Guernica Gernikara, aldarrikapen batean arrazoiak

Guernica Gernikara, aldarrikapen batean arrazoiak –

Datorren azaroaren 27an, larunbata, eguerdiko 13tan Gernika-Lumoko Udal Plazatik abiatuta, mobilizazioa burutuko dugu. Koadroa Madrilen dutela 40 bete dira aurtengo irailean. Kanpaina bat zabaldu genuen #GuernicaGernikara aldarrikatzeko eta hilabete hauetan egindako ekimen ugariren azken emaitza izatea nahiko genuke mobilizazio hau.

Zergatik Guernica koadroa Gernikara ekarri? 7 arrazoi:
1.- Izenari izana itzuliko zaiolako.
2.- Lekukotasun denak bere lekuan zentzu osoa hartuko duelako.
3.- Gure memoriaren sismografoa delako.
4.- Aitortza eta erreparazio keinua izan behar duelako.
5.- Gernika gehiagorik ez, ez hemen ez inon, adierazteko.
6.- Herri baten aldarrikapena delako.
7.- Etorkizun berri baterako atea zabaltzeko.
Guernica Gernikara, aldarrikapen batean arrazoiak
Aldarrikapen batean arrazoiak

Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile batu gara Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenean herriko taldeen jarduerak koordinatzeko.