Gorlizco hycâyata
Gorlizco hycâyata –
Textu haur da Federico Krutwig Sagredoren Bilbao de los años 40 en torno a Blás de Otero y Resurreción María de Azkue liburuco lehen capituluaren translationea naffarrerarat. Liburua editione ttipi batean arguitaratu cen 1991. urthean, eta horretan aldi hartaco euscal culturaren egoera açalcen du, hycâyat narratione laburren bitartez ceinen hari conductoreac Blás de Otero poeta eta Resurreción María de Azkue euscalçaina ciren. Liburuco lehen hycâyat honec versatzen du Gorlizco herriaren inguruan eta berton eduqui cituen lagunen inguruan.
GORLICECO HYKÂYATA
Federico Krutwig Sagredo
BLAS DE OTEROREN INGURUAN
(…) Ez dut onqui orhoitzen nola ezta non eçagutu nuen Blas de Otero, nahiz ere ia segur naicen Luis Manzarbeitia eta Manolo Ortiz de Artiñanoren bitartez içan cela. Orduco espainiar post-guerraren urthe haietan, eta bitartean guerra mondialecoac ceinetan desarroilatu baitzen gure nerabeçaroa, passatzen ohi nuen nic urthearen parte on bat veraneoan Gorlicen, populatione ceinaren gende anhitzec uste bait nau seme, nahiz eta ni Guetchocoa ba nadin arren. Eguia da ecen Gorlicen eta bere inguruetan ikassi bait nuen euscara polit hori ceinean ondino conservatzen bait da ahoristoa, ceinean latinoa edo grecquera beçala distinguitzen bait da negatione objectivoa ez (non, oúk) eta negatione subjectivoa ce (ne, mê).
Gorlicerat eta Plenciarat ethorcen ciren urtheco parte bat passatzerat serie bat persona cein gueroz jocatu bait dute rol relativoqui importante bat espainiar vicitza politicoan.
Contatuco dut relato haur contalari persiarrec eguiten çuten maneraz, haur da perlac engarçatuz. Hartuz hortaracotz hilo conductore bat cein casu honetan içango bait da Blas de Otero personagea, edo Azkue, cein içango diren nola perlac eusten dituzten cadenattoac, eta actore berri bat aguertuco den bacoitzean, berataz idatzico dut hikâyat bat, narratione proprio bat, cein içan ahal da gehiago ala gutiago lucea, eta ceina liçatequeen, persec dioiten beçala, perla engarçatu bat narrationeen coillare honetan.
Gorliceco Hykayâta
Personen artean cein ethorcen bait ciren veraneoco hilabethe batzuc passatzerat, ba ceuden orduan Viar familiacoac, Fernando Nuñecenac, Logroñoco Aguirre ahizpac. Guero gurequin ceuden Julita Gonçalez eta bere ahizpac, cein bait ciren familia bat composatua laurpa sei nescaz, guehi neba bat, cein campotic ikussita ez baitzuen haiequin ecerto ere harmoniçatzen, içan ere ahizpa guciac charmantac ciren, sympathia orocorraz goçatuz, noiz eta familia honen semeac goçatzen bait çuen antipathia bat osso orocortuaz. Familia honetaric ama Gorlizcoa cen, eta aita veraneante bat içan cen cein aurreco urtheetan ethorri bait cen eliçaurre costero hontarat eta ezcondu bait cen thoquico nesca batequin. Vicitzen ciren normalqui Madriden. Gonçalez nesca hauetaric gazteena, Julita deitua, benetazco monumentua cen. Bainan forma sculptorico horiei guehitzen cerauen ondino intelligencia. Uste dut approvatu çuela Sciencia Exactoetan licenciatura. Ba cen bi poloetaco bat cein eraguiten bait cerautaten itsatsita egoitea talde hari, cein hondarçan bilcen bait cen thoqui batean, erraiten guenuque gurea occupatione-escubideagatic, bi Sanatorioen artean. Eta pensatzen dut ecen persona batec baino guehiagoc, tartean guc gueuc, pensatu ukan dugula noizbait ecen ezcondu behar içan guinatequeela. Uste dut ecen hala berari nola neri ere iduritzen ciçaicula ecen urtheac gyratu behar çuela udara horien tornoan ceinetan berriz ere ikussico gueneraucon elkar. Eta prefosta, gauçac ez ba ciren iritsi içaiterat nola pensatzen guenuen içan behar içan lirela, errua nerea içan da. Julita vueltatu cen ba urthe batean ezconduric. Hurrengo urthean ekarri çuen jada seme bat. Talde hura formatzen guenuen lagun guehienoc opinatzen guenuen ecen bere senharra ez cegoela halaco emacume extraordinario eta estupenduaren mailarat.
Persona gorliztarren talde honi bateratzen ciçazquion ere Aguinaga ahizpac, Goya eta Charo, cein udaran vici bait ciren Plencian. Bi nescato hauec ba ceduzcaten ere bi neba, ceinetaric neuc nagussia eçagutzen bait nuen. Bi nescataco nagussia aphur bat gorra cen eta erabili behar ukan luque soinuaren amplificadore bat, bainan apparatu honec causatzen çuen çaratac molestia eraguiten cerauconez, ez cen hartaz ia nehoiz ere servitzen.
Ahizpa ttiquia, Goya, berce monumentu nationala cen. Goyac ba ceducan bethi accompainianteren bat. Udaran atharatzen ohi cen jathorri vascoco madridtar batequin, eta neguan accompainiatua içaiten ohi cen gazte bilbaotar cembaitzuez presencia oneco, eta nic erraiten nuque sympathicoac. Eta ulhercen da errazqui halaco emacume estupenduac horren berce adoratzaile educ citzala. Ceinac ez bait çuen obstatzen halaco accompainianteen arren nerequin ceimbait frecuenciaz ikus ceiquionçacotz. Berheciqui urtheetan cein preceditu bait çuten bere matrimonioa madridtar architechto batequin. Halaco içan cen casua ecen Goya familiaren lagunec, cein nere amarenac ere bait ciren, enteratu cirenean Goya ezconcen cela nere ama felicitatu bait çuten, samurqui aurpeguiratuz nere matrimonio futuroa horren isilpean educ ukan ceçala, ceren eta Goya ezconcen cela ençutean ez bait ciçaien buruan cabitzen berce ideiaric baino ezcongai fortunatua neu içan behar içan nincelarena. Goya osso eijerra cen eta nic guehituco nuque gainerat osso sympathica.
Aguian malura cen ecen, nahiz eta berarequin egoiteac asco agradatzen baninduen, realitatean desira hau horren consubstanciala cen nere baithan ecen ecin bait dut erran cergatic emacume harec hain berce erakarcen ninduen. Ez dakit gure elkar-hizqueten eduquina elevatua ote cen ala ez, bainan bere ahots sympathicoac berarequin conversatzea atseguin eguiten çuen, nahiz ecer erraiten ez balu ere. Horrela, tendencia natural honen arren cein sentitzen bait nuen nic berarequin egoitecotz eta minçatzecotz, gauçac ez ciren aurrerago passatu, ceren nic ba neducan arreba bat cein bethi içan bait cen familiaren sombra belça. Eta hau Goyarequin ikusten ninduen orotan, empeinatzen cen nesca honen contraco accusatione idiotac formulatzen, a bajar de un burro jarriz. Fin bacar batequin nere Goyarequico sentimentu positivoac çauritzecotz, non suertatzen cena bait cen ecen paquean utz cieçadançat isilcecotz aguinceracoan, eta hura contradecitu, erraiten neraucon Goya ez cela nere nesca-laguna, ni accompainiante bat soil nincela, eta Goyac jada ba çuela bere muthil-laguna. Cantinela hau cein horrela repetitzen bait nuen aguian allegatu cen realitate bilhacatzerat nere içaiqui proprioan eta nere volontate proprioaren aurca. Nere arreba cen mihi viperino bateco, cein ança placera sentitzen bait çuen çauri poçoituac causatzen. Poçoia manatzen çuen bere ahotic ceren berarequin connaturala bait cen, suguean ba den beçala. Argui dago hura ez cela nehoiz ezcondu. Sentitzen çuen gorroto mota bat nescato haienganacotz cein ahal ukan leçaqueten ezcondu ceinequin desiratzen bait çuten… eta cein nere arreba viperinoac opinatzen bait çuen ez cela nerequin içan behar. Içan liçateque harençacotz afrenta mota bat ni batu içan baninz persona batequin bere sympathia eta physicoagatic. Nere arreba viperinoari guertatu ciçaion nola nesca itsusi haiei guciei cein appoac eta culebrac bothatzen bait dituzte ejerren aurca, nahiz eta guero haiec berhaiec ez duten dubitatuco actuatzeaz formaz ceinean haiec erraiten bait dute portatzen direla nescato eijerrac, edo are manera incorrectuagoz eta gaizqui ikussiagoz conventione socialengandic.
Urtheac gueroz egonic ni ezconduta lehen aldiz, nere emazte ohiac aurpeguiratzen cerautan nerequin neramala emacume baten irudi bat, cein berac uste bait çuen içaitea nere amarena edo nere arreba Carmenena, cein berac ez bait cituen nehoiz eçagutu, bainan ceinac bait ciren bi persona ceinetaz ni bethi onqui minçatzen bait nincen, nere familiaren edo nere gaztaroaren cerbait contatzen nerauconean. Uste dut francoqui ecen confunditzen cela erabat. Pragüng motha hori, dioiten beçala cembait investigatorec animmalia certu batzuen gaineco, ceinac arrautzetic irthetzean recebitzen bait dute lehen irudia haiec euren memoria geneticoagatic opinatzen dutenaren ecen euren ama dela. Neuc soffritu baldin banuen Pragüng ceimbait, hau neretacotz içan cen Gorlizco orhoiquiçunac.
Jada nere lehen emazteaz divorciaturic, iracurriz guerorat Tomasi di Lampedussaren Il Gattopardo, orhoitzen naiz ecen parajeren batean non describatzen bait dute Angelica eijerra nesca ejer hura Donafugattaco alcatearen alhaba cein ezconcecoa bait cen Don Fabrizio Gattopardoren illoba Tancredirequin, behin baino guehiagotan nekussan nic personage horretan Goya, eta hor contatu storioan cerbait parallelo ceinarequin realitatean içan ahal içan bait litz gure destinoa, nere arreba viperinoac intervenitu ukan ez balu.
Formac ceinean Lampedusac describatzen dituen farreac eta farrotadac, Angelica eijerraren charactereac, orhoitaratzen cerautaten Goya. Hala berari nola Julitari ere, desiratzen derauet bihotz-bihotzez osso feliz içan içan daitecela fortunatu haiequin cein lortu bait çuten euren senharrac içaitea, eta ecen sençu batean, eta ecer baino lehen onhartu behar dudan nere errua içan cela, ez baciren içan baino nere compainierac. Ceren eta, Destinoac reservaturic derauzquie personei ceimbait eguinquiçun, eta nahiz atractione indarsu hori cein nic sentitzen bait nuen haietaco edoceinarengandic, eta pensatzen dudan parte handi batean corresponditua ahal içan citequeela, Moirec berce bideac cerauzquidaten reservaturic, ceren ezcondu içan baninz halaco emacume exceptionalequin, ez bait nuque eguin ukan, significatu duena nere participationea nere lurraldearen Historian. Ni ez naiz pensatzen dutenetaco ecen Historian denac succeditu behar duenic nola succeditzen duen edo succeditu bait çuen, personec importanciaric eduqui gaberic, marxistec raçonatzen duten beçala. Hala ba, gueratu içan baninz ni vicitzerat, aguian Bilbaon edo Madriden, gendeac supposatzen çuen beçala, eta nola aguian guertatu ahal içan bait litz, eguia da ecen ez nuqueela ere emigratu behar ukan, eta consecuenciaz ezta ere nuque scribatu ukan Vasconia, ezta ninçateque ere ikussitu içan ETArequin harremanduta, ezta muguimendu haur ere liçateque ceina gaur egun bait da, ceren nere publicationearen aurretic, encaminatzen bait cen destino onqui differente baterunz.
Tractatzen ari naicen gorliztarren taldeari baita batzen citzaien noicero cembait berce persona, hala nola Charo Echevarria, ceinaren aita Gorlizco alcatea bait cen, eta cein bait ciren epoca hartan proprietario El Noticiero Bilbaino empresarenac, edo nola Larrazabal ahizpa biac. Berdinqui hirur nescato hauec, haguitz sympathicac. Larrazabal ahizpetaric, Concha, gazteena, ezcondu cen Chus Iturmendiequin, ceinaren anaia içango bait cen Justiciaco ministro Francoren Gobernamentu batean. Charo Echevarriaz ez dakit cer eguin cen guerorat; bere neba José Manu ezcondu cen Trini Elorzarequin, cein Gorlicen veraneatu bait çuen ere. Trinic hirur neba ceduzcan, bat bera baino nagussiago. Ba ciren ere familia adoragarri bat.
Egon cen ere urthe batean Gorlicen Olasoren familia, ceinaren aita içango bait cen Bizcayaco Deputationeco President Francoren epocan. Baita familia haur ere ba cen osso agradable. Urthe batzuc guerorat, vueltan jada Franquismoaren derrocamentuaren ondoren, enteratu nincen stupporez ecen neba-arrebataco baten semeac militatzen egon cirela ETAren inguruan gyratzen çuten talde ezquertiarretaco batean.
Aldiz, ez cerautan sorpressaric causatu jakin nuenean Zulaica ahizpetaco baten semeac ETAn egongo cirela, eta organiçatione honetan distinguitu, ceren eta bi ahizpa eijer eta sympathicoac Luz eta Angelita, cein Gorlicen vici bait ciren, bainan Urez-Aranceco auçoan, abolengo nationalista vascoco familia baten alhabac bait ciren. Nesca guti aurquitu dut hain atseguin nola bi ahizpa hauec. Luz, adin guehiagocoa, ba cen ttiquinoago estaturaz, eta bigarrena cein serioena baitzen, bainan berdinqui adoragarri, certtobait altuagoa cen. Vueltan, haiengatic galdetu ukanic, erran cerautaten ecen biac ezcondu cirela Medicina-doctore banarequin, cein dudaric ez dut eduqui behar ukan bait dute epussa batzuc cein jakin ukan bait derauete vicitza atseguina eguiten, hala momentu alaietan, nola buruhausteac predominatzen dutenean ere.
Talde hontarat, formatua nagussiqui nescatoez, nitaz gain bilcen ciren ceimbait muthico guehiago ere, nahiz uste dudan ecen accompainianteetan assiduoena ni içan nincela. Baita hurbilcen ohi cen ere bilbaotar visitatzaileren bat. Hauen artean gogoratzen dut eçagutu ukan içana forma honetan Manolo Ortiz de Artiñano, Luis Manzarbeitia, eta catalan bat ceinac paratzen ohi çuen ceimbait frecuenciaz Bilbaotic, eta ceina guc iceneztatzen bait guenuen El Miri, eta cein dedicatuco bait cen ondoren studio historicoei, eta ceinaren benetazco icena bait da Luis Romero. Ez dut gogoratzen nehoiz ikussi ukan içana Gorlicetic Blas de Otero, bainan segur naiz eçagutu nuela hurbildu citzazquigun bilbaotar hauetaco baten bitartez, ceren Luis Manzarbeitia Blasen lagun intimoa bait cen.
Blas de Oteroren lokarrian non perlac engarçatzen bait nijoa, Luis Manzarbeitiac bat osso berhecia representatzen du, ceinagatic iduritzen çait opportuno bere hikâyata contatzea. Harequin guciarequin coillarearen perla honec ba daduca neretacotz sençu principal bat, ceren pensatzen bait dut ecen gauça ascotan nere vicitza futuroa determinatu çuela. Horregatic gogoratzen dut, eta gogoratzen ditut personac cein halaco momentuetan eçagutu bait nituen eta ceinequin convivitu bait nuen Gorlicen eta Plencian, nostalgia eta placer sentimendu berheci batequin. Orhoiquiçun haiec guciac dira entrañableac.
***
Osso laket içan çait naffarrerarat eguin duçun itzulpena.
Adeitassunez
Atseguina contaquiçun haur, Alexander jauna. Gure phartetic esquer beroac rendatzen derauzkitzugu tchalo çarten artetic.
Içan unsa.