Goenkale amaitu da
Goenkale amaitu da. Telesaileko lantalde osoari jakinarazi diote berria: azken kapitulua 2015eko amaieran emitituko du ETB1ek. Grabazioak otsailean etengo dituzte. Hala, 1994an jaio zen ETBren eta Pausoka ekoiztetxearen harribitxiak agur esango dio telebista parrillari.
Arralde-ko istorioek 20 urte bete dituztenean heldu da berri txarra. Zuzendariak, gidoilariak, aktoreak -30 inguru- eta gainontzeko lantaldea batu zen astelehenean Miramonen albistea ezagutzeko. Audientzien beherakada argudiatuz, ETBk Goenkale amaitutzat jotzea erabaki du. Hurrengo denboralditik aurrera asteroko emisio bakarrarera igaroko da telesaila, astelehenetara. Oraindik ere ETB1en saio ikusiena da Goenkale, kirolen atzetik.
Goenkale kentzeko agindua Edu Barinaga ETBko zuzendariaren esku egon da. Eta erabakiak piztu ditu susmo batzuk. Barinaga, Baleuko ekoiztetxeko kudeatzailea izan da ETBn sartu baino lehen. Gaiztoa al da Goenkaleren tokikoa Baleukoren fikzio saioak hartuko duela pentsatzea? Barinagak horrelakorik burutik pasatzea pentsaezina zela zioen, Berrian: “Inork ez dezala pentsatu ni hemen nagoelako Baleukok inolako faboritismorik izan dezakeela”.
Euskarazko fikzioaren erreferentea den telesailak 3300 kapitulu baino gehiago sortu ditu. Ehunka euskal aktoreren harrobia ere izan da.
Bere lehenbiziko denboraldiko sarrerarekin agurtuko dugu Goenkale.
https://www.youtube.com/watch?v=xr26lKyP3Z8
Ba ez zait ondo iruditzen, batipat euskal aktoreen lantoki bat delako eta euskaraz egindako telesail garrantzitxu bat delako. Nik hasiera hasieratik jarraitu dut eta nere bizitzako parte da, gaur egungo gaiak eta kezkak pantailaratzen ditu eta ez nuke nahi amaitzerik….badira telebistan ori baino garramtzi gutxiagoko programak. Euskaraz da eta mesedez segi dezala eskatzen dut….
Garrantzitsua izango da….
Telesail guztiak amaitzen dira noizbait, lasai, ez dala mundua amaituko.
Noski ez dela mundua amaitzen, baina bai ehundaka aktore euskaldunentzako ikastetxe, lantegi eta etorkizun bat.
Garbi dago Goenkale ez dela kristoneko serie bat, baina dauden dauzkaten medio exkaxekin gauza nahiko txukun egiten ari dira.
Eta berriro diot, kontuz Eitb-ek egingo duen jugada honekin, ze azken finean telebista publikoan murrizketak egiteko trikimailu bat besterik ez da. Bazpaere ez dute goi karguetan dauden jefetxoen soldatak murrizten.
Euskaraz hainbat urtetan egindako telesaila izatea ez da nahikoa erdipurdiko telenobela bat egiten jarraitzeko. Denak du bere amaiera eta Goenkaleri ordua iritsi zitzaion aspaldian.
Ez dut ondo iruditzen goenkale kentzea ez dago eskubiderik txikitatik ikusten dut eta eskatzen dut jarraitzea …
Ez izan negarti, telesail guztiak bukatzen dira eta, batzuk 2 urtetara, besteak 6 urtetara eta beste batzuk 20 urte ondoren. Animo, gaindituko duzula…
Telesail guztiak amaitzen direla??? GE-ZU-RRA!!
Ezagutzen Coronation Street? http://es.wikipedia.org/wiki/Coronation_Street
To, 60. hamarkadatik egurrian. Neri ez zitzaidan batere gustatzen, baina batek ez du bestea kentzen.
Ingalaterran nintzela bete zituen 30 urte antenan. Ez nuen jarraitzen, baina egun hartan 1. kapitulua errepikatu zuten (txuri-beltzean) eta hura bai, hura ikusi nuen.
Iepa Gari! Nik ere inglaterran ikusi ta flipau niyan telesail horrekin. Hik eta nik gustoago ikusiko genixkin The Youth Ones, bai ala bai? Eskuminak!
Arazoa ez dago Goenkalen, arazoa Eitb-ko zuzendaritzak du.
Goenkaleko audientziak azken urteetan bera egin duela argudiatzen du Eitbko zuzendaritzak, baina esaten ez dutena, EITBek orokorrean izugarrizko emaitza baxuak ematen ari dela da.
Eitb 1ek duen audientzia gutxia, pelota partidu eta Goenkaleri esker da, hauek gabe ez luke ezer. Beraz ez dezatela aitzakiarik jarri, EITBko zuzendaritzari enkapritxatu zaion gauza da Goenkale kentzea, kontutan hartu gabe hori bai, euskal aktoreentzako suposatzen duen gabeziarekin.
Lastima. Lehen egunero ematen zen. Nire ustez ez zen erabaki egokia astean bitan baino ematen ez hastea, gainbehera hortxe hasi zela esango nuke.
Ea BBC-ren antzera telesail onak eta laburrak egiten dituzten, noizko eleberri beltzetan oinarri duten euskarazko telesailak adibidez?
Ño! ideia ona! “Hamabost egun Urgain”ekin baziok hastia…
Gauza da ez dela audientzua bajatu.. Baizik eta.. Zuzendari berriak bere produktora du. Eta goenkale pausoka produktorak eramaten duelez orregatik bukatzen da bai goenkale eta bai pausokaren lanak.. Interes ekonomikoak.. Baina niri ez zait ondo iruditzen hainbat eta hainbat jentek ikusten duen lehen telesai euskalduna kentzea.. Eta hainbat ilusio eta lan jarri dutenei bertan..