Gure historiaren pasarte lotsagarriak
Gure historiaren pasarte lotsagarriak –
Tristeak dira Euskal Herriko iraganaren zati asko eta asko, loriatsuak gutxi batzuk eta, tartean, lotsa-emangarriak ere baditugu. Azken horietaz arituko gara oraingoan.
Nahi baino gehiagotan esan izan digute gipuzkoarrek Nafarroaren konkistan militarki parte hartu zutela. Tristea da, baina egia da hein handi batean. Victor Herreroren bideo honetan garbi ikus daiteke Gipuzkoako eliteek parte hartze zuzena izan zutela Nafarroako konkistan. Are gehiago, Jose Luis Orella historialariaren liburu honetan agertzen da, Gipuzkoako eliteek, oro har, oso sintonia ona zutela Gaztelako erregeekin; bai konkista haurretik, bai konkista urtean eta baita ondoren ere. Ez uste Oinaztarrak bakarrik aritu zirela gazlelauen alde, Ganboatarrak ere tartean izaten ziren.
Goian aipatutako bi historialariek iturri primarioak erabili dituzte beraien lanetan, gure bideo guztietako historialariek egiten duten bezala. Beraz informazio oso fidagarria da proposatzen dizueguna.
Dena den, argitu beharra dago Gipuzkoako jauntxoek betetzen zituztela Gaztelako erregeen esanak, herritar xumeak gerrara derrigortuz. Hona hemen erabiltzen zituzten “argudioen” adibide bat: “… luego sin dilacion fuesen todos a son de guerra, padre por hijo e hijo por padre … so pena que al que y no fuese, fuese caydo en mal caso y sus bienes fuesen aplicados a la Camara y Fisco de sus Catolicas Magestades”.
Kepa Azkoitiarrak ere ederki azaltzen du artikulu honetan garai hartan gertatu zena. Ikusi bideoa, irakurri liburua eta artikulua, eta zeuek atera kontuak. Hurrengo batean pasarte loriatsuetaz arituko gara.
Gure historiaren pasarte lotsagarriak
“Título XXIV, Capitulo segundo, que, quando pareciere necessario, resistan los de esta Provincia y hagan el daño que pudieren á los Navarros y otros estrangeros que les hizieren daño.
Por quanto en tiempos passados se acostumbravan hacer muchos rovos,
muertes y daños por los Navarros y otros comarcanos estrangeros en esta Provincia, y sobre ello se proveyo de remedio y se previno para adelante lo que se debia executar en tales casos por esta Provincia y los de ella, con orden expressa y especial de Su Magestad, ordenamos y mandamos que […] resistan á los dichos Navarros é [a] otras qualesquier gentes estrangeras comarcanas de la dicha Provincia que les han fecho é ficieren qualquier guerra ó rovo ó males ó dapnos é muertes.
Gipuzkoako Forua, 1696.
Kaixo Ba ote!
Ez bada sobera galdatzea euskarara dezakezu laburtuz ere mesedez? Ez naiz szguru dena ongi konprenitzea
Egia, Beñat. Alfertuta negoen eta ez dut itzulpenik jarri. Hemen halamoduzko itzulpena:
XXIV. Titulua, II. Kapitulua: Beharrezkoa denetan, Probintzia hontakoek eutsi diezaietela, eta ahal bezain kalte gehien egin, Nafarrei, eta kalte egiten dieten beste arrotzei.
Iragan denboretan lapurreta, hilketa eta kalte asko sortu zituztenez nafarrek eta inguruetako beste atzerritarrek probintzia honetan, konponbidea adostu zen, hurrengoetarako probintzia honek eta bertakoek egin beharrekoa, eta, Erregeren berariazko aginduz, agintzen dugu […] probintzia hontakoek aurre egin eta eutsi diezaietela aipatu nafarrei eta beste edozein inguruko atzerritarrei, gerra edo lapurreta edo kalterik edo heriotzarik sortzen badute.
Milesker Ba ote!
Azken mesede bat, baina ez du presarik:
“… luego sin dilacion fuesen todos a son de guerra, padre por hijo e hijo por padre … so pena que al que y no fuese, fuese caydo en mal caso y sus bienes fuesen aplicados a la Camara y Fisco de sus Catolicas Magestades”.
Oso badaezpadako itzulpena:
“…berandu gabe joan zitezen denak gerrara, aita semearengatik eta semea aitarengatik… eta joaten ez zenak, izan zezala orbana, eta bere ondasunak izan zitezela Maiestate Katolikoen ogasunarentzat.”
Subjuntiboa darabil testuak, hala itzuli dut. Iturria esaterik bai, Beñat? Kuriositatea piztu didazu.
Eta gure historiaren pasarte lotsagarriekin gabiltzala, nafarrei zaien herra ez da ezkutatzen Gipuzkoako foruan, eta “frantsesei” zaiena ere ez. Hainbatetan aipatzen du nola suntsitu zuten gipuzkoarrek Lapurdi. Fporuaren I. Titulua:
“se han manifestado celosos verdaderos servidores de sus reyes en la defensa de la frontera, […] acometer y destruir mucha parte de la Provincia de labort en Francia en quatro diferentes ocasiones”
“euren erregeen zerbitzari leial agertu dira [gipuzkoarrak] mugaren defentsan […] Frantziako Lapurdi probintziaren gehiena erasotu eta suntsitu dute lau bider”.
Eta aldi berean, foruak ezin du ezkutatu Lapurdi eta Gipuzkoaren artean zeuden harreman komertzialak, funtsezkoak Gipuzkoako ekonomiarentzat. Foruaren atal oso bat dago Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko haretueman komertzialak arautzera, eta berariaz aipatzen da, Espainia eta Frantzia gerran egonagatik, Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko tratuek iraungo dutela. Foruaren XIX tituluko IV kapituluak hala du izena:
“Cómo en tiempo de guerra entre las dos Coronas de España y Francia se ha permitido á los de la Provincia de Guipuzcoa el comercio libre de bastimentos y mercaderias no prohividas, con los de la Provincia de Labort en Francia”.
“Nola Espainia eta Frantziako Koroen arteko gerran ere onartu zaien Gipuzkoako Probintziakoei horniduren eta debekatuta ez dauden ondasunen merkataritza librea Frantziako Lapurdi Probintziarekin”.
Beste detailetxo bat ere badu foruak, banoden izaera euskalduna azpimarratzen duena, koroen eta erresumen mugen gainetik. Berariaz debekatzen da gipuzkoar batek gipuzkoatik kanpoko bandoetan parte hartzea (28. Titulua, III. kapitulua):
“Que ninguno de esta Provincia vaya á los vandos de Vizcaya, Alava, Oñate y Labort. […] ordenamos y mandamos que qualesquier personas de esta Provincia que fueren á tierra de Vizcaya é encartaciones é Oñati é Aramayona é Alava é Navarra é labort […] seanles quitadas las casas. É los que alias no tuvieren de suyo casas, […] mueran
por ello.”
“Probintzia honetako inor ez dadila Bizkaia, Araba, Oñati eta Lapurdiko bandoetara joan. […] Agintzen dugu Bizkaia eta Enkarterriak eta Oñati eta Aramaio eta Araba eta Nafarroa eta Lapurdiko lurretara joaten diren Probintzia honetako pertsonen […] etxeak kentzea, eta etxerik ez balute […] hil bitez”.
Normalean, legez zerbait debekatzen denean, ohiko praktika denaren seinale.
Ba eni ere espainolezko testu horiek kuriosidadea piztu zidaten eta zorigaitzez ez nituen untsa ulertzen.
Batzutan iduri du nunbait berdintzen zituztela (zaluegi) nafar eta frantziar hitzak. “Arrotz” hitza erabiltzen dutelarik nik frantses erraz sumatuko nuke.
Itxura guzien araberan Gaztelako eta Frantziako erreinuek gerla egiten zuten elgarri euskaldunen bitartez elite integratuen eta jauntxo militarizatuen bitartez batez ere, denbora berean populuaren bizitzaren mailan harreman ekonomiko, erligizko et sozialek baleki bale jarraitzen zutela indarrean mugaren gainetik. Gipuzkera eta lapurtera arteko antzak, batez ere mugaren inguruan, erakusten du bazela jarraikitasuna etnia mailan behintzat.
Aldiz iraultzak blokus ekonomikoa jarri zuelarik mugan Lapurdi gosetean sartu zen eta pila bat jende babestu zen bestaldean
Ordu arte, zorionez Lapurdin erregea urruti zen eta gure foruei esker jauntxoek botererik ez zeukaten biltzarrean eta milizia bat kudeatzen bazuten erregearen kondu frontera babesteko beti foruei esker inork botxa zezakeen lapurtar bat Lapurditik kanpoan borrokatzera ezta erregeak ere.
Horregatik detalle bat interesgarria, armada frantziarraren begietan, lapurtarrek gerlari fama biziki txarra zuten Baxenafartarren fama onarekin alderatuta. Arrazoia zen beharbada hauek beren estruktura soziala gatik nun noblezia zuten buru ohituak ziren gerla egiteko Frantziaren aldean.
Beharbada hemen ere aurki litezke horrelako testu “lotsagarriak” Lapurdiko Biltzarraren txostenetan baina historialari ez naizenez ez naiz jakinean. Baina enteratuko naiz.