Greba orokorra gaur
Nolako jarraipena izaten ari da Greba?
Berriak gaur ez du edizio jarraiturik egingo. Garak, bere aldetik, atzo egin zuen edizio digitalean greba eta gaur honen jarraipen zabala egingo duela iragartzen du. Euskadi Irratiak grebarekin bat egin du eta Radio Euskadik ere bai. Euskadi Gaztean Joseina Etxeberria hitz egiten entzutea iruditu zait (nahiz grebarengatik programazioa guztiz aldatua dutela esan duen).
Diario Vascok “normaltasuna” aipatzen du. Eta gutxiengo zerbitzuak normaltasunez dabiltzala azpimarratzen du. El Correok, ere Gipuzkoako Vocentoko anaiak bezala, “normaltasuna” aipatzen du eta Bizkaiko lehen orduko protestekin argazki galeria bat eskaintzen du. Biek ala biek, ez dute greba egin.
Deian istilu gutxi batzuk izan direla, baina normaltasuna dela nagusi azpimarratu da. Noticias de Navarran ere grebaren inguruko informazioa ematen ari da.
ELAk adierazi duenez, Gipuzkoan ia erabatekoa da greba.
Argia herriz herriko informazioa ematen ari da gaurko edizio jarraituan. Aiaraldea.com bailara horretan grebak duen jarraipenaren berri ematen ari da. Info7 irratia greba egunaren jarraipena egiten ari da programa berezian. Ukberri.net-en bidez, Uribe Kosta bailaran normaltasuna dela nagusi jakin dugu. Halabedi irratia ere Araban grebak duen jarraipenaren berri ematen ari da (Galizako eta Kataluniakoari ere arreta eskainiz).
Espainiako estatuan ere greba eguna da gaur eta hemen jarraitu daiteke haren berri.
Galizan eta Katalunian grebak duen oihartzunaren berri hurrengo orduetan izango dugu.
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Aitor Madrid. Aitor Madrid said: RT @zuzeu: Greba orokorra gaur: https://zuzeu.eus/?p=20913 […]
CNT aipatzen hasiz gero, esan dezagun CGTk ere grebara deitu duela, eta hartu kontuan EHn CGT-LKNk babes gehixeago duela.