Gipuzkoan errausketa planta behin betiko bertan behera uzteko eskatu dute talde ekologistek
Gipuzkoa Zero Zabor, Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace eta Errasuketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak Zubietan errausketa planta eraikitzeko proiektua behin betiko bertan behera uzteko eskatu diote Foru Aldundiari.
Gipuzkoa Zero Zabor, Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace eta Errasuketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak agerraldia egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, errausketa plantaren proiektua «lehenbailehen eta behin betiko» bertan behera utz dezala eta «zero zabor filosofian oinarritutako kudeaketa» garatu dezala eskatzeko. Aldundiari ez ezik, udalei, mankomunitateei eta hondakinen partzuergoari luzatu diote eskaera. Agerraldian tamaina handiko bi tximinia zituen kartoizko errausketa planta bat jarri dute.
Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuarekin bildu aurretik agiria irakurri dute talde horiek. Eguzkiko Juan Mari Beldarrainek eta Ekologistak Martxan taldeko Kepa Olaizek ohartarazi duenez, errausketa planta «ez dago oraindik erabat baztertua». «Presio sozial handia» egitea beharrezko jo dute, «batzuek bultzatzen duten birziklatzearen atzean errausketa plantaren proiektua dagoelako».
Europako zuzentarauek material birziklagarria erraustea debekatzen dutela gogora ekarri dute; errausketa planta oso azpiegitura garestia dela, berreskuratzen duena baino energia gehiago «xahutzen» duela, «zabortegi toxikoak» behar dituela eta, ikerketen arabera, osasunean «kalte larriak» eragite dituela.
Horregatik, proiektua behin betiko bertan behera uzteko aldarrikatu dute.
(Iturria: Naiz.http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20130402/errausketa-planta-behin-betiko-bertan-behera-uzteko-eskatu-diote-gipuzkoako-diputazioari)
Gipuzkoan errausketa planta behin betiko bertan behera uzteko eskatu dute talde ekologistek http://t.co/fa7EOjbioU @zuzeu(r)en bidez
Prentsak gaizki jaso du adierazpena (beste behin ere). Esan zutena jakin nahi duenak hemen dauka testua zehatz mehatz.
http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/errauste-plantaren-proiektua-behin-betiko-behera-uzteko-gizarte-eragileen-eskaera-foru-aldundiari/
“Atez atekoa ala 5 zakarrontzi? Azterketa teknikoa 5 minututan”
.
http://www.youtube.com/watch?v=93xOD_VgLl0