Gure hezkuntza ez pribatizatu!

Gure hezkuntza ez pribatizatu! –

Gure hezkuntza ez pribatizatu! Batzuk “Geurea” ez dela esango dute. Beste askok ikastetxe pribatuek zerbitzu publikoa ematen dutela eta ez dela zuzena pribatizazio hitza erabiltzea argudiatuko dute. Badira ere espainiar konstituzioko 27. artikulua eskutan hartu eta haien proiektu baztertzailea defendatzeko arrazoiak emango dituztenak. Izango dira ere pribatizazio prozesua bera, oro har, ukatzen dutenak. Entzun izan dugu ere, efizientziaren izenean, dirua aurrezteko eredu baliogarria dela ikastetxe pribatuak diruz laguntzea. Ñabardurak ñabardura eta ikuspuntu berekoi eta indibidual batetik, guztiek helburu berberarekin bat egiten dute eta hezkuntza eredu pribatua zuritu nahian eskola publikoaren zilegitasuna kolokan jartzen dute.

Eta zorioneko dira, bidelagun izango duten EAJren hezkuntza pribatuaren alde egiteko erabakia irmoa baita. Datozen hilabetetan bi ekimen onartuko dira Legebiltzarrean helburu horrekin: Kooperatiben legea eta hezkuntza legea. Jakin badakite garesti ateratzen ari zaigula bi sistema paralelo mantentzea, publikoa eta pribatua. Badakite ere, emaitzak ez direla aurreikusitakoak eta jakitun dira segregazio eta bazterketa egoerak oso larriak direla. Baina hala ere, erabakita dute haien hezkuntza eredua defendatzeko ordaindu beharreko bidesariak direla sistemaren garestitzea eta segregazioa. Eta hor, eroso dago sare itundua, klientelismo politikak tarteko.

Haur Hezkuntzako lehen zikloan dago gako nagusia, hezkuntza sistemarako sarbidean, alegia. Gaur egun administrazio publikoan dagoen iruzurrik handiena da, gizarte banaketa eragiten duena eta pribatizazio maila gorenetan dagoen hezkuntza etapa da. Baina ez da gako bakarra. Cristina Uriarte buru duen Hezkuntza Sailak etapa guztietan sare pribatuko ikastetxeei itunak ematen eta gelak baimentzen jarraitzen du sare publikoan ikaspostuak libre egon arren. Hau da, pribatizatzen jarraitzen du. Horretarako gainera, legea urratu behar badu edo lege urraketen aurrean ezikusiarena egin behar badu, egingo du.

Honetan guztian kezkagarriena ezkerreko sektore handi baten isiltasuna da, konplizitatea. Zorigaitzeko etorkizuna du eskola publikoak horiekin guztiekin. Itxaropen bakarra herri mugimenduan dago, familien, ikasleen eta hezkuntzako langileen esku. Ekin diezaiogun, bada, herriz herri eta auzoz auzo gure euskal eskola publikoaren aldeko eta pribatizazioaren aurkako auzolanari! Publikoaz harro gaudelako!

Gure hezkuntza ez pribatizatu!

25 pentsamendu “Gure hezkuntza ez pribatizatu!”-ri buruz

  • Hezkuntza publikoa ez da hezkuntza herritarra (edo herriko hezkuntza), politikariena baizik. Orain politikari batzuk ditugu (jarraitzaile eta defendatzaile asko dituztenak), etorkizunean beste batzuk izango ditugu. Hezkuntza sistema haien esku utziko dugu? Batzuk EZETZ uste dugu, horregatik gurasoek antolatutako ikastetxeak defendatzen ditugu, eta ez politikariek eta langile publikoek montatutakoa.

  • Guraso batzuk ikasle mota batzuentzako antolatu ditugun txiringitoan esan nahi dezu ez?

  • Orduan zeuk ordaindu kostu osoa eta pribatizatu, guztion zergekin ez ditugu halako eskolak mantendu behar.

  • Insistentzia 2019-11-14 22:00

    Kontrakoa esan daiteke ere: ordaintzera behartuta nagoen zergekin ez ditut polizia espainola, alderdi espainolak, hezkuntza espainola, komunikabide espainolak… mantendu nahi.

  • Ados, kostu osoa nere gain hartuko dut, baina logika berbera guztion zergekin mantentzen diren gainerako kontuei aplikatzen denean: euskarazko zinema eta antzerkia, eta ekoizpen kulturala orokorrean, auzo elkarteak, energia berreztigarriak, AEK, IKA, tokiko merkataritza, talde feministak eta diru-laguntzak jasotzen dituen gizarte elkarteak, auzoetako jaiak, ikerkuntza eta garapena, adinentzako egoitzak, etxean laguntzeko udal zerbitzuak, menak, alderdi politikoen fundazioak….. Baina bai, hezkuntzarekin gertatzen dena salbuespena omen da, eta honekin guztiarekin alderatuta interes sozial txikiagoa dauka…

    Dena publifikatu, eta gobernuari kexatu gero! Merezi duguna daukagu…

  • guztiona guztiontzat 2019-11-18 20:57

    Gora eskola publikoa, euskalduna, integratzailea, guztiontzat, doakoa eta ez baztertzailea!

    Ez dut maite ghetoak sortzen dituen hezkuntza sistema!

  • Gure hezkuntza sarea, ezinbestean, espainola eta frantsesa da. Ez dago besterik. Zergatik? Uste dut guziok badakigula erantzuna, bertzela oso oker gabiltza.

  • Musutruk? Ez nago akort. Ahal duenak , ahal dugunokoek, errate beterako, pagatu beharra dauka. Ez dut uste, inongo zerbitzu publikok doanik izen behar duenik. Neronen ustetan beti ere PFGZ erabili beharra dago. Eta pagatu behar dena pagatu behar da. Bestela nondik?

  • Neronek ordea, hezkuntza sarea ezagututa, ongi ezagututa, ghetoak sortzen dituen hezkuntza sistema maite dut, euskal ghetoak sortzen dituena bereziki. Badakigu, aspaldi jakin ere, guztiontzak hori zetan den. Nola ez duzun aldarrikatzen irakasle guziak euskaldun dituen hezkuhtza sistema bat, euskal kulturaren jabe direnak, ez espainol kultura , herria eta jendea berezkoa duen baztertzeko joera, beti ere armatua, edo epaileez lagunduta. Guztiontzat? Nor gara guztiok? Doakoa? Zergatik? Ez baztertzailea? Hemen jende asko eta pentsamendu asko baztertru beharrekoak dira. Espainiar ezkertiar goxoak zakurraren ipurdira!

  • Ze lotsagabeak! Ez dituzue nahi zuen seme-alabak publikoan, ikastolara eramaten dituzue han kooperatiban ari zaretelako eta -ustez- ez daukazuelako momentuan momentuko politikoen esku hartzerik, baina inongo lotsarik gabe zuetako asko eta asko publikako irakasle zarete. Nola irentsi hori? Gorrotatzen duzuen eskola publiko horretatik hilero soldata irabazteko arazorik ez? Hor neurriren bat hartu behar da. Publikan lan egin nahi duenak umeak publikan matrikulatuko beharko lituzke bai ala bai. Eta politikoek ere euren agintaldian seme-alabak publikan. Etikaren lorratzik ere ez duzue. Eta lotsarik ere ez.

  • 1.-Herriak hainbeste maite duen kostituzioan, art 27 duzue ideologiaren oinarri. 78an elizaren botereari men eginez santa sedea, konkordatoaren eraginez lortutako akordioaz.Felipe X-ek refrendoa emanda 85 itunen legearekin, LODE.
    2.-Herria diozu, egun ikasleen % 13,4 daude matrikulatuta EAE-n I.E-an.Euskadikoeskola kontseilua 12-13 txostena. Bereziki hiri eta biztanle jakin batzutik gorako herrietan ,estrategikoki kokatuta.
    3.-Ikaslegoaren gehiengoa euskaldun jatorrikoa. Euskalduntzea non?
    4.-Politikariak: Hezkuntza saileko arduradun nagusiak,goi kargu inportanteenak ,sailburuordea, ikastetxeen arduraduna,..denak mezalagunak (kooperatibistak)
    5.-Erkidegoan, eliza katolikoarekin harreman oso estua. Hainbat fusio ematen ari dira hainbat herritan.
    6.-Herritik jaio, euskeraz apropiatu, Zipitriaz ere bai, eta finlandian bukatu.
    Mekanismoa erraza da: Beren mentalitate klasista eta
    neoliberala agerian utziz, familia batzuek, hain zuzen
    ere posizio sozioekonomiko eta kultural onena dutenek, edo besterik gabe informazio edo trebetasun
    handiagoa dutenek, ikastetxe partikular bat aukeratzen dute, beren seme-alabei etorkizuneko lan-merkaturako abantaila lehiakorragoak emango dizkielakoan
    edo gizartean aurrera egiteko harreman- eta kontaktu-sare jakin batzuetan sartzea ahalbidetuko dielakoan.
    aioo

  • Insistentzia 2019-11-26 20:40

    Ez deitu “publikoa”. Mesedez… Publikoa espainiarrentzat izango da. Estatu espainiarrarenak diren bitartean ez dira ez gureak, ez publikoak, ez ezer. Santillana, EAEren historia, Espainiaren historia, Euskal Herriari buruz putzik ez… Erdi-euskarazko eskola espainiarra ez da besterik.

    Esan nahi duzuena ikastolei buruz. Klandestinitatean sortu ziren eskola espainiarretik ihes egiteko, tira, orain klasista omen… Baina ez deitu publiko, publikoa ez denari.

  • Publikan. Eta hori zer ote da euskaraz!, Xamur esanda. BAI ALA BAI. BAINA ZER OSTIA DA HORI? ALA , EUSKARAZ, BAZTEERTZAILEA DA BETI ERE. EDO, ORDEA EZ. Bueno, no se como es en la publica.

  • Kolono españoles, enpo eginda gaude, aspaldi gainera.

  • Sutu zaitu “bai ala bai” horrek, antza, baina oker zabiltza. “Biak ala biak” espresioa duzu adibide. Eta zuzenketetan sartu garen honetan, “ostia” ez da euskara, gaztelania da (h-a kentzeak ez du hitza euskalduntzen). Azkenik, bazteertzailea, zer da, bazter eta ertzetan geratzen dena? Besteen iruzkinak zuzentzean akatsak egitea ere…

  • Eztabaida honen oinarrian premisa faltsua dago. Ikastola guztiek ez dute euskalduntzen, eta eskola “publiko” guztiek ez dute erdalduntzen. Ni ikastolako ikaslea izan nintzen, eta gelan ginen 27tik herenak edo egingo dugu euskaraz bizitza. gainontzeko guztiak espainiako hezkuntza publikoan ikasiak bezain erdaldun atera ziren.
    Eta argi dut, ikastolak ez badu euskalduntzen, zertan ari gara hezkuntza pribatua finantzatzen?

  • Euskalduntzeaz gain haur eta gazteen ikaskuntza zein heziketa xedeak betetzearekin batera, hezkuntza sistema aurrerakoi, anitz eta justu batek beste helburu nagusi bati ere erreparatu beharko lioke, alegia, gizarte bereizketen orekatzaile funtzioa betetzea, jatorrizko desberdintasunak murrizten lagunduz eta gizartearen baliabide bateratzaile gisa. Baina esan bezala, etorkizun hurbilean helburu hau lortzea ezertan geratzeko arrisku bizia dago, gure testuinguruan. Azken batean, nolako eskola halako gizartea.
    Euskalduntzeaz ari zaretela,…art 27 ideologiaren oinarri/finantzazioaz diru publikoa jasotzen duten itunpeko ikastetxeak, bidelagunak alegia
    ITUNAK 2019_2020_AGINDUA, 2019ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2019-2020 ikasturtean itundu beharreko unitateak, honako irakaskuntza hauei dagokienez: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

    https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eli/es-pv/o/2019/09/11/(7)/dof/eus/html/
    eta
    Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hezkuntza berezi irekian

    http://www.euskadi.eus/p43aBOPVWebWar/difuVerDispos.do?R01HNoPortal=true&idioma=E&fecha=20190927&nord=201904411&bo=5404

  • Barka. Zu Espainiako, hizki larriz, naski, hekuntza esparruan ikasia, edo desikasia zara, Ezaala pentsa euskal hezkuntz sistema bettean ikasia haizela! Horixe duk kontua! Bestela ere, ikastolak, eta neronek seme-alaba guztiak publikoan matrikulatu ditek, herritik sortuak dituk. Zergatik ari haiz finantzatzen Kristrau Eskolak, Deustu, Opus, Alemaniar Eskola eta beste. Ez bota harririk heure teilatura.

  • Ostia ez da euskara? Eta nola ostia erraten da ostia euskaraz? Behar da gero! Nola izan daitekeen pertsona bat hain ezjakin eta hain espainiar, eta hain lerratua eta hain ezkertiar, ustez, espainiar, oroz gain, noski, eta bidenabar.

  • Ikasi euskara piskot bat.

  • . Eukaristiako ogia, gaur egun gari irinezko olata txiki biribila dena. Ostia Santua. Jesu Kristo osorik dago ostia osoan eta osorik ostia puska bakoitzean. Ostia ontzia.

  • Eta bestela ere, zein da geronen hezkuntza eta zuena? Zer, beharbada, geu eta zuek ez gara gerau!. Euskaldunak euskaldun, espainiarrak, horixe.

  • Testu hori ez dago ulertuko duen euskaldunik, nahiz eta gizarte bazterketak arindu. Hori ez da bidea inondik inora. Zer euskalkunek leituko du testu hori!

  • Ostia, elizako ogia, bai.
    Ostia, erdarazko “hostias” interjekzioa, ez. Nola “ostia” erraten den? Demontre, arraio edo antzekoren bat erabilita. Ostia ez behintzat.
    Hori argituta, azkarra haiz, Nagore, gainontzekoei espainiar, ezjakin eta ez zekiat zer deitzeko. Arrazoiak falta zaizkin, ordea. Kristau Eskola finantzatu nahi ez dudan bezala, ez dut finantzatu nahi euskaduntzen ez duen Ikastola. Hezkuntza publikoak euskalduntzen badin, nahikoa diat. Ikastola gehiegitxok baliatzen du “ikastola” izena, euskalduntzea bigarren mailan uzteko praktikan.
    Eta, tentaldia ezin eutsi, agian herorrek ikasi behar dun euskaraz. “Pixkot” espresioak barneratua din “bat”, ez ezan alferrik errepika. Gramatikan ere hankamotz habil “neronek seme-alaba guztiak … matrikulatu ditek” idatzi dun, zer arraio dun hori? Eta hi ari haiz besteei euskara ikasteko agintzen? Arraioa!
    Ausarta da ezjakintasuna gero! Hi, garbi eta purua, gainontzekoak espainiar ezjakinak. Konplejuak estaltzeko estrategia merkeak. Hi bezalakoekin jai zeukanagu. Utikan akonplejatuak.

  • Nagore, ez zait iruditzen euskara kontuetan inori lezioak emateko moduan zaudenik, zure testuak idaztean arreta gehiago jarri beharko zenuke ulergarriagoak izate aldera…