Gure herriaren historia, hamar minututan
Gure herriaren historia, hamar minututan
Bideo honetan Euskal Herriko historia aurkezten zaigu hamar minututan (eta gazteleraz), erromatarren garaitik hasita gaur egunera arte.
Bideoaren gidoia Jose Mari Perez eta Gorka Perez-ek egin dute; lehena dokumentazioaz ere arduratu da, eta bigarrena ekoizpenaz. Diseinu grafikoa eta ahotsa berriz, Salva Vallejoren ardura izan dira. Musika Yann Tiersen-en “Journey” da.
“Euskaldunen historia modu labur, erraz eta grafiko batean kontatua” eman nahi izan dutela diote bideoaren egileek. “Guztientzat ulergarria” izan zedin, “baita historiari buruz inolako ezagupenik ez duenarentzat ere”; gure historia ezagutzeko lagungarri izateko asmoarekin.
Lana azaro bukaeran eskegi zuten sarean, eta dagoeneko 300.000 bisitalditik gora izan ditu.
Hemendik gutxira euskarazko bertsioa plazaratuko ei dute.
* Iragan astean, eta abenduaren 20ko hauteskundeen harira, ETB2ko Vaya Semanitak bideoaren parodia egin zuen bi minututan; honakoan Kontzertu Ekonomikoa azaldu eta EAJrentzako botoa eskatzen zuen sketch batean.
Margarita de Nabarra, Obanos-eko Infanzoiak, Katalina de Foix, Juan de Albret, Noain, Paueko Nabar Parlamentua, Donapauleko Estatu Orokorrak, Gaston de Febo, Foix, Naiara, Nabarrenx, 1630….? Kolonizatuen sindromea?
Pompeya ez da Iruña. Pompaelo deitzen zen…
Huts pila bat ditu. Pompeyakoa barne.
Ezer baino lehen, diodan neronek historiaz dudan ezagutza negargarria eta lotsatzeko modukoa dela. Noski, bi abertzale suhar horiek ez didate asko laguntzen: izan ere, Pompaelori Pompeya deitzea, Gaztelako eta Aragoiko Erresumak Gaztela eta Aragoiko KOROEKIN nahastea (ez baitziren gauza bera, ezta?), Baskoniako dukerriaren esistentzia XVIII. mendera arte luzatzea,…
GULAG. Ta punto.
GULAGa eskatzen diote batzuk eta beste batzuk gogor kritikatu, ba beno, nik nire esker ona emango diot herri honen gehiengoak ez dakien historia argi eta erraz azaltzearren. Gure historia ez jakitea tristea da, eta lanaren egileak hori ikusita bultzada bat eman dio ezagupen bideari. 10 minutu, gustura ikusten da, entretenigarria da eta janzteko biziki baliogarria, ados akatsak daudena baina hitz eginez uler gaitezke, akats gehiegi daudela iritziz gero, zeuok egin beste bat!
AUPA HI!