Gipuzkoako kasua umorez kontatua
Horretarako, gure memorian zegoen argitalpen historiko baten ideia berreskuratu, eta gurera egokituta, Gipuzkoa Kasua publikazioaren lehen alea kaleratu dugu. Gipuzkoan pil-pilean dauden gaiak ikuspegi praktiko-kritiko batetik begiratuta, ulertzeko hain zaila omen den Gipuzkoako kasua azaltzen saiatu gara. Ez dakigu Gipuzkoak erremediorik duen, baina kasu berezia dela, zalantzarik ez dago.
Irudia | Caso Gipuzkoa argitalpenaren lehen alearen azala | Politika minusbi puntu zero | Creative Commons By SA
Euskarazko bertsioa, itzultzailea oporretatik noiz etorriko zain?
Antza denez, horrek ere ez du erremediorik. Umorea ezin euskaraz (edota bi eletan) egin?
Ea hurrengoan behintzat!
Segi bizkor
Arrazoi duzu Ib, euskararekin huts egin dugu oraingoan. Baina ez da euskaraz graziarik ezin daitekeelako egin, baizik eta garai bateko argitalpen hark “El Caso” izena zuenez, hau gaztelaniaz egin dugulako. Dena den, hurrengo aleetan euskara nahiz gaztelania tartekatzea da gure asmoa. Mila esker zure ekarpenagatik.
Gogo onez irakurriko ditugu euskarazko txantxak.
Laster arte, bada!