Greba orokorra, eraldaketarako bidea

Greba orokorra, eraldaketarako bidea –

Grebaren mobilizazio jendetsu eta itxaropengarrien ostean, gogoetarako beta hartzea osasuntsu bezain beharrezkoa da, aurrera begirako erronkak gogoan.

Greba orokorra, eraldaketarako bidea
Arg: @EskubideenKarta

Abiapuntua: “Greba orokor horrek ekintza-ildo bereizi bat ezartzen du: alde batetik, kontrabotereko sindikalismo bat, egungo testuinguruetan beharrezkoa den eraldaketa-gaitasuna duena, eta, bestetik, ituntzeko eta elkarrizketa sozialerako beste sindikalismo bat, politika sistemikoaren mende dagoena. Lanaren politika ekonomiko baten eta kapitalaren politika ekonomikoaren arteko aldea”(Greba orokorrerantz: Luis Rodriguez Algams, Jon las Heras). Beraz, bi jarrera, bi estrategia eta horren ondorioak begi bistan.

Izan ere, kontua ez da une jakin batzuetan elkarrizketa soziala egitea kapitalaren eta lanaren artean, edo ezkerra eraldatzailea eta zentro ezkerraren artean kontsentsu edo adostasun taktikoak gauzatzea, aurrerapenak  oso xumeak badira ere. Kontua danola eta zertarako egiten diren. Printzipio honek balio du borroka sozialetarako zein nazio gatazkarako. Aldebakartasun edo adostasun bideak berez ez dira zuzen edo okerrak, ze egoeretan, ze baldintzetan eta ze helburuekin gauzatzen diren baizik: sisteman integratzeko edo arnashartzeko haustura demokratikorako bidean.

Gure iritziz, Greba Orokorraren aurka emandako iritziak oso miserableak eta justifikagaitzak izan dira. CCOO eta UGTren espainiar gobernuarekiko morrontza ezagutuz, ez gaitu harritu, bai ordea penatu. Ahal Dugu-rena, ordea, harritu eta penatu, biek batera; orain arte predikatu duten guztiaren aurka aritu batira. Izan ere, ezker eraldatzailearen metodologian beti uste izan da, paktuen bitartez aldeko zerbait lortzen denean, paktatua gauzatu dadin, garrantzizkoa dela herri mobilizazioak bultzatzea. Nola lor dezakegu zerbait eraldatzailea herritarren bulkada ahulduz? Hori gure teilatuari harriak botatzea da. Patronala eta burgesia beti ari dira gobernuak presionatzen, gobernuek errez egiten dietelarik men presio horiei; baldin eta herritarrek kontrako presioa egiten ez badute. Bada beste modurik eskuinari eta burgesiari aurre egiteko? Zer esanik ez, egungo gaiaz hara joan nahi badugu, subirautza politiko eta ekonomiko lortze bidean.

EHBildu izan da, zoritxarrez, greba orokorrarekin bat egin duen talde politiko instituzional bakarra (izan dira beste talde batzuk ere, baina erantzukizun instituzionalik gabeak). Gure iritziz, bete betean asmatu du, eta, bilkidegaren aldetik, harro gaude jarrera horrekin, eta, uste dugu,  estrategia berbera bultzatu beharko lukeela beste alor guztietan, batez ere nazio askapenaren arloan. Askotan, EHBilduren kezka da, instituzio arloan, bakar bakarrik geratzearen arriskuaren aurrean (eta Ahal Dugu-ren azken erabakiekin bakardade sentsazio hori handitu eta gordindu egin da), aliantzak zabaltzen eta indartzen ahalegintzea (Llotja del Mar-eko ituna alde horretatik garrantzitsua da). Karmelo Landak Argian bere buruari galdetzen dio “Greba orokorrerakodeialdia izan dugu, arrazoiz eta motiboz kargatua. Herri mugimenduez gain, nazio osokosindikatuek ere gurean mobilizazio jarraituaren, grebaren eta borroka grinatsuaren bideari ekitendiote, aldaketa sakonak beharrezkoak direlakoan, eta horiek lortzeko, parlamentarismoa etaelkarrizketa politiko konbentzionalak nahikoa ez diren konbentzimenduan. Galdera da: badagogurean, une honetan, ildo hauekin bat datorren indar politikorik? Ez ote daude bertoko indarpolitiko guztiak, gaur egun, balizko gobernu progresisten eta hauekiko negoziazio parlamentarioenedo “diskretoen” itxaropen dudazkoan guztiz harrapaturik?”

Ba bai, aipaturiko bakardade sentsazio hori gainditzeko zein itxaropen dudazkoarensentsazio hori gainditzeko botikarik onena, kontrabotere indartsu eta eraginkor bat gauzatzean dagoela uste dugu. Alde horretatik, greba orokor honek bide emankor eta aproposa ahalbideratzen dio emantzipazio egitasmoari.

Aurrera begira. Aspaldiko partez, greba batzordeetan eta mobilizazio gune zabaletan murgilduta ibili garenok, konprobatu dugu zein eraginkorra eta transbertsala (zentsu iraultzailez, ez modako interklasismo antzu horrekin nahastuz) izan den grebaren antolaketa: Sindikatuetako ekintzaileek, gazte prekarioek, estudiante eta jubilatuok; era guztietako aktibista sozialak, feministak, herritar xumeak grebarekin engaiatuak, eta nobedadea: komertzio eta ostalaritzako langile eta nagusiekin, denak ahalegin komunean greba antolatzen, argudiok lantzen, norberaren errebindikazioak txertatzen, are konplizitateak saretzen, hitz batez, Herria egiten.Zoragarria esperientzia. Azken urteetan lokartuta egon den Karta Soziala ea hemendik aurrera herrigintzaren zutabe bihurtzen den; herri programa lantzen eta sendotzen, unean uneko errebindikazioak indartzen eta aurrera begira burujabetza  burutuko duen estrategia egikaritzen. Alde horretatik, munduan dauden arazoak ikusirik (eskuin muturraren gorakada xenofoboa, klima aldaketa arriskutsua, austeritatea, eta nazionalismo estatalaren gorakada), duintasuna Greba honen ardatz jarri izana, izugarrizko aurrerapen ideologikoa iruditu zaigu.

Hitz batez, hemendik aurrera erronka izan beharko luke, alor politiko instituzionalean eta herrigintzan bat eginez, EHBildu bezalako talde politikoek (oxala, Ahal Dugu ere norabide horretan bideratzen den) eta Gutun Sozialean elkartzen direnen artean, gehi feminismoak, bakoitzak bere independentziatik, bloke sozial kontra-hegemonikoa eraikitzea; Espainiako Estatuari, PNVren hegemoniari eta Jaurlaritzari kontrabotere orokorra eraikiz. PNVk, EHBildu ELA-LABen konplize dela salatzen duenean, gure erantzuna, baiezkoa izan behar du. Eta harro gainera, gure independentziatik burututako aliantza, ez beraiek patronalarekiko duten menpekotasuna bezalaxe.

Euskal Herria atzeratua dago Kataluniarekiko zenbait gauzetan. Ez ditugu ANC, Omniun, eta antzeko erakundeak, zeinak askotan (urriak 1an, esate baterako) partidu soberanistak (eta gobernatzen dituzten instituzioak) nahi baina aurrerago joan zitezen bultzatzeko gai izan diren.  Gure Esku Dago izan daiteke etorkizunean halako erakunde bat. Baina, Euskal Herrian badugu Katalunian, zoritxarrez, ez duten zerbait: soberania sozialaren aldeko bloke eraginkor bat, nazio arazoa, soziala, feminismoa, ekologismoa eta abar uztar ditzakeena, gure herrian (datozenetik datozela) bizi eta lan egiten duten guztion topagune izan daitekeena. Hau da, nazio erainkuntza ezkerretikbultza dezakeena.

Azken asteetako esperientzia berritzailetik eta atzoko grebagatik, agian, baldintzatuak egonik ere (gure bizitza militantean izandako gorabeherek prudentea izatea kontseilatzen diguten arren), aldarrikatutako udaberri gorri horretan sinetsirik gaude, baikortasun punttua berreskuratu dugularik. Egoeraren gordintasunaren aurrean zer egiterik ez dagoela diotenek ez bezala, guk dena egiteke dagoela uste dugu. Eta eginkizun hori eraikitzeko atzokoa izugarrizko aurrerapausoa da.

 

Joxe Iriarte, Bikila. Pentsioduna eta Alternatibako kidea.
Joxemari Carrere. Batzarkidea eta Alternatibako kidea.

Greba orokorra, eraldaketarako bidea
Greba orokorra, eraldaketarako bidea
Greba orokorra, eraldaketarako bidea

Oreretarra. Idazlea eta politikaria. Alternatiba alderdiko kidea.

6 pentsamendu “Greba orokorra, eraldaketarako bidea”-ri buruz

  • Itsaropentsu egoteko arrazoi batzuk aipatzen dituzte Alternatibako bi kidek Greba Orokorraren gainean egiten duten “balorazioan”.Grebaren bitartez lortu du EhBilduk “bakardade sentsazioa” gainditzea …Zein borroka zehatzetan aritu da Eh Bildu bakarrik? Egia da Eh BIldu patronalaren kontrakoa dela? Ez dut uste. Sinistu egiten dute benetan Jaurlaritzari frente egiteko kontrabotere bat eraikitzen ari direla? Norekin eta feministekin, sindikatuekin eta sindikatuekin? Administrazioaren diruarekin funtzionatzen duten txiringito horiekin?
    Zer da aipatzen duten “soberania soziala” Katalunian ez daukatena?
    Eta soberania sozialaren aldeko bloke eraginkor hori? Ultra eskuin xenofoboari, klima aldaketari eta austeritateari frente egingo diona, eta guzti hori gutxi balitz naziogintza ezkerretik bultzatuko duena?
    Horrelako xelebrekeriakin,solemnitatez aldarrikatuak izan arren, ulertzen dut zergatik fabrika askotan ez zuten grebarik egin

  • Nik greba egin nuen U30ean eta arrazoiak soberan badaude ere, susmoa dut EH Bilduren jokaldi politiko bat besterik ez zela izan datozen hauteskunde autonomikoei begira.

  • joxe iriarte bikila 2020-02-04 14:13

    Gure iritzia dena ez jarri EHBildu osoarena bezela. EHBildu patronalaren aurka ote? Alternatibakok bai. EAkoak ez dakit. Baina oro har EHBilduko militantzia antikapitalista dela esango genuke. Patronala kapitalismoaren lantegi jabeak dira. Beraz, klase bezala gure kontrakoak edo etsaiak.Bakardade kontua arlo parlamentarioari dagokio. Estatu mailan Llotja del Mar-eko itunarekin arazo hori sahiestu dugu, Euskal Parlamantuan gehinetan bakarrik gaude, are gaheaigo Podermosen aldaketarekin.
    Ba bai, sinistuta gaude Grebaren inguruan metatu diren indarrak direla kontraboterea eraikitzeko zutabeak.
    Kataluniakoaz, gure uste apalean arazo soziala da beren Maria. CUP izan ezik, independismoaren adar batzuk neolibealak (CIUtik datozenak) dira eta beste batzuk (ERCkoak )erdipurdikoak.
    Grebaren hustsuneak ez dute zuk diozunarekin zer ikusterik, CCOO eta UGTeren jarrerarekin baizik. kasu honetan gainera eskirolarenak egin dituzte aktiboki. Euskal Gehiengo sindikala, gehiengoa da, baina ez sindikalismo osoa. Logikoa da zuloak egotea. Zorionez afiliatu askok ez diote kasurik egin eta grebara atera dira. Galdera inoxente bat: Greba egin zenuen edo paso? jakiteak asko argituko luke eztabaidaren nondik norakoa…

  • joxe iriarte bikila 2020-02-04 14:14

    EHBilduren jarrera grebarekiko ez du zer ikusterik hauteskundeekin, ezkerreko izaerarekin baizik.

  • Jubilatuta nago. Baina lanean banengo ez nuke grebarik egingo inondik inora. Eta Alternatibakoak ere ez zarete inondik inora antikapitalistak, enpresarien kontrakoak agian bai baina antikapitalistak ez.Grebaren inguruan metatu diren indarrak funtsean EHBilduren kapital elektorala ( eta bide batez kapitala edo dirua)gehitzeko operazio espekulitaboa baino ez da izan, Baina ez eraldaketa soziala bultzatzeko zuen sokako funtzionarioak eta holakoak gehitzeko baizik.Ondo aterako zaizue? ziur aski bai, baina ez nire botoarekin.
    Greba hori funtsean perfomance elektoral bat izan da.

  • joxe iriarte bikila 2020-02-04 15:11

    Hitz bakar batez positiboki zer naizen taxutzeko arazorik dauzkat: beharbada, komunista (Marxek definitzen zuen eran) naize esnago nuke, baina horrek eskatuko lirake zer komunismo mota zer ez, eta abar. Konpliatua Sobeite Batasunaren porrotarfen ondoren. Baina zer ez naizen, negatiboki oso garbi daukat :antikapitalista. Sistema hori baita humanitatearen, planetaren eta zanpatu guztien etsaia. Alternatibak bere egiten du idea orokor hori. Eztakit ze jubilatu klase zaren baina ni nagoen mungimentuan askok gara hilabetean 80 eurora irizten ez garenok. Beraz grebaren alde egoteko nahiko arrazoia. Hortik aurrera, nahi duzuna: PNV, Podemosek, PSOEK denok leporatu digute modu oportinistan, errditu bila jokatu dugula grebaren alde. Aldi berean graba porrota izan dela. Nola ulertzen da hori? Hala balitz espekulatzaile kaskarrak garela esan beharko. bainaz ez. Greba, karta sozialak bultzatu du eta gu, zoritxarerrez, bakarrak izan gara haien alde jokatzen.
    Jarrera hori handi egin du EHBIldu. Eta kontrakoan ibili diren gehienek (medioen laguntzekin) nahiko miserable.