Guardia Zibilen sorterriak

Guardia Zibilen sorterriak –

Guardia Zibilak, gure lurra okupatzera etorri diren legionario erromatar horiek dira. Burutik jota daude erromatarrak, beraien sorterrietatik lurralde arrotz batera euren familiekin joateko, Babaorum, Laudanum, Awuarium edota Petibonum bezalako kuarteletara. Baina kasu, denak ez baitira “etorri”, batzuk “hemengoak” dira.

Guardia Zibilen sorterriak

Guardia Zibilak berak publikatu ditu hauek. Goiko mapa hau modu interaktiboan ikusi dezakezu El Paisen webgunean. Bertan estatuko probintzia bakoitzean jaio den guardia zibil kopurua adierazten da, 1000 biztanleko (populazio neurketa 2016koa da). Txapeloker gehien ematen dituen lurraldea Ourense da; gutxien (eta zer nolako amorrazioa ematen duen honetan ere kataluniarrek irabaztea) Bartzelona. Orotara, 76.500 polizia dira egun.

Bartzelonan 0,55 guardia zibil jaio dira 1000 biztanleko.

  • Araban 1,44.
  • Gipuzkoan 1,16
  • Nafarroan 1,13
  • Bizkaian 1,1

Hau da, txapeloker gipuzkoar gehiago daudela nafarrak baino.

Guardia Zibilen sorterriak

Hego Euskal Herria herriz-herri

Bigarren mapa interaktiboak edozein herritan zenbait guardia zibil jaio diren ikusteko aukera ematen du; atsalde pasa ederra daramat. Inoiz irudikatuko ez nituzkeen datu kuriosoekin topa gaitezke.

Bizkaia: Barakaldon 263 guardia zibil jaio dira, eta Trapagan 2; Bilbon 411, eta Leioan 4; Abadiñon bat, eta ene bada, Elorrion 5.

Araba: Gasteiz 198 txapelokerren jaiolekua da. Berantevillan ez dago Guardia Zibilik, baina bat Aramaiokoa da. Miranda de Ebrokoak dira 30, eta mugako herri arabar gehienetan ez dago bakar bat ere. Agurain, handia izanagatik ere, guardia zibil baten sorterria da soilik.

Gipuzkoa: historikoki PSOEk gehiengoa izan duen herrietan nabaritzen da bereziki guardia zibil tasa. Donostian jaioak dira 343 guardia zibil; Irunen 64; Eibarren 20; Zumarragan 4 daude soilik (0,4ko tasa). Tasa altuagoa da Zegaman edo Olaberrian (bakoitzean guardia zibil bat).

Nafarroa: 268 guardia zibil Iruñekoak dira; Tafallakoak bi bakarrik (bide batez, Etxalarren edota Lesakan bezainbeste). Tuteran sortu dira 39 guardia zibil, 0,9 tasarekin (Zugarramurdi baina dezente gutxiago).

Kuriositateak kuriositate, hemen bada, ene ustez, aintzat hartzen ez den aldagai bat: Areatzako guardia zibila Areatzakoa da sortzez, edo bertan enpadronatu da? Albistearen izenburuan “jatorria” aipatzen dute, beraz pentsatu beharko genuke hiru guardia zibil oñatiar ere badaudela…

Adina

Azterketa honen beste interes gune bat guardia zibilen adina da. Gehien errepikatzen den adina 44 urte dira, eta hurrengoa 36. Batazbesteko adina 42 urtekoa da.

 

Guardia Zibilen sorterriak

Guardia Zibilen sorterriak

5 pentsamendu “Guardia Zibilen sorterriak”-ri buruz

  • Hik esan dek, denok dakiguna, okupazioko indarrak! Gero eta gehiago esan ezin dena, ikus fiskaltza eta Kataluniako atxiloketak

  • Kolonoak eta haien ondorengoak gehienak, familia karlista zahar bakan batzuetako seme-alabak kenduta. Eta, zergatik ez esan, bere inguru sozialean abertzale bezala agertu baina GCren “sekretak” diren horiek, herri txiki euskaldunetako zifrak bete ditzaketenak. Grafika interesgarria.

  • Galdera hau egiten duzu:
    “Kuriositateak kuriositate, hemen bada, ene ustez, aintzat hartzen ez den aldagai bat: Areatzako guardia zibila Areatzakoa da sortzez, edo bertan enpadronatu da?”

    Eta erantzuna erreza dauka jatorrizko webgunean:
    “Comprueba en este mapa interactivo cuántos agentes nacieron en tu provincia y municipio”.

    • Bai, bertan jaioak dira, baina haietako gehienak kuarteletan jaioak. Fenomeno nabarmena da hori herri txikietan.
      Beste zenbait (ez guztiak), ordea, etxebizitza arruntetan bizi ziren guardia zibilen seme-alabak dira.