Nazioarteko Diru Funtsa, ustelkeriaren gotorleku

Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) 70 urteko ibilbide iluna eta azken urteotan Europa hegoaldeko estatuen ekonomian izaten ari den eragina aintzat hartuta, ez da harritzekoa Bilbora etorri zirenean sortu zuen haserrea. Baina erakundeak nazioarteko ekonomiaren orekaren aitzakian proposatzen (eta tarteka inposatzen) dituen politika neo-liberalez gain, bada asaldatzeko beste arrazoi bat ere: azken lau zuzendarien artean, hiru ustelkeria kasutan murgilduta daude. John Lipsky amerikarra da, oraingoz, salbuespen bakarra, baina bi hilabetez soilik izan zen karguan.

Nazioarteko Diru Funtsa, ustelkeriaren gotorleku

Rodrigo Rato

Rodrigo Rato espainiarra 2004 eta 2007 bitartean izan zen  NDFren zuzendari, etxebizitzekin espekulatzeari esker, Espainiako ekonomia aparretan zenean. Beranduago etorri zaizkio salaketa eta epaiketak, Bankia burtsara eramatearekin batera eragindako sarraskia dela eta: Espainiako Gobernuak 20.000 miloi euro jarri behar izan zituen Bankian, eta milaka herritarrek euren dirua galdu zuten preferenteen iruzurra tarteko. Gaur egun, Telefonican eta Banco Santanderren kontratua du, eta horietako bakoitzarekin 200.000 euro inguru irabazten ditu urtero.

Dominique Strauss-Kahn

Strauss-Kahn frantziarra izan zen Ratoren ondorengo, 2007 eta 2011 bitartean. Bitxikeria gisa, gaztetan Frantziako Alderdi Komunistaren gertukoa omen zen, baina azkenean, Alderdi Sozialistarekin egin zuen bat. 2012an VSD aldizkariak Strauss-Kahn-ek, 1990an eta laguntza truke,  5 miloi franko eskatu zizkiola zioen enpresari baten testigantza eman zuen argitara. Dena den, politikari frantsesaren dimisioa eta arreta mediatikoa ekarri zuena, 2012an zabaldu zen bortxaketa izan zen. Ginear jatorriko emakume batek Strauss-Kahn-ek 2008an bortxatu zuela salatu zuen, eta froga medikoek hala frogatu zuten gero. Azkenean, akordio ekonomiko batekin amaitu zen prozesu judiziala, baina ordurako NDFren zuzendaritza utzia zuen Dominiquek.

Christine Lagarde

Strauss-Kahn-ek utzitako irudi eskasa hobetzeko asmoz hautatu zuten Christine Lagarde frantziarra 2011an. Frantziako Justiziak inputatu egin duela jakin dugu berriki, Bernard Tapie magnate frantsesari emandako 400 miloi euroko ordainsaria dela eta. Sarkozy presidente ohia ere tartean egon daitekeela iradoki du zenbait hedabidek.

Eta erakundearen aurpegi izateko hautatzen dituzten horiek horrelakoak badira, zer ez ote dute egingo NDF osatzen duten beste 24 kideek?

Nazioarteko Diru Funtsa, ustelkeriaren gotorleku

Zer duzu buruan “Nazioarteko Diru Funtsa, ustelkeriaren gotorleku”-ri buruz

  • Eider Berazadi 2014-08-29 12:18

    kotxina txarriya. besteei murrizketak egiteko gomendatuz ara ta ona eta bera txorixa!
    azala lodia ber da!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude