Guardia Zibilari ez zaizkio Atekabeltzeko laburmetraiak gustatzen
Edo akaso hobe, “Guardia Zibilak ez du batere umorerik”. Ez, hori ez… zehaztasun gehiago bilatu behar nuke titularrerako. Tira, zuzen eta informatibo, “Guardia Zibilak 21 urteko gazte leitzarra salatu du laburmetraia batean ustez terrorismoa goratzeagatik”. Oso Berria geratu zait oraingoan. Kontua da zuzeulari maite, benemeritari ez zaiola gustatzen parodia egitea Espainako indar armatuek Nafarroan duten presentziaz. Ez. Nafarroarekin ez da jolasten. Ikusi bestela Akerbeltz gaztetxeko laburmetraia lehiaketa (eta inputazioa) irabazi duen alea.
Oso ona!