Gogoan al duzu zer bozkatu zenuen?

Zer bozkatu nuen?Mendebaldeko lurralde okupatuetako herritarra bazara, pasa den Urrian espainiar hauteskundetan parte (ez) hartzeko aukera izan zenuen. Suposatzekoa da gogoan izango duzula egin zenuena, baina akordatzen al zara zer esan zuten hautagai desberdinek, zer zioten bakoitzaren programek?

Joko xelebrea jarri dute GureBerriakekoek. Nik 8 asmatu ditut. Ia zenbat asmatzeko gai zaren zu, eta batez ere ia zer ondorio ateratzen dituzun…

12 pentsamendu “Gogoan al duzu zer bozkatu zenuen?”-ri buruz

  • Xabier Makazaga 2012-11-08 20:15

    Horrelako jokuetarako denbora soberan dute. Aspaldidanik behin eta berriro luzatu diedan galdera pare bati erantzuteko ez, ordea. Ea oraingoan zorte hobea dudan:
    .
    “Iparlazaleek zein desobedientzia zibil mota bultzatu eta gauzatu dituzue? Zein emaitzarekin?”
    .
    Gero eta esanguratsuagoa egiten zait haien isiltasuna horri buruz. Hara nola egin zuten abstentzio “aktiborako” deia (egun horretan mendira edo hondartzara joatearena, alegia):
    .
    “Oker egindakoa ez errepikatzearen garrantzia azaldu ondoren hausnarketaren lehen atalean, zer egin daitekeen aipatu nahi nuke bigarrenean. Erresistentzia zibilak egingarriak diren gauza txiki asko izan ditzake; kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak direnak. Horietako bat litzateke hauteskunde egunean mendira edo hondartzara joatea, abstentzio aktibo handi bat egitea.”
    .
    Jakin al daiteke “kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak diren” erresistentzia zibileko, edo desobedientzia zibileko, zein gauza txiki bultzatu eta gauzatu dituzten? Zein emaitzarekin?

  • Zailena, 22. galdera

  • Donostiarra 2012-11-08 21:23

    Ezin tristeagoa nire emaitza, 2 besterik ez ditut asmatu… Behintzat aurtengo hauteskundeez galdetuko balute… 😛

  • Xabier Makazaga 2012-11-08 21:26

    Hogeitabi galdera horiek baino askoz ere zailagoak dira nonbait ene biak. Aspaldi bota eta maiz errepikatu baditut ere, inork ez baitu erantzunik ematen. Inortxok ere ez. Zergatik ote?

  • Nire ustez, baieztapen batzuk oso generikoak dira. Nork ez du esango “Nire lehentasuna bakea bilatzea da”? Hori edonork esateko modukoa da. Zer esanik ez politikari denek gezurrak esaten dituztela kontutan hartzen badugu.

    Esan dituztenak ez, egin dituztenak jarri eta ea benetan nork zer egin duen jakiteko kapaz garen interesgarriagoa da. Horrek markatzen baidu bakoitzaren ildoa.

  • Ba ez duzu hain ondo egin Ainhoa, nik ere 8 asmatu ditut eta baieztapenak irakurri gabe erantzun ditut. Denei EHBildu erantzun eta hara! 8 asmatu. 22 baieztapenetatik 8 izatea EHBilduk esandakoak (%36), 7 direnan erantzun posibleak…
    Zein den atera dudan ondorioa? EHBilduk esandakoei punta ateratzen saiatzeko ariketa dela.

    • Ainhoaletamendia 2012-11-09 12:40

      Kaixo Gari.
      Ez nioen 8 asmatzea marka ona zenik. Bestalde, orrialdearen ildoa ikusita pentsatzekoa zen ez zutela helburutzat izango UPyDren kontraesanak azaleratzea, ustez independentistenak direnenak baizik…

      • “ustez independentistak direnak”, diozu. Zure helburua ez da kontraesanak azaleratzea, independentitak direla ukatzea baizik.

        • Oxandabaratz 2012-11-09 13:14

          Ildo honetakoek arrazoi puntu bat izan badezaketen arren (Ezker Abertzaleak duen estrategia falta, neurri batetan egia da); eurek zer egiten dute? Zein da euren estrategia? Biolentziaren erabilpena aipatzen dute, ados, zein biolentzia mota eta nola? Eurenk ba al dute estrategiarik? Ze “500 urte estrategiarik gabe” aipatzea ondo dago, baina euren ekarpenak zeintzuk dira?

          Eta hori, euren ideologian ez sartzearren, halako esentzialismoa (Letonia, Euskal Herritarra izateko “baldintzak”) eta herri-ereduaren falta…

          Nire ustez bibliasaltzaile batzuk dira.

  • Politikariek oso gauza lausoak esaten dituzte kanpainan, eta ia beti beren benetako mezua ezkutatzen duten generalismoetara jotzen dute, beren hautesle posibleen espektroa zabaldu dadin.

    Dena dela, Zuzeun mezu asko dira bi hitz irakurri orduko (“okupatu”) idazleak zein diren jakiten direnak, inolako hutsik egin gabe.

    • Honezkero elkar ezagutzen dugu, Okuoko. Nire zalantza da ea nor ote dabilen infanzoia, ez baita aspaldi agertu. Agian aipuak bukatu zaizkio. Kezkatuta nago.