Euskal filologia desagerrarazi nahi du Espainiako Gobernuak unibertsitateetan

Euskal filologia desagerrarazi nahi du Espainiako Gobernuak unibertsitateetan –

Mikel Garcia Idiakezek Argia aldizkarian.

Euskal filologia desagerrarazi nahi du Espainiako Gobernuak unibertsitateetan, arlo espezifiko gisa.

Unibertsitateen legea onartu du Espainiako Gobernuak eta prest duen errege-dekretua aurrera ateraz gero, hainbat ezagutza-arlo murriztu eta desagerraraziko ditu, tartean euskal filologia (eta katalana eta galiziarra): beste ezagutza-arlo zabalago batzuen menpe geratuko da. Irakasleen profilari eta prestakuntzari eragingo dio erabakiak, etorkizunean euskal filologian espezializatutako irakasleak izateari traba jartzen baitio. “Edozein aldaketa benetan zaurgarri izan daiteke”, ohartarazi dio ARGIAri Eneko Zuloaga irakasleak.

Euskal filologia desagerrarazi nahi du Espainiako Gobernuak unibertsitateetan

Uneotan, 190 ezagutza edo jakintza-arlo dituzte unibertsitateek, baina murriztu egin nahi ditu Espainiako Gobernuaren errege-dekretu proposamenak. “Murrizten diren arloak batez ere arte eta humanitateei loturikoak dira, berriz ere enpresen zerbitzura dagoen unibertsitatean sakontzen duelako legeak”, salatu dio ARGIAri EHUko irakasle Miren Larrionek.

Euskal filologia (eta katalana eta galiziarra) ezagutza-arlo gisa desagertzea erabaki politikoa dela iritzi dio Larrionek: “Lenguas modernas y sus literaturas” eta “Filologías hispánica, clásicas y del mundo antiguo” ezagutza-esparruen barruan kokatzen ditu aipatu filologiak, eta hortaz, “ahuldu egiten ditu”. Praktikan, irakasleek izango duten profilaz ari gara. Adibidez, jakinik unibertsitateko edozein irakasle/ikertzaile ezagutza-arlo batera atxikita dagoela, ezagutza-arlo zabalago horietakoren bat ikasi duen irakaslea ikusi dezakegu Euskal Ikasketak irakasten (adibidez, filologia alemaniarra ikasi duen euskalduna), espezifikoki euskal filologia ikasketak izan ordez, kontatu digu Larrionek.

Euskal Ikasketak egin nahi dituenari eragingo dio? Eragin diezaiokeela uste du Larrionek: Euskal Filologia Saila beharrean sail zabalagoa egongo bada, etorkizunean edukiez, norabideez eta abarrez erabakiko dutenek ez dute zertan euskal filologian espezializatuta egon (irakasleen profila zabalagoa izango da). “Jakintza-arloak murriztuta, ikasketa horiek desagertzea errazagoa da”.

Eneko Zuloaga Euskal Filologia Saileko irakaslearentzat ere, filologiek berezko duten espezifikotasuna galtzeak ekar dezake “irakasleen espezializazioari hainbesteko tarterik ez uztea, irakaskuntzaren/departamentuen berregituraketa… Euskal Filologiaren kasuan, edozein aldaketa benetan zaurgarri izan daiteke, oro har unibertsitate gutxitan ikas baitaiteke gaur-gaurkoz”.

“Euskal Filologiaren beregaintasun aldarrikatzen dugu, esparruak dituen beharrizanei (ikerketan, irakaskuntzan, ikasle-irakasleen prestakuntzan…) behar bezala erantzun ahal izateko”

.

EHUko Euskal Ikasketak Sailetik alegazioa

Hori dela-eta, dekretuari alegazioa aurkeztuko diote, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailetik: alegazioan, “Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza orokorra arloen beregaintasuna defendatu dugu. Euskal Filologiari begira, ikerketa-esparru bezala berez eta tradizioz duen beregaintasuna nabarmendu dugu; areago, beregaintasun horren beharrizana aldarrikatu dugu, Euskal Filologia deitzen dugun esparruak dagokion lekua izan dezan eta esparruak berak dituen beharrizanei (ikerketan, irakaskuntzan, ikasle-irakasleen prestakuntzan…) behar bezala erantzun ahal izateko”, azaldu digu Zuloagak.

.

Kataluniako Gobernua: “Atzerapauso historikoa da”

Dekretuak filologia katalanari ere eragingo dion heinean, Kataluniako Gobernuak aurreratu du alegazioak aurkeztuko dituela, erabakia “atzerapauso historikoa” dela eta “onartezina” dela iritzita. Filologia katalanaren ikasketei gogor eragiten diola adierazi du Unibertsitateetako konstseilariak. Junts alderdiak berriz, senatura eramango du gaia, dekretuak filologiak “ikusezin” bihurtzen dituela-eta.

Euskal filologia desagerrarazi nahi du Espainiako Gobernuak unibertsitateetan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude