Nork ez du Goenkale maite?

Nork ez du Goenkale maite?

Goenkaleren amaiera iragarri zuten atzo. 2015eko abenduan amaituko da, urte betez astean behin eman ondoren.  20 urteko ibilbidean zale asko pilatu dituzte ordea, eta berehala erantzun dute sare sozialen bitartez. #Goenkaleamaiezinada

Nork ez du Goenkale maite?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Nork ez du Goenkale maite?”-ri buruz

  • Albiste guztiak tristeak al dira? Nola da posible?

    Goenkale orain 15 urte egon behar zen amaituta. Telenobela kutre euskaldun honek ez du inoiz gidoi ez interpretazio onik izan. Orain 20 urteko telesailen gidoia dauka. Oso atzeraturik zegoen.

    Orduan zen iada!!

  • Guztiz ados Joxeanekin. Ez dut ulertzen jendearen indignazioa, change.org webgunean ere eskaria egin diote EiTBri Goenkale ez dezan kendu. Are gehiago, ziur nago kexatu diren horietako asko ere ez dutela ikusten.

    Goenkalek luzeegi jo du, aspaldi-aspaldi dario zahar eta “rancio” usaina. Garaia heldu da, nire ustez, euskarazko telebistari freskotasuna eta modernotasuna emango dion telesailari bidea zabaltzeko. Gaurko ikusleen mundutik, errealitatetik, gustuetatik eta nahietatik hurbil dagoen telesaila, ikusleak engantxatuko dituena eta nolabait harekin identifikatzeko aukera emango diguna. Besterik gabe, espero dut laster telesail interesgarri bat ikusteko aukera izatea.