Gorbea mendiko gurutzean Espainiako bandera jarri dute, beste behin
Gorbea mendiko gurutzean Espainiako bandera jarri dute, beste behin
2009 urteko azaroan Espainiako armada izan zen Gorbea mendi tontorreko gurutzean piperpotoa jari zuena. EAEko hauteskundeen gogoeta egunean, urriaren 20an, Denaes, elkarte nazionalista espainiarrak (Maria San Gil tartean), antzeko “ekintza heroikoa” egin zuen. Probokazio horrekin abenduaren 6an Madrilen EspaƱa somos todos lelopean egingo duten manifestaziorako deia zabaldu nahi izan dute. Espainiar sentimendu gutxien dagoen estatuko erkidegoan piperpotoa jarrita piztu nahi du Denaes-ek nazionalismo espainiarra. Kutsu inperialista du ekintza horrek, Espainiako nazionalismoa justifikatzeko, euskal herritarren sentimenduak mintzea izan baitute helburu. Ez ote dira ezer barne etsairik gabe?
Balentriaren bideoa eta guzti grabatu dute: