Trailerrik ez mesedez. Edo bai?

Azken aldian, urtea hasi zenetik edo, oso oso ‘pelikulero‘ egon naiz. Eta ez diot preseski ipurdian ileak ditudalako ;) , pelikula asko ikusi ditudalako baizik :P . Eta asko diodanean, sinetsidazue, aaaaaasko esan nahi dut.

Hori bai, denak online (ekintza ilegala bezain erraza) eta itsu-itsuan, aurre informazio handirik izan gabe. Izan ere, geroz eta garbiago dut trailerrek adibidez behar baino informazio gehiago ematen dutela: historiaren norabide aldaketak, ustekabeko pertsonaiak… amaiera ere erdi-aurreratzen ez dizutenean! Guztiei gomendatzen diedan ariketa bat da, pelikula bat ikusi eta ondoren bere trailerra (ber)ikustea. Berehala ohartuko zarete diotsuedanaz.

Gauzak horrela, pelikulak trailerrak ikusi gabe aukeratzeko sistema bat ondu dut saiakera askoooren ondoren. Garrantziaren arabera: (1) pelikularen kartela ikustea (oso oso garrantzitsua), (2) zuzendari, aktore edo gidoilariaren erreferentziak topatzea, (3) filmaffinity-ko puntuazio, sari eta sinopsiari gainbegiratu azkar bat ematea eta (4) lagunen gomendioak jarraitzea.

Oso sistema ona da! Benetan! Saiatu eta ez zarete damutuko! Era ‘magiko’ eta ‘intentsoago’ batetan biziko duzue zinema!

Baina noski, nik ere hausten ditut nire ‘arauak’ (oso ekintza sanoa) eta trailer batzuk ere ikusten ditut! Hori bai, ez dakit zergatik, baina dokumentalen trailerrak izan daitezen saiatzen naiz.

Trailerren bidez izan dut adibidez 2013an estreinatuko diren dokumental ultrainteresgarri hauen berri. ‘Irudien’ ingurukoak denak:

Finding Vivian Maier

Gregory Crewdson: Brief enounters

Samsara

Men at lunch

Chasing Ice

Side by side

Eta puf!! Ez dakit zuek, baina ni behintzat gehienak ikusteko irrikitaun-taun-taun nago!!

Zer duzu buruan “Trailerrik ez mesedez. Edo bai?”-ri buruz