Goierri eskualdea ezagutzeko beste modu bat

Goierri eskualdea ezagutzeko beste modu bat –

Goierri eskualdea ezagutzeko beste modu bat eskaintzen du Zumalakarregi museoak Martin Garciaren eskutik.

Lemniskata zientzia elkarteko Martin Garcia izango da Ormaiztegiko museoan Brunet bildumari buruz solasteko.

Hitzaldia maiatzaren 12an izango da, arratsaldeko 18:30etan Zumalakarregi museoan bertan.

Goierri eskualdea ezagutzeko beste modu bat

Martxoaren 21ean, Zumalakarregi museoak “XIX. mendeko Brunet bilduma (Argitaratu gabeko bailarako argazkirik zaharrenak)” izeneko aldi baterako erakusketa zabaldu zuen Lemniskata, Goierriko zientzia sare herrikoia elkartearekin lankidetzan. Erakusketan Goierri eskualdeko herrietako argazkirik zaharrenak ikusgai aurki daitezke.

Jose Maria Brunet Bermingham donostiarrak 1860 eta 1890 urte bitartean egindako argazkiak Goierriko herrien irudi ezezagun eta egun desagertuak ezagutzera ematen dizkigute.

Martin Garciak, erakusketaren komisarioa eta Brunet bilduma ikertu duenak, hitzaldi bat eskainiko du bildumari buruzko azterketa eginez. Erakusketan agertzen diren irudiez gain beste hainbat erakutsiko dizkigu XIX. mendeko Goierri ezagutzeko aukera zabalduz.

Aldez aurretik izena ematea gomendatzen da mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidean / 943 88 99 00 telefono zenbakian.

“XIX. mendeko Brunet bilduma (Argitaratu gabeko bailarako argazkirik zaharrenak)” erakusketa ekainaren 4ra arte egongo da ikusgai Zumalakarregi museoan.

Zumalakarregi museoak Martin Garciaren eskutik

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.