranoren prozesu legala:
    “«conviene que el que hubiere de escribir ante el dicho alcalde que sea vascongado».
    “requiere que sepa vascuence y romance por razón de que los más testigos que se examinan en este reino son vascongados”.
    “es muy gran trabajo examinar los vascongados para darles a entender
    lo contenido en las preguntas”.
    1571ko testua Iruñeako Elizbarrutiko Artxiboan kontserbatua:
    “Item que en la dicha villa de Galipienzo ay mucha gente que es bascongada, y qu’es necesario qu’el que hubiere de tener la cura de animas de la dicha yglesia sepa la dicha lengua bascongada”.
    1594ko urtarrilaren 26ko Nafarroako Auzitegien Ordenantza:
    “Y romanceando con toda fidelidad y propiedad las palabras que los bascongados dixeren. Y siendo necessario, o importante poniendo las mismas palabras formales que dixeren los vascongados en bascuence”.
    1667ko Labianoko Elizako pleituaren aktak:
    “Hoy, veinte y nueve de marzo me he ocupado en el interrogatorio de los dos testigos antecedentes por ser largo el interrogatorio y de muchos cabos y los testigos bascongados cerrados”.
    Mikel Haranburu, 2022:
    “Nafarroako euskaldunak ez baikara baskoak”.
    Noraino sartu den garailearen errelatoa. Noraino iritsi den kolonizazioa. Banatu gaituzte, euskaldun batzuei beren “vasco”-tasuna ukatuarazi arte. Euskaldunak gara “vascos”, “vascones”, “?????????”, “basques”, “basken”, “baski”, “baskowie”, “?????”, “baszkok”, “basgiaid”, “bascaig”, “baskar”, “wabaski”, “basukujin” “B? s?kè rén”…
    Baina orain, euskaldun ez direnak baskotzat hartu behar ditugu, eta euskaldun diren batzuk berriz, ez baskotzat.
    Gu euskaradunak gara. Euskaldunak. Euskarak egiten gaitu euskaldun. Ez Euskal Herriak (hau gurea da, baina hori beste kontu bat da). Ez RHak. Ez abizenek. Ez etxeak. Euskarak.
    El vasco nos hace vascos. Le basque nous rend basques.

  • Garbi eta aratz. Vascongadoa dugu Euskalduna, baina espainolez. Inongo euskaldunek ez dio bere buruari vascongado erran. Iparraldeko Basque, vizcaino, cantabro, guziak izendapen exogenoak. Gerok nafarrak gara, ez besterik. Eta garbi baino garbiago, euskal herritarrak badira, baina ez dira euskaldunak.

  • Baina egunen batean, nik pare bat kasuren berri badut, tokatzen bazaizu ebakuntza larri bat eta odol transfusio handia, ez da gauza bera Euskal Herrian. Euskarak egiten gaitu euskaldun, eta odolak

  • Euskara da euskaldun egiten gaituena

    El euscara (= eusquera) es lo que nos hace (ser) euscaldunes.

    Adeitsuki

  • Mikel Haranburu 2022-06-01 10:34

    Ez duzue entenditu, edo ez dut behar bezala azaldu; jakina baskoak garela nafarrak… baldin eta norberak hala sentitzen badu; ez dut inoren izenean deus erranen.
    Esan nahi nuena zen administratiboki, ofizialki, zoritxarrez EAEko administrazioarentzat, naturalki gaurko Nafarroako administrazioarentzat, eta dudarik gabe Espainiako zein ziuraski Frantziako administrazioentzat, nafarrak ez gara baskoak. Nik sarritan erabili dut “los países vascos” esamoldea, eta ez dut arazorik “euskal autonomia erkidegoak” pluralean, esateko, zein euskal gobernuak, niretzat, Nafarroako gobernua ere baskoa baita.
    Baskotasuna zertan den, hori adierazi nahi nuen Mosquera eta amaren laguna aipatuz. Ez al zen “baskoagoa” nafar euskalduna diru truk agerturiko etorkin galegoa baino…

  • Mikel Haranburu 2022-06-01 10:40

    Areago, Patxi Zabaletak behin adierazten zuenez, Agramontek idatzitako Nafarroaren historian (Pedro Agramont, 1632, Mintzoak argitaratua), nafarra zen euskalduna zena, sinonimoak ziren garai hartan. Euskara eta Nafarrera hizkuntza beraren bi izen ziratekeen.

  • Mikel Haranburu 2022-06-01 10:44

    “Euskara da euskaldun egiten gaituena”… baldin eta Euskaraz mintzo bagara, bestela, alferrik.
    Atxagaren esaldi famatua ukatuz, esango nuke “Euskara gure hizkuntza da” esapidea ez dela zuzena; zuzena dena nire aburuz, hauxe: “Gure hizkuntza Euskara da”

  • Mikel Haranburu,

    “Euskara eta Nafarrera hizkuntza beraren bi izen ziratekeen.”

    Eta dirade!

    Lingua Vasconum Lingua Navarrorum est.

    Euscara naffarrera da.
    Euscaldunon hizcunça naffarron hizcunça da.
    Eta viceversa!

    Adeitsuki

  • Benat Castorene 2022-06-01 16:31

    Ezin da erran :” c’est le français qui nous fait français” zeren nortasun agiriak ekarri behar baitu frantsesa zarela. XX. mendearen hasieraino frantses askok frantsesa ez zekiten (edo oso gaizki) gure herrian batez ere. Gaur ere, dakit frantsesa jakin behar duzun ere atsulutuki zure burasoak jadanik frantsesak badira. salbuespenak izango dira.
    Beraz iduritzen zait eztabaida hau ez litekela existi Frantzian nahiz gauzak has litekeen kanbiatzen imigrazioarekin.
    Gureari dagokionez iduritzen zait euskaldun hitzak izan duela luzaz orobat zentzu linguistiko bat eta etniko bat. Denboran, gaskoi bat EHan sartzen bazen kiskun kaskun mintzatzen zen kaskoin bat zen baina gehienetan euskara ikasi zuten bere haurrak euskaldunak ziren besteak bezala problemarik gabe. Beraz lehen “euskara da euskaldun egiten gaituena” esaldia zen ebidentzia etnizista bat.
    Kuriosa dena gaur esaldi etnizista bera baliatzen dugula erakusteko idekiak garela eta guztiz ez etnizista.
    Azkenean gure problema da ez dugula euskara inposatzen duen estaturik ez eta nortasun agiririk “euskaldun” seinalatzen duena frantses edo nik dakita zer bezala.

  • Alpargatero 2022-06-02 07:54

    Araban eta Nafarroan orain dela gutxi arte ez zen arraroa entzutea “mi abuela era vasca” edo antzeko esaldiak, norbaitek euskaraz hitz egiten bazekiela adierazteko.

  • Garai batean, orain 40 urte edo, Espainiatik Gipuzkoara etorritako jendearentzat “Vasco” zen euskal abizenak zituena eta normalean euskaraz egiten zuena ordea “casero” edo “vascorro”.

  • Mikel Haranburu 2022-06-02 09:55

    Bai, ez dut uste orain gauza berririk deskubrituko dugunik… Izendapenak gorabehera, hemen arazoa ez da euskaldunari nola esan zaion; arazo (nire ustetan) bakarra da hizkuntza gabe ere izendapena baliatzea eta zilegi bilakatu dela: hots, “vasco” edonor izan daitekeela, nahiz aldi baterako ere, “vasqueraz” mintzatu gabe.
    Izan ere, munduan ezer vascorik baldin bada, hizkuntza bat eta bera izan delako eta badelako da. Euskararik esistitu izan ez balitz, ezer ere ez zen vasco izanen unibertsoan.
    (Baina orain oso moddernoak gara, eta baditugu hizkuntza propioak, berezkoak, ikasiak, elkarbizitza egiten dutenak, elkarbizitzarako tresna direnak, arma bilakatuak… guk, noski, Euskaraz ari garenok; elebakar espainol, frantses edo ingelesek ez dute horrelakorik behar…)

  • Iñaki Azkoaga 2022-06-02 09:57

    Kaixo guztioi,
    Egin dituzuen ekarpenetatik eta itzulpenera mugaturik aukera hauek atera zaizkit:
    El euskera es lo que nos hace ser baskoparlantes
    El euskera es lo que nos hace ser euskaldunes
    El euskera es lo que nos hace ser baskos
    El euskera es lo que nos hace ser euskotarras
    El euskera es lo que da personalidad a los baskos
    El basko es lo que nos hace ser baskoparlantes
    El basko es lo que nos hace ser euskaldunes
    El basko es lo que nos hace ser baskos
    El basko es lo que nos hace ser euskotarras
    El basko es lo que da personalidad a los baskos

    Badira batzuk.

  • Iñaki Azkoaga 2022-06-02 09:59

    Beñat,
    zuretzako galdera zuzena “Itzuli, itzultzaile neuronala” garatzen ibili baitzara: Zergaitik uzten du euskera hitza bere horretan itzuli gabe erdarara basko hizkuntza denean eta basko hitza gentilizio denean itzuli egiten du? Hau da, alde batetik dio “El euskera nos hace ser baskos” esan beharko lukeenean “El euskera es los que nos hace ser euskaldunes” hitz biak itzuli gabe edo “El basko es lo que nos hace ser baskos” biak itzulita.

  • “Basko” ez da gaztelania, “vasco” da gaztelania. Ez “euskaldunes” ez “euskotarras” ez dira gaztelania. “Vasco” da gaztelania.
    Zergatik hasi behar gara gu, euskaldunak, “the basques”, erdaretan hitzak asmatzen, asmatuak daudenean?
    Ingelesez “basketallker” asmatuko dugu? Euskalduning?
    Txorakeria gutxiago. Argi zegoena beste batzuk nahastu dute, eta orain guk gurea aldatu behar dugu. Euskaldunaren betiko konplejo puta horiek. Beraiek “vascos” direla diotenek konpon dezatela nahastea. Euskaldunok argi genuen, eta argi izan behar genuke.
    El vasco, (la lengua vasca, nahi bada), nos hace vascos.
    Ni baskos, ni baskoparlantes, ni euscaldunes, ni euskotarras, ni ostias. Vascos. Basques. Basken. Euskaldunak.

  • Iñaki Azkoaga 2022-06-02 10:32

    Ba ote!
    Zure iruzkinaren lehen esaldiaren erantzuna idatzi dudan liburuan luze argudiatzen dut, hobeto goaz erdaretan ere Basko, Baske horrela idatzita.
    Bigarren ideiarekin, errazoi puntua ez zaizu falta, hala ere beraien arazoa izanik ere gu txipristen gaitu, eta niri txipristinak busti eta zikintzea etzait batera gustatzen.

  • Euskaraz “euskaldun” da. Erdaretan nola idatzi, erdaldunek erabakiko dute. RAEk “vascos” dio, eta Académie Française-k “basques”. Ingelesek “basques” eta alemanek “basken”. Gaelikoz “bascaig”. Polonieraz “baskowie”. Ez du deus, baina deus ere ez, gehitu edo kentzen kastillanoz edo frantsesez “basko/baske” (edo Nabarra”) idazteak. Ortografia kontua da, soil-soilik.

  • Benat Castorene 2022-06-02 14:05

    Iñaki, uste dut konfunditzen nauzula beste Castorene batekin Xabirekin alegia, ni neuk ez baitut parte hartu lan horretan. baina zure galdera transmititu diot.

  • Iñaki Azkoaga 2022-06-02 14:30

    Bai, arrazoi duzu.
    Mila esker, Benat

  • euscaldún hitza onarturik dago gaztelaniaz:

    euscaldún | Definición | Diccionario de la lengua española | RAE – ASALE

    https://dle.rae.es/euscald%C3%BAn

    euskera edo eusquera ere bai:

    https://dle.rae.es/euskera#H7duhpt

    El eusquera / euskera es lo que nos hace euscaldunes.

    Adeitsuki

  • Iñaki Azkoaga 2022-06-04 09:36

    Guztietatik bi itzulpenekin geratuko nintzateke
    Josuk aipatu duten
    “El euskara es lo que nos hacer ser euskaldunes”
    eta, zehatza ez den honekin
    “El basko es lo que nos hace ser baskos”

    Eta zalantza batekin ere geratzen naiz, zergaitk Itzuli, itzultzaile neuronalak ematen duen itzulpenean euskara hitza horrela usten duen eta euskaldunak hitza itzultzen duen”vascos” moduan.

  • Iñaki Azkoaga 2022-06-04 09:53

    Ortografia faltak zuzendu nahi: duen, zergatik, uzten

  • Gipuzkoara etorritako…., Ez bada, Gipuzkoako biztanleen bi herenak, erdaldun baraiek, mesprezuz, casero esaten zieten euskaldunei, eta hala segitzen duten, gutxiago izateagatik, horretarako dute Diario Fatxo. Nafarroan ordea Montañesak zen izendapena. Nola itzuliko zenuke el danes nos hace ser daneses? Estas preguntas solo sé hacen en pueblos anormales, es decir, que no son normalean, como el nuestro.

  • Euskaldun jantzi bati zer axola zaio zer ote dagoen oinarria gaztelaniaz. Hori da zure erreferentzia nagusia?

  • Benat Castorene 2022-06-05 18:49

    Iñaki, ulertu dutanez, itzultzaile neuronalak ez du pentsatzen, eta ez da egia absolututzat hartu behar. Izan ere, bakarrik islatzen du tratatzera eman izan zitzaion testu-multxoan aurkitu duen praktika. Gainera posible da testu-multxo hori (corpus deitzen dutena) tipiegia izaitea edo ez aski askotarikoa izaitea, adibidez bakarrik Iparraldean bldua.

  • Amatxi hura tronpaturik zegoela. Ez bada! PNV/EAJ idazten da, ez alderantziz. Eusko alderdi jeltzalea, JEL doktrinaren jarraitzailea, Jainkoa, beno, berek Jaungoikoa diote, eta lege zaharrak. Amatxi hura zuzen zegoen, aita Euskalduna, bera nafarra, vascoa, baina zer ostia da hori. Japoniarra Euskalduna da, zuenetako asko ez euskaldun ez vasco.

  • Iñaki Azkoaga 2022-06-06 09:44

    Benat, ulertuta funtzionatze sistema hori. Horrela garbi ikusten da zergatik hitz bat ez duen itzultzen eta bestea bai. Eskerrik asko.

  • Arabako eta Nafarroa Garaiko hainbat eskualdeetan 60 urtetik gorago jendearentzat ” vasco” Euskaraz zekiena zen, hala Zuian, Estellerrian, Tafallaldean, Kanpezun edo Lautadan.
    Galdetu bestela Zangozan nor zen ” El Vasco”, eta zen bilbotar edo gipuzkoar bat, arbizuar bat baizik.

  • Iñaki Azkoaga 2022-06-10 14:59

    Arrazoi duzu, Raf Atxuri. Baina horrek ez du esan nahi ez dugunik ahaleginik egin behar kontzeptuak zehazteko.
    Zenbat eta beranduago egin lan hori, txarrago.
    Horregatik basko hitza edo euskotarra bizilagunentzako uztea proposatzen dut eta euskaldun euskaraz dakienentzako (erdaraz baskohablante/Baskophone).
    Liburuan 171. orrialdean azaltzen dut zabalago.

  • Izatekotan Nafarra izan liteke, vasco horrek ez baitu deus ikustekorik neronen herriarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude