Gipuzkoako erraustegia bertan behera. Herritarren garaipen handia!!
Zero zabor lurraldea erdiesteko mehatxurik handiena,
erraustegia,
herri eragileen bultzadaz geratua.
Lemoizko zentrala geratzea lortu zenetik
ez da horrelakorik lortu Euskal Herrian.
Gure ahalmenaz jabetzen bagara,
azpiegitura erraldoi bat geratu bakarrik ez,
kudeaketa eredua alda dezakegu.
Gure ahalmenean sinisten badugu,
Zero Zabor lurraldea erdietsiko dugu!
Askori entzun diot zaborren kudeaketaren kontua oso bigarren mailako arazoa dela, Bildu indarrak galtzen ari dela garrantzirik ez duen kontu horretan. Nik, berriz, garrantzi handikotzat jotzen dut. Benetan iraultzailea da erraustegia bezalako megaproiektu kaltegarri eta garestia geldiaraztea. Eta, bestalde, atez atekoaren moduko bilketa-sistema ezartzea gizarte-eredu jakin baten erakuslea ere bada, errausketaren eredutik asko aldetzen dena. Ez da bigarren mailako gaia, ez horixe, ezta alferrikako borroka ere.
Bat nator Perurekin. Bilduk erakutsi du esandakoa egiten duela, nahiz eta honek, hauteskundeetan koste bat edukitzeko balizko arriskua suposatu. Sistema barruko alderdiengandik horrek bereizten du, ideiak eta proiektuak aurrera ateratzeko konpromiso eta berme horrek, sistemaren hedabideek sortzen duten iritziaren menpeko ez izateak. Guztiok dakigu, beste edozein alderdik kalkuladora atera eta atzera egingo zuela bere promesetan.
Baina Bilduk, bere bereiztasun hori transmititzen asmatzen badu, kalkuladorak ere aldeko emaitza eman diezaioke. Horra hor ausardia politikoaren balioa.
Nafarroatik begira: nik ere uste dut haundia dela zaborraren garrantzia. Gaia horretan kakazten ari zela Bildu, horixe bera entzun izan diot berriki PSEko lider ezagun bati (ere).
Nire baitan, galdera asko sortarazten ditu gaiak. Zaborrak: horrek erran nahi duena, jaten dugunaren ondorioa, gure bizimoduaren ispilua…zerk eta nork, eta batipat: zer egiten dugu berarekin…Bere kakak nola tratatzen zituen: horretan omen zegoen aldea erromatarren eta herri barbaroen artekoa.